b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘zientziastea’

Zientzia Astea 2012

Posted by pilaretxebarria on urria 28, 2012


Eta honekin  XII edizioa datorkizu. Ondo dakizuenez, ekimena urtero azaroan zehar ospatzen da hiru euskal hiriburuetan ( 7 eta 11en artean) eta bi zati desberdinak ditu hezkuntzari begira: ikastetxeen bisitak azokan bertan egoteko eta ikas-jarduera zientifikoak parte hartzeko (hitzaldiak, irteera didaktikoak, museoen bisitak…). Bilbon Alhondigan garatuko da, Donostin Artzain Ona Plazan montatuko karpan eta Gasteizen EHUko Lascaray Ikergunean. Tik tak…badator

Zientzia Astea web orria

Zientzia Astea Facebook

Bilbon zentratuz, Erakustokietan, EHUko txoko klasikoez gain ( Fisika,Geologia,Kimika) ikusiko dugu: Materialak jolasten, Topografia eta informazio geomatikoa, Robotika, Ingenieritza biomedikoa, Biosistemak, Biodibertsitatea eta eboluzioa, Ekosistemen osasuna, Arnasketa, Formula Student, Lurreko telebista digitala, Santimamiñeko koba, Finantzak eta zientzia, Espezien identifikazioa eta Argiaren aplikazioak

Bilboko Tailerrak  :

  • Ikusmen urritasuna duten pertsonei zuzendutako zientziak
  • Zientzia ikuskizuna: eguneroko materialekin egindako esperimentuak
  • PechaKucha investigativo:  Hainbat EHUko ikerlari gazteen ikerkuntza proiektuak dibulgatuko dizkigute

Irteera.  didaktikoak:

  •  Ingenieritza Eskolako Espazio Gelan dagoen Astronomia Behatokitik gaueko behaketak.
  • Arkeologia museoa
  • Sarriko parkearen zuhaitzak ezagutzeko txangoa.
  • Paseoa itsatsontziz Bilboko ibaiatik
  •  Alhondigan bertan ibilaldi geologikoa

Eta ez ahaztu VI. Argazki Geologikoen lehiaketa!

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Lauro Ikastola Zientzia Astean

Posted by pilaretxebarria on azaroa 10, 2011


Atzo 2011ko Zientzia Asteari hasiera eta ongietorria eman genizkion Bilboko Alhondigan. Puntual puntualak, ikastetxeek erakustokieen ibilbidea hasi zuten eta ikasleen aurpegietan poza eta ilusioa ikusi nituen. Zientzia eta Teknologiaren hedapena, zabalkuntza, testuinguru batean kokatze horrek motibazioa pizten du benetan. Gure eskualdeko irakasleak ikusi genituen: Artaza Romo, Zamudioko Eskola, Vizcaya Ikastetxea…Baina, batez ere, eskerrak eman nahi dizkiogu Lauro Ikastolako partehartzeari bere Lego-proiektuekin. Izugarrizko muntaia burutu zuten han egon ziren 12 ikasle eta Amaia Pérez irakasleak . Zorionak Laurobang!

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »