b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘zientzia-astea’

Zientzia Astea 2016

Posted by pilaretxebarria on urria 17, 2016


Zientziaren jakin-mina duzu? Orain zure aukera da! Zientzia Astea berriro datorkigu, urtero bezala, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik,  adin guztietako pertsonek zientzia ikusi, entzun, sentitu eta horretaz berba egiteko. Tailerrak, erakustoki zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, lehiaketak, janari-dastatzeak, irteerak, bisita gidatuak eta hamaika gauza gehiago aurkituko dituzu Bilboko Bizkaia Aretoan, Donostiako Kursaalen eta Vitoria-Gasteizko Bibat Museoan, azaroaren 2tik 6ra bitartean, XVI. Zientzia Astean.

Gaur bertan, astelehenean, 17an,   Zientzia Astean antolatzen dituzten eskola bisitak izenemateko epea hasten da. Era berean, modu partikularrean tailerrak edo ibilaldietan parte hartu ahal duzu.logo_esp

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Zientzia Astea 2015

Posted by pilaretxebarria on azaroa 5, 2015


Atzo 2015ko Zientzia Astearen edizioak bere ateak ireki zituen EHUko Bizkaia Aretoan. Urtero bezala, lehenengo zita honetara ezin izan nuen faltatu ikasleen eta irakasleen ilusiozko aurpegiak ikusteko, onena, zalantzarik gabe. Eta han denbora zoriontsua eman nuen erakustoki guztietatik pasatzen, den dena arakatzen eta hainbat irakasle ezagunekin berba egiten.  Primeran. Asteburuan ez dakizu zer egin? Ba, zoaz bisitatzera, ez zara damutuko.

 

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Abian Zientzia Astea 2015

Posted by pilaretxebarria on urria 6, 2015


Aurtengo Zientzia astea martxan dabil. Kiribil logaritmikoa irudiarekin,  erakustokiak, tailerrak, ibilbideak eta abarrekoak berriro datozkigu, baita zuen ikasleekin joateko aukera ere. Izenematea gaur bertan irekita dago. Informazio osoa: Zientzia Astea 2015.

Ikasturte honetan, ekitaldearen egoitzak aldatu dira, adi!:

Paraleloki,   Zientzia Club-a ere garatuko da bere bigarren aldiz. Han EHUko ikertzaileen eskutik, hiru hitzaldi ludiko eta dibulgatzaile entzuteko aukera izango dugun. Azaroaren 5ean Gasteizen, 6an Bilbon eta 7an Donostian egingo dira berbaldiok.

Eta kontutan hartu bi lehiaketa hauek:

  • Geologiari buruzko argazki-lehiaketa klasikoa hau VII. edizioan dugu . Gaia geologiaren edozein adarrekoa da eta edozein Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Ikastetxetako ikasleