b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘zientzia’

Zientzia Mintegia

Posted by pilaretxebarria on urria 20, 2014


Bihar,  urriaren 21ean, Leioako Berritzegunean, 15:00-17:00 tarteko ordutegian , Zientzia Mintegiari hasiera emango diogu.

Gaiordena:

1.zatia ( 30 minutu)

-Partehartzaileen aurkezpenak eta ongietorria
-Mintegiaren helburuak jakinarazi

-Mintegiaren egutegia finkatu eta adostu
-Mintegiaren web-txokoa erakutsi
-Mintegikideen proposamenak eta interesak

2.zatia ( 90 minutu)

ROBERTO PILARren hitzaldia: Competencia científica y método científico (*)

Roberto Pilarren hitzaldia zientzia-irakasle guztieentzat oso interesgarria dela pentsatzen dugunez, interesatuta dauden irakasle guztiei saio hau ireki nahi diegu, mintegian parte nahi ez baduten arren. Honen ondorioz, mintegian sartzeko interesa sortzen bada,  izenematea urrian zehar mantenduko dugula era informatzen dizuegu.

Halaber, Robertok jarraituko du gurekin 2.saio batean (azaroaren 18an) ikerketa proiektu bat garatzen BAM-eko laborategian.


 (*) Roberto Pilar BAM-Begoñako Andra mari Irakasleen Unibertsitateko Eskolako irakaslea da / bere arloa: Natur Zientziak eta bere Didaktika
Hitaldiaren laburpena:

“En esta sesión inicial voy a intentar justificar la elección del Método Científico (MC) como herramienta para desarrollar en nuestros alumnos algunas de las capacidades que se contienen en la Competencia Científica. Para ello partiré de la definición de dicha competencia, abordando seguidamente el proceso de enseñanza-aprendizaje y las concepciones psicopedagógicas del mismo. Terminaremos con un análisis del MC y sus aportes al desarrollo de dichas capacidades, abordando, así mismo, algunas consideraciones materiales y organizativas del MC y algunas consecuencias de la aplicación del MC en la metodología del aula”.

Posted in Uncategorized | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Zientzia Lan Digitalak

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 30, 2014


Herenegun ikasturte honetako GARATU ikastaro bat bukatu dugu Berritzegune Nagusian, hain zuzen ere  797 zenbakia duen “Zientzietako lanak aurkezteko tresna digitalak” .  Egun honetan irakasleek bigarren fasean egin behar dituzten lanen aurkezpena egin genuen. Batzuk arbela digitalean lan egiteko, beste batzuk beren ikasleen ekoizpenak, baina denak bikainak.

Ikastaroan hainbat aplikazio digitalak aztertu eta ikasi ditugu, beti ikuspuntu ikertzailetik abiatuta, hots, ikasleen  ikerketa baten azken lana bezala planteatuz. Horretarako, “atazen bidezko irakaskuntza” eredua eta “portfolio digitala” ebaluazioa tresnaren erabilpena proposatu dizkiegu irakasleei.

Zientzietako lanak aurkezteko tresna digitalak

Ikastaroaren web-orrian aurkituko dituzue, alde batetik emandako prestakuntza bera (web-aplikazioak, beren tutorialak eta adibideak),  bestetik,  irakasleen ekoizpenak.

Irakasleen ekoizpenak

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Zientzia Astea 2013

Posted by pilaretxebarria on azaroa 4, 2013


Azaroarekin bat Zientzia Astea datorkigu. Aurten oso goiz, aste honetan hain zuzen ere. Beti bezala, erakustokiak, tailerrak eta hitzaldi interesgarriak zientzia eta teknologia gure gazteen artean zabaltzeko eta suspertzeko.

Oraindik matrikula irekita dago! Ez galdu aukera!

Informazioa eta programa:

Lehiaketak:

Azaroaren 6tik 10era Bilbon
Azaroaren 7tik 9ra Donosti eta Gasteizen

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

IRAKALE proiektua: “hezkuntza berrikuntza” eta “zientzia kalera”

Posted by pilaretxebarria on otsaila 27, 2013


“Hezkuntza, formazioa eta ikasketa ez dagozkie haurrei soilik, hiritar guztiei baizik”, hau da, behintzat,  Leioako Udalaren Hezkuntza Sailak 2000. urtetik gora bultzatu duen  Herrigune Leioa proiektuaren helburu nagusia. Herrigune Leioa- Komunitate Hezi-Ekintzak herri mailako heziketa programa da, Leioa komunitatetzat ikusten du, hau da,  baliabide eta aukerekin ikasten duten pertsonek osatua, munduarekin konektatuta zernora propioan aurrera eginez hazten den herritzat. Helburuak lortzeko hainbat programa martxan daude eta hauetariko bat IRAKALE deitzen da, Hiria Ikasteko Espazio Gisan eta Komunitate moduan ulertzea duten apostua. Aurten, bi proiektu bikain abian daude: Hezkuntza Berrikuntza eta Zientzia kalera.

Lehenengoan Leioako hezkuntz esperientzia berriztatzaileak zabalduko eta partekatuko dira . 3 fasetan banaturik eta  ikasitakoa Partekatzeko Topaketa izanik Magisteritza Eskolan datorren maiatzaren 2an, goizeko 10:30etatik 13:30etara. Honakoak dira Irakale honetan parte hartzen duten proiektuak:

  • -Altzaga LHI. Heziketa Sortzailearen gaineko esperientzia
  • -Artaza LHI. Ikas-Komunitateak. Ikastetxe proiektua
  • -Lamiako LHI. Ikas-Komunitateak. Ikastetxe proiektua
  • -Colegio Gaztelueta. Inteligencias Multiples. Haur Hezkuntza
  • -SCRATCH. Erraminta bera eta ikasgelarako ematen dituen aukerak (Scratch Bizkaia – Lauro Ikastola)
  • -Behargintza. Ikas-Komunitateak gizarte eta lan aktibaziorako.

Bigarren ekimenean, “ZIENTZIA KALERA”, maiatzaren 4an ospatuko da. Ikasgelan ikasitakoa, etxean egindako aurkikuntza harrigarriak edota asmatzaile-arima daukan horren pasio zientifikoak kalera atera nahi dituzte.  Parte hartzeko epea irekita dago eta  izena eman behar duzu soilik,  telefonoz edo e-mailez datuak ematen.  Taldeka zein bakarka parte hartu dezakegu. Ikastetxe moduan parte hartu nahi baduzue martxoak 7 baino lehen eman behar duzue izena. Esperimentu bat besterik ez da prestatu behar gero kalean erakusteko.

Berritzegunearen aholkularitza eskaintzen  dizuegu  esperimentua aukeratzeko eta martxan jartzeko.   Anima zaitezte!

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

Zientzia Astea 2012

Posted by pilaretxebarria on urria 28, 2012


Eta honekin  XII edizioa datorkizu. Ondo dakizuenez, ekimena urtero azaroan zehar ospatzen da hiru euskal hiriburuetan ( 7 eta 11en artean) eta bi zati desberdinak ditu hezkuntzari begira: ikastetxeen bisitak azokan bertan egoteko eta ikas-jarduera zientifikoak parte hartzeko (hitzaldiak, irteera didaktikoak, museoen bisitak…). Bilbon Alhondigan garatuko da, Donostin Artzain Ona Plazan montatuko karpan eta Gasteizen EHUko Lascaray Ikergunean. Tik tak…badator

Zientzia Astea web orria

Zientzia Astea Facebook

Bilbon zentratuz, Erakustokietan, EHUko txoko klasikoez gain ( Fisika,Geologia,Kimika) ikusiko dugu: Materialak jolasten, Topografia eta informazio geomatikoa, Robotika, Ingenieritza biomedikoa, Biosistemak, Biodibertsitatea eta eboluzioa, Ekosistemen osasuna, Arnasketa, Formula Student, Lurreko telebista digitala, Santimamiñeko koba, Finantzak eta zientzia, Espezien identifikazioa eta Argiaren aplikazioak

Bilboko Tailerrak  :

