b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘zientziahezkuntza’

“Ikaslea Helburu” Jardunaldia

Posted by pilaretxebarria on maiatza 26, 2016


Atzo, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Hezkuntza Sailburuordetzaren bitartez,  EAEko ikastetxeetako praktika onak partekatzea eta haien inguruan gogoeta egitea helburu zuen Jardunaldia antolatu zen Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan,  Saileko arduradunek EAEko Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planaren ildo estrategikoak azaldu zituzten eta  ikastetxe batzuek beren esperientzia  partekatu zuten. Hona hemen praktika on hauen laburpena eta argazkiak. Informazio gehiago Berritzegune Nagusiko Sitesean.

 

Posted in Gertaerak, Informazioak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , , , , | Leave a Comment »

Zientzia hezkuntza proiektuak 12-13

Posted by pilaretxebarria on ekaina 7, 2012


Bosgarren ikasturtez, zientzia-hezkuntza Ekimena 2012-13 abian jarri da, beraz, orain arte proiektu honetan sartu ez zaudeten LH eta BHko ikastetxeek parte hartzeko aukera zoragarria duzue. Hau egiteko ez da beharrezkoa proiekturik idaztea, bakarrik ekimeneko baldintzak betetzea. Baldintzen informazioa  Berritzegunean duzue eskurabaita eskabidea ere.

Izena emateko epea irailaren erdian amaituko den arren, laborategi-baliabideen eskaeraren baldintzak kudeatzeko asmoz, garrantzitsua izango litzateke ekainak 30rako interesatuta dauden ikastetxe kopurua ezagutzea.

  Aurten, irakasleentzako informazioa, modu argian eskuratzeko site batean jarri da:  Zientzia Hezkuntza Ekimena

Bertan, zientzia-hezkuntzako ikastaro eta mintegietan erabiltzen diren baliabide guztiak zintzilikatuta egongo dira.Dagoeneko, oinarrizkoena jarria dago, hala nola, deialdiaren ezaugarriak, laborategi-baliabideen informazioa, Garatu ikastaroak, baliabide didaktikoak eta abar.

Anima zaitezte!

Posted in Baliabideak, Deialdiak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »