b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘zuzendaritza taldea’

Design Thinking

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 14, 2016


Gaur goizean eta zuzendaritza Taldeei zuzenduta, B. Nagusiak jardunaldi berezia anlolatu du. Fernando Trujilloren eskutik 7 orduko prestakuntza jaso dugu, gaia “Design Thinking” teknika izanik. DT ideia eta diseinu berriztatzaileak sortzeko metodologia da, baina erabiltzaileen behar errealetatik abiatuta. Saioan, ikastetxea izan da errealitate hori.

Taldeak egin bezain laster, talde bakoitzak bere izena, arauak eta rolak definitu eta erabaki ditugu (disenatzaile grafikoa, denboraren arduraduna, begirada positiboa, hitza hartzeko kudeatzailea, hedapena Sarean eta ikastetxez pentsatzen duena). Gero, ataza batzuk garatu ditugu, bakoitzean dinamika kooperatibo bat erabiliz:

  • Zuzendaritza Taldearen balore bat hartu, marraztu eta komunean lotu.
  • Makina bat pentsatu eta taldekideen artean dramatizatu.
  • Zeintzuk dira gure analogoak eta antagonikoak, gure eredu idealak?
  • Ikastetxeen erronken definitu, zerrenda egin eta sei ataletan sailkatu (metodologia, elkarbizitza, berriztapena, baliabide-kudeaketa eta kanpoko eragileak).
  • Arazoa irtenbideratzeko gakoak: irakurtzea eta ikertzea. Bi motatako ikerketa daude: datuetan oinarrituta (galdesortak…) eta elkarrizketan (edo behaketan) oinarri giza. Azken hau aukeratuz, foko-taldeak egin ditugu. Talde bakoitzean hiru figura izendatu dira: partehartzaileak (beste taldeari zuzendutako galderak pentsatzen dituztenak) elkarrizketatzaile bat (galdetegia aurrera eramaten duena) eta bibliografiaren arduraduna (webgrafia eskuratzen duena)
  • Foko-Taldeek lehendabiziko erronka edo arazoa afinatu ditugu galdesorta bat prestatzen. Gero, galdera hauek pasatu dira beste taldekideengandik, bere erantzuna, beste ikuspuntua, hartzeko.

  • Jarraituan “Diseinuko zikloak” garatzeko “Mahai borobila”  teknika erabili dugu, hau da, nork bere ideiak folio batean idatzi ditu eta gero beste bati luzatu dio, ideia hauek osotzeko. Guzti hau ezer kritikatu barik.
  • Bukatzeko gure ideiak garatzeko prototipoa sortu  eta beste talde batekin progatu egin dugu, berriro zikloa hasten.

Ataza bat bukatu eta gero, beti egon da tartetxo bat pentsatzeko ea erabilitako teknika nola eraman dezakegun ikastetxera.

Fernando Trujilloren erreferentzia

Eta diapositibak.

Jasotako informazioa eta saioaren dinamikak laster izango ditugu eskura Zuzendaritza Taldeak Informatzen” web-tokian

 

Posted in Informazioak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua

Posted by Ana Basterra Cossío on abendua 5, 2014


Irudiaren iturria

Azaroaren 27-an Donostiako Berritzegunean egon nintzen zuzendarien mintegiaren saio batean. 23 zuzendari bildu ziren “Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua, aldaketaren hitza” gaiari buruz hausnarketa eta prestakuntza jasotzeko.

Jarraitu genuen ibilbidea hurrengoa izan zen:

  • Sarrera: Zapore gazi-geza sentitzen

  •  Zergatik aldatu?

  •  Ahulezi posibleak

    Fuente de la imagen

    Irudiaren iturria

  •  Gure helmuga, zein da?

  • Zer behar izango dugu?

  •  Har ditzakegun erabakiak

  • Nondik hasiko gara?

Pentsatu

Egin

Ikasgelara eraman

  •  Ikasgelan lan egiteko erak

Testu-liburua erabiliko dut aldaketak egiten

Sarean dauden atazak aukeratuko ditut

Nik neuk ikas-sekuentzia bat sortuko dut

  •  Praktika: Hiru atazen analisia

  •  Coach irakasle batentzat 10 agindu

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , , , , | Leave a Comment »