  • Ikusmen urritasuna duten pertsonei zuzendutako zientziak
  • Zientzia ikuskizuna: eguneroko materialekin egindako esperimentuak
  • PechaKucha investigativo:  Hainbat EHUko ikerlari gazteen ikerkuntza proiektuak dibulgatuko dizkigute

Irteera.  didaktikoak:

  •  Ingenieritza Eskolako Espazio Gelan dagoen Astronomia Behatokitik gaueko behaketak.
  • Arkeologia museoa
  • Sarriko parkearen zuhaitzak ezagutzeko txangoa.
  • Paseoa itsatsontziz Bilboko ibaiatik
  •  Alhondigan bertan ibilaldi geologikoa

Eta ez ahaztu VI. Argazki Geologikoen lehiaketa!

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Zientzia Jardunaldiak 2012

Posted by pilaretxebarria on urria 4, 2012


Atzo, Bilboko EHUko Paraninfoan, Zientzia Jardunaldiak ospatu ziren. Haur Hezkuntzatik Unibertsitatera, denetariko partehartzaidetza egon zen  modu desberdinetan: adituen hitzaldiak, ikastetxeen esperientziak, Entitate batzuen eskaintza zientifikoa, eta, beharbada politena, irakasleek eta ikasleek beraiek garatu zituzten tailerrak.   Hona hemen hitz egindakoa labur labur jarrita, argazki batzuekin lagunduta.

Dakizuenez, gaur Donostin garatzen ari dira eta materiala eta grabazio guztiak laster eskuragarria izango ditugu Jardunaldien blogean eta Berritzegune Nagusiaren YouTubeko kanalean.

Gure zonaldeko Artaza Romoko institutoak (kimika harrigarria) eta Lauro ikastolak (Zientzia astea gure ikastolan) parte hartu zuten, aurrera!

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | 1 Comment »

Zientziarbela: berritzegunekideon lankidetza proiektua

Posted by pilaretxebarria on apirila 28, 2012


Zientzia Arbela orain dela bi urte hasitako proiektua da. Eskola 2.0 programa Bigarren Hezkuntza sartzear zegoen eta ZT eremuko aholkulariok, nork bere Berritzegunean, gure prestakuntzaren euskarri bezala antolatu genuen. Hasiera batean gure helburu nagusia arbela digitalerako baliabideen bilduma eskaintzea zen, baina, denboraren poderioz, gai honekin lotuta zeuden beste atal batzuk gaineratzen joan garenez, oso web-orri potente bihurtu da gure arloetan kontsultak egiteko eta, aldi berean, aholkularien arteko lankidetza proiektu.

 Beraz, nik uste dut hemen zehaztasunez aipatzea merezi duela,  zabalkuntza gehiago emateko asmoarekin. 

  •  Natur Zientziak-DBH1/Natur Zientziak-DBH 2 / Matematika- DBH1/Matematika-DBH2 : Sites-aren atal nagusiak, gai kurrikularretik abiaturik, banan banan, gai bakoitzerako baliabide interaktiboen bilduma aurkituko duzue, eduki komunak barne . Etengabe gaurkotzen ari da.
  • Zer da arbel digitala?:atal honetan arbel digitalean aritzeko ildo orokorrak aipatzen ditugu, baita prestakuntza nondik eskuratu ere
  • Orientabide didaktikoak: Zertarako erabili eta irakasleek egindako eredu batzuk
  • Baliabide orokorrak: arbel digitalaren bidez erabilgarriagoak diren baliabideak gure eremua (animazioak, simulazioak,bideoak…) eta non aurkitu
  • Baliabide matematikoak: matematika arloak bere bereiztasunak dituenez, atal honetan oinarrizko baliabide interaktiboak  aipatzen dira
  • Material propioak sortzeko tresnak: hemen, gure ikas-jarduera propioak egin nahi badugu, hainbat programa eta Web 2.0ko aplikazioak gomendatzen dizkizuegu
  •  Proposamen didaktikoak: atal interesgarriena. Hasi berria dugu, gure asmoa geuk egindako adibide batzuk jartzea da, gehi beste irakasleenak
  • AGREGA:Balibideen biltoki erraldoi honetan euskeraz dauden gure eremuko ikas-sekuentziak biltzen ari gara
  • Estekak: DBH: biltoki orokorren bilduma
  • Estekak: arbel digitala: gauza bera, baina arbel digitalari buruzko web-orriak , urtero ospatzen diren Jardunaldiak ere bai.

Ikasturtea honetan bukatzea espero dugu, ea baliagarria den institutoetan.

Zientzia Arbela: Zientzia eta matematikako ikasgelan arbel digitala erabiltzeko baliabideak eta proposamen didaktikoak

Zientzia Arbela es un proyecto colaborativo de todas las asesorías de ámbito CT de los Berritzegunes de Euskadi. Nuestro objetivo es ofrecer al profesorado una colección de recursos didácticos interactivos, tema por tema,  para utilizar en la pizarra digital, así como orientaciones y propuestas didácticas.

Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Zientziarbela: arbel digitalean erabiltzeko baliabideak zientzia eta matematikan

Posted by pilaretxebarria on ekaina 28, 2011


Datorren ikasturtean Eskola 2.0 programa Bigarren Hezkuntzara helduko da eta honekin batera ordenagailu eta arbel digitalen hornidura .  DBHko irakasleei  orientatzeko asmoz, Berritzeguneetako zientzia-aholkulariok ikasturte honetan lan bati ekin diogu: arbela digitalaren erabilpen didaktikoa eta zientzia eta matematikarako baliabide multimedien bilduma. Emaitza  Sites batean kokatu dugu. Ekoizpen hauetan lana ez da bukatutzat ematen, oraindik lanean gaude eta jarraituko dugu datorren ikasturtean. Momentuz, atalak ondorengoak dira:

  • Definizioa
  • Orientabide didaktikoak
  • Baliabide orokorrak
  • Baliabide matematiko batzuk
  • Tresna lagungarri batzuk
  • DBHko 1.mailarako baliabideak bildu ditugu, guk ezagutzen ditugunak, behintzat
  • Agrega plataformaren edukiak (ODEak)

Web-orria zuen iradokizunak jasotzeko prest dago:

ZIENTZIARBELA

Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Astrabudua BHI zientzia astean

Posted by b08leioa on azaroa 28, 2008


Zientzia Astea pasatu egin da eta datorren urtea itxaron behar dugu. Bitartean beren irudiak geratzen dira institutoko irakasle eta ikasleen aurpegiekin. Aupa!

Posted in Informazioak | Laburpen hitzak: , , , , , , | Leave a Comment »

Zientziaberrik WIKI bat du

Posted by b08leioa on Iraila 2, 2008


Gaur, ikasturtearen bigarren eguna da eta ZT eremuak ere, besteak egin duen bezala, irakasleei laguntza txiki bat emateko asmoz, WIKI bat estrenatzen du. Wikian Zientziaberri blogean azken lau ikasturteetan zehar hilero komentatu ditudan baliabideak dituzue, baina gaika sailkatuta. Espero dut lagungarria izatea, batez ere aurten, hainbat eginkizun berri izango ditugulako: LOEren garapena, programazioa berriak, ebaluazio diagnostikoa, gaiatsun digitalaren garapena… Blog honetan bertako lotuta duzue eskumaldean, wikiguneen artean “zientziak” esteka jarraituz, edo zuzenean hurrengoan: ZIENTZIABERRI WIKIA

Wikiak lan kooperatiboan oinarritzen dira eta pena izango litzateke nik bakarrik “elikatzea”. Beraz, parte hartu nahi baduzue, zalantzarik gabe gonbidatuta zaudete. Posta elektronikoa bidaliz gero, Wikian idazteko gonbidapena jasoko duzue. Anima zaitezte!.
Zientziaberri estrena WIKI con todos los recursos didácticos que he ido comentando desde hace 4 cursos ordenados por temas. Espero que sea de utilidad para vosotros-as, el profesorado del ámbito CT de cara al nuevo curriculo. Si querís participar, sólo tenéis que enviarme un correo y recibiréis la invitación para escribir en este WIKI.

Posted in Baliabideak | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »