b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘zientzia’

Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna / Día internacional de la mujer y la niña en la Ciencia

Posted by pilaretxebarria on otsaila 6, 2019



Irudiaren jatorria: TED

Datorren astelehenean, otsailak 11an, “Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna” -k bere 3.edizioa ospatuko du. Egun honetan, UNESCOk jezarrita, batez ere erakunde mailan, emakumeen aportazioak zientzietan agerian jartzeko ekimenak antolatzen dira. “11 de febrero” web-orrian, publiko guztiontzako ekintza guztiak bilzen dira: hitzaldiak, bisita antolatuak, erakusketak, kanpainak, mahi-inguruak, tailerrak eta abar. Web-orrian bertan ere, “materialak” atala dago, biografiak, diapositibak, bideoak, pelikulak eta, bereziki, hezkuntzan erabiltzeko baliabide bereziak.

Begirada bat bota ondoren, batzuk hona ekartzen ditut eta ezagutzen ditudan beste batzuk:

  • Euskadiko ekintza Gipuzkoan antolatu da. Lau ikerketa zentro donostiar – Donostia International Physics Center (DIPC), Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC-UPV/EHU), CIC nanoGUNE eta CIC biomaGUNE – elkartu dira otsailaren 11 eta 15 bitartean publiko desberdinei zuzendutako aktibitatez jositako programazioa eskaintzeko. Kontsultatu programazioa.
  •  Informazio ugari eta baliabideak: Mujeres con ciencia. 
  •  Zientzialari:  EHUko kultura zientifikoaren katedrako bideokanala euskeraz.  Euskadiko zientzialariek beraiei dagozkien gai zientifikoak harturik, beren ikuspuntua, dibulgazio-azalpena eta begirada zientifikoa komentatzen dizkigute laupabost minututan.  Emakume pilo daude.
  •  Conecta 13-ren kanpaina, #20yearsMujer yCienciaChallenge. Twitterreko etiketa hau erabiliz, ikastetxeek gaiari buruzko material multimedia gora eraman dezakete.
  • Muy Interesante aldizkariren kanpaina, #SoyCientíficaPorque. Aurrekoa bezalakoa, baina kasu honetan zientzialaria izateko zergatiak azaldu behar dira.
  •  Material bereziak atala: jokuak, jarduerak,  inprimikariak, proposamen didaktiko batzuk
Orain dela bi urte diapositiba batzuk garatu nituen, ikas-jarduera desberdinen proposamen batzuekin:

 

Anima zaitezte!!!!
……………………………………………………………………………………………………………………………………………..
El próximo lunes, 11 de febrero, se celebra la 3ª edición del “Día internacional de la mujer y niña en la ciencia”. En esa jornada, puesta en marcha por la UNESCO,  muchas instituciones organizan eventos que reflejan las aportaciones de las mujeres científicas. En la página “11 de febrero” disponemos de toda la información sobre ellas en el apartado  “actividades” : conferencias, visitas organizadas, exposiciones, campañas, mesas redondas, talleres etc. En la misma página se recogen materiales y recursos para educación, en la sección “materiales” , biografías, diapositvas, vídeos, juegos..
He aquí algunos de ellos y otros que me parecen interesantes:
  • Cuatro centros de investigación donostiarras – el Donostia International Physics Center (DIPC), el Centro de Fïsica de Materiales (CFM UPV/EHU), CIC nanoGUNE y CIC biomaGUNE- proponen una programación repleta de actividades para diferentes públicos entre el 11 y el 15 de febrero. Consulta la programación.
  •  Mucha información y recursos en el blog: Mujeres con ciencia.
  •  Zientzialari:  Video canal de la Cátedra de cultura científica de la UPV, totalmente en euskera, dónde científicos y científicas nos relatan en unos minutos, su labor investigativa.
  • Campaña de Conecta 13-ren kanpaina, #20yearsMujer yCienciaChallenge. Para aportar material multimedia creado por los centros bajo esa etiqueta en Twitter.
  • Campaña de la revista Muy Interesante , #SoyCientíficaPorque. Parecida a la anterior, en esta se trata de explicar porqué me gusta ser científica.
  •  Apartado de “Materiales singulares”: juegos, actividades, imprimibles y propuestasdidácticas.
Os dejo unas diapositivas que hice hace un par de años, tratando de proponer alguna actividades diferentes:

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

STEAM proiektuen deialdia

Posted by pilaretxebarria on apirila 11, 2018


Aste Santua baino lehen, 2018-03-19an, proiektuen deialdia atera da eta apirilaren 19an bukazten da aurkezteko epea. Aurten, orain arte “Zientzia proiektuak” izenpean kokatu den deialdia beste izen batekin datorkigu: STEAM proiektuak (Science,Technology, Engineering,  Arts, Maths), arlo guztien arteko lotura bultzatu nahi dutenak, testuinguru aplikagarriagoen bila.
Proiektu hauen helburu nagusia zera da: Ikasleengan, pentsamendu zientifiko, teknologiko, artistiko eta matematikoaren kultura suspertzea, erabakiak hartzeko orduan, ebidentzietan oinarritutako arrazoimena erabil dezaten, arazoak ebatziz (Proiektuetan oinarritutako irakakuntzan) eta lan kooperatiboaren bidez.
Baldintzak:
  • Ikastetxe bakoitzak proiektu bakar bat
  • Proiektuak bi STEAM konpetentzia, gutxienez, lantzea
  • Proiektuek testuingururatuta egon behar dute eta arazo-egoera edo erronka batean oinarri gisa
  • Printzipio batzuek bete behar dituzte, behintzat, arlo integratuak, ikerketan oinarria izatzea,  genero-ikuspegia kontutan hartzea eta bokazio zientifikoak bultzatzea.
4 modalitate:
  • Ikerketa zientifikoak eta teknologikoak (zientzia-hezkuntza, e-bug, zientzia-azoka, robotika…)
  • Matematika, zientzia edo teknologia artearekin edo sormenarekin batera
  • Proiektuak on line, ardatza ikerketa bat izanik
  • Ingurumena eta jasangarritasuna lantzen dutenak
Berritzegune Nagusikideek, informazio zehatzagoa emateko asmoz, Sites bat prestatu digute. Web-orri honetan deialdian dauden proiektu-modalitatea mota desberdinak azaltzen dira (Zientzia-hezkuntza, robotika, Lanbsland, Nanoeduca…). Eskertzen da benetan dena eskura izatea.
Animatu! ziur jada halako ikerketak egiten ari zarete zuen ikasgeletan!!!

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

Irlandesas Ikastetxea: I.Zientzia Azoka

Posted by pilaretxebarria on martxoa 23, 2018


Irlandesas ikastetxeak bere I. Zientzia Azoka antolatu du eta gonbidatu naute. Pozik joan naiz, beti halako ekimenak ikasleen motibazioa eta zientziarekiko atxikimendua lortzen dituztela iruditzen zaidalako. DBHko 1.mailako ikasleek beren 3D inprimagaiularen bidezko diseinuak aurkeztu dituzte, DBHko 2.mailakoek teknologian egindako etxebizitza adimenduak eta DBHko 3-mailan daudenek kristalizazio-lehiaketarako prestatu dituzten kristal zoragarriak. Unibertsitateko bi irakasle epaileak egon dira onena aukeratzeko eta ikastetxe osoko ikaslegoak bere botoa emateko aukera ere izan dute formulario digital baten bitartez.

Pena handia izan dut ez egotea ekimenaren bigarren zatian, oraindik jarduera pilo garatu direlako: “Firts Lego League” azokan parte hartzeko roboten aurkezpena, urari buruzko ikerketak, koheten lehiaketa eta  gehiago. Espero dut , behintzat, bideo batean ikustea. Momentuz, hona hemen nik egindakoa.

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

TxokoZientzia ikasgelaratu da

Posted by pilaretxebarria on azaroa 20, 2017


 Imagen

Irudiaren jatorria: TxokoZientzia

Berritzegunean, Lehen Hezkuntzako Zientzia arloa bultzatzeko asmoz, orain dela hiru urte, irakasle-mintegi batean “ikerketa zientifikoak” landu genituen. Iaz, beste irakasle-taldeekin, TxokoZientzia izan zen ideia nagusia, hots, “Stations” metodologian murgilduz, zientziaren edukinen bidez, bai konpetentzia zientifikoa, bai zeharkako beste batzuk lantzea. Bost gai garatu genituen formato honenpean: ilargia, ura, nerbio-sistema, magnetismoa eta makinak. Beren materialak TxokoZientzia web-orrian eskuragarri dituzue.  Baina, azken finean, nahiz eta parte hartu zuten irakasleek esperimento edo jardueraren bat ikasgelara eraman zituzten, esperientzia teoriko mailan geratu zen.

Baina ikasturte honetan TxokoZientziaren eredua eskolan bertan progatzen gabiltza. Hain zuzen ere, Zamudioko Eskolak iniziatiba hartu du bere zuzendariaren bitartez (iazko mintegiaren partehartzailea izan da) eta orain, proposamena garatzen ari dira LHko 2.mailako ikasleekin. Bea eta Jon irakasleen eskutik, beren 32 ikaslek zentzumenak aztertu dituzte txoko bakoitzean esperientzia desberdina egiten:

  • “Soinu misteriotsuak” txokoan 6 pote itxian  zeuden objektuak beren soinuaren bidez asmatu zituzten
  • “Ukitu, ukitu” beste batean, ikasleen eskuak protagonistak izan ziren 6 ohial desberdineko ukipena progatzen.
  • “Ummm” txokoan, usainak desberdindu zituzten
  • “Zaporeen makina”-n,  mingainak dituen zonaldeen arabera  zaporeak sailkatzea lortu zuten
  • “Gure ikusmen zoragarria” mahaian, puntu itsua aztertu ondoren, taumatropoa egin zuten
  • “Udazkenean gaude” txokoan, garai honetako sentsazioak pentsatu eta idatzi behar izan zituzten
  • “Zentzumenen bila” zonan, altxorarren bila antolatu genuen, ikasgeletatik banatuta zeuden objetu batzuk aurkitzeko trebetasunak (eta zentzumenak) agerian jartzen.
  • Eta “Jolastu”bazter batean, ba, hori, “oka” bezalako jolasean eman zuten denbora.

Txokoeatik pasatzen ziren heinean,  bakoitzeko emaitzak koaderno polit batean islatzen joan ziren. Benetan ikasleen aurpegiak ikusteak dena adierazten du, poztasuna, interesa…errepikatzeko modukoa.

Hurrengorako, jakina, hobetzen saiatuko gara lehenengo esperientzia hau.

Material guztia (diapositibak, koadernoa, proposamen didaktikoa, txantiloiak…), beti bezala,  gure web-orrian eskeintzen dizuegu: Nire zentzumenen koadernoa

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza, Uncategorized | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »

Guztientzako Zientzia / Ciencia para todos y todas

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 24, 2017


Imagen relacionada

Irudiaren jatorria

Otsailaren 11an  Emakumeak Zientziaren Nazioarteko Eguna, #womeninscience,  ospatzen da.  Nazio Batuek izendaturik, bere helburua neska eta emakumeen aukera-berdintasunak sustatzea da, hezkuntzan, trebakuntzan, lanean eta zientzietako erabakiak  hartzen diren prozesuetan.

Hezkidetza eta generoaren ikuspuntua ezin dira landu puntual moduan hezkuntzan, are gehiago, oso programa eta proiektu bikainak ditugu ikastetxeetan lantzeko.  Hala eta guztiz ere, demostratuta dago bokazio zientifikoen bultzakadak, zientzia pertsona guztientzat (zientzia eskuragarria denontzat, gustatzen ez zaienei barne), gure klaseko metodologiarekin eta ikasgelan gauza berriak progatzeko gaitasunarekin zerikusirik gehiago daukala.

Horregatik, “-ko egunak”, nahiz eta puntualak izan,  beti dira egoera ederrak ikasgelan sentzibilizazioa lantzeko. Hona hemen proposamen samurrak klaseko saio batean edo bitan garatzeko. Diapositibetan deskargatzeko estekak daude. Anima zaitezte!, ez da bat ere ez kostatzen.


El 11 de febrero, se celebra el Día Internacional de la Mujer en la Ciencia #womeninscience, declarado así por Naciones Unidas con el fin de promover las condiciones de igualdad de las mujeres y las niñas en la educación, la capacitación, el empleo y los procesos de adopción de decisiones en la ciencia.

La coeducación y el punto de vista de género en la enseñanza no es cuestión de un solo día, de hecho ya existen muy buenos programas y proyectos para trabajarlos en los centros educativos.  Sin embargo,  esta demostrado que el impulso a las vocaciones científicas, interiorizar que la ciencia tiene que ser asequible para todas las personas (incluso para aquellas a las que no les atraiga) tiene más que ver con la forma de enfocar nuestras clases, con la metodología que usemos y con la capacidad que tengamos de estar abiertos/as a probar cosas nuevas en el aula.

Por eso, los “días de” son siempre buenas ocasiones para trabajar alguna actividad de sensibilización y concienciación puntual en el aula. He aquí algunas propuestas sencillas para hacer en una o dos sesiones de clase. Se pueden descargar en los enlaces de las diapositivas. ¡Animaos! que no cuesta tanto.

Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Zientzia Klip lehiaketa

Posted by pilaretxebarria on Iraila 27, 2016


111111

Zientzia Klip” bideolehiaketa Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintza da. Ekimenak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko KatedrakNaukas eta The Big Van-en laguntzarekin gauzatzen da urtero eta gazteek sortutako, diseinatutako eta ekoiztutako zientzia-dibulgazioko bideoak saritzea du helburu.  Sariak irailean ematen dira eta haien artean gure zonaldeko bik irabazi zuten:
  • Aldi batetik, taldeko modalitatean, Gaztelueta Ikastetxea.  Javi  Mendía eta beren ikasleak  Pablo Eléxpuru, Gabriel Ibarra eta Guillermo Hurtado (Gaztelueta Ikastetxea, Leioa) nanoteknologia gaia izanda. Zorionak!!!
  • Beste aldetik, norbanako modalitatean, Jado Ikastetxeko ikaslea den Aida de los Ríosek,  Erlatibitate teoria kontatzen digu bere ekoizpenaren bidez. Bikaina!!!

 

Posted in Gertaerak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan

Posted by pilaretxebarria on ekaina 20, 2016


Berritzegunetako ZT eremuko aholkulariek, azken bi ikasturte hauetan, Heziberrik bultzatzen duen eredu metodologikoa landu dugu, hain zuzen ere, “arazo-egoerak”. Bi urteko lana web-orri batean islatu dugu: Zientziagela-Egoerak“, non Bigarren Hezkuntzako Zientzia eta Matematikako proposamen didaktikoen biltokia duzuen. Gure arazo-egoeren bilduma Berritzegune Nagusiarena osotzen du arlo hauetan.

Zientziagela-Egoerak

Guardar

Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

Kristalizazio Eskolan: Euskal Herriko 1.lehiaketa

Posted by pilaretxebarria on maiatza 10, 2016


Aurten, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Mineralogia eta Petrologia Saileko Kristalografia taldeak (IMACRIS/MAKRISI) antolatu du “Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa”, Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Deialdia pasaden azaroan luzatu zen Berritzeguneen bitartez.

Lehiaketak hiru fase ditu.Lehenengoan, EHUko irakasleek parte hartzen duten irakasleak prestatzen dituzte bi egunetan zehar kristalizazio esperimentuak beraien ikasleekin egiteko.  Bigarren fasean esperimentuak garatzen dira organizazioak ematen duen kit didaktiko bat eta ADPren (fosfato amonikoa) beharrezko materiala erabiliz. ADP kristalak bakarka edo geodetan hazi ahal dira era harrigarri batean ikasleen arreta bereganatuz eta hauen izaera ikertzailea sustatuz.

Lehiaketaren hirugarren fasea partehartzaileen arteko finala da eta datorren maiatzaren 13an ospatuko da EHUko Bilboko Bizkaia Aretoan. Final honetan ikasleen lanak ikusteko aukera izango dugu eta batzuk saridunak izango dira. 29 ikastetxek parte hartu dute. Lan guztiak Facebook-ean agertu dira apurka apurka eta han argazki eta adibide politak ditugu gu ere datorren ikasturtean animatzeko. Begira gure zonaldeko ikastetxeen batzuenak (Irlandesas Ikastetxea, Lauro Ikastola eta Barandiaraneko BHIkoak). Sorte ona izan!

  

  

Posted in Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Gabonetan Zientzia ere bai

Posted by pilaretxebarria on abendua 9, 2015


Garai bereziak dira eskola guztietan. Oporrak hurbil daude  eta Gabon-kantak entzuten dira,  Ikastetxeak apaingarriz betetzen diren aldi berean. Garai politak klasetik kanpo ateratzeko edo ekintza desberdinak egiteko, ez da? Zientziekin ere jolas dezakegu, saio bat hartu eta, guztion artean, “Gabonetako Zientzia” ri buruzko gai bat jorratu ahal dugu, luzatzen dizkizuegun proposamen hauekin:

Posted in Baliabideak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Bizi ezazu Zientzia

Posted by pilaretxebarria on ekaina 14, 2015


 
Pasa diren ikasturteetan bezala eta metodologia berriztatzaileen jezarpenaren bidea jarraitzen, aurten ere Leioako Mesedetako Andra Mari ikastetxeak  Zientzia arloa aukeratu du bere berriztapen- proiektua aurrera eramateko: ” Zientzia ikastetxean ikasten eta irakasten”. Proiektua HHtik DBHra garatu da eta ekainaren 12an bere emaitzak ikusgai geratu dira Zientzia Azoka batean, non ikasleek egindako ekoizpen guztiak erakusteko aukera izan duten.
 Azoka, Eskola komunitate osoari zuzenduta, ez zen bakarrik toki zabaletan garatu (Gimnasioa, areto nagusia…), baizik eta ikastetxe osoko guneak prest zeuden bisitariari Zientzia munduan murgiltzeko. Hormak, pasalekuak eta ikasgelak guztiz apainduta eta ikasleen lanez beterik (horma-irudiak, denbora-lerroak, “lap-books”…) Txikienek Unibertsoa ekarri dute euren ikasgelara (marrazkiak, mikrounibertsoen maketak, astronauta janzteko aukera, “foto-call”, planetario txikia, errealitate aregotuari buruzko planetak…). LHko ziklo bakoitzak zientzalari baten “asmakizunak” lan egin ditute (Galileo, Arkimedes, Leonardo, Grahan Bell…) eta DBHkoek osasuna eta kimikari buruzko demostrazioak erakusketara ekarri dizkigute.
Mila esker irakasle guztieei egin duten ahaleginagatik.

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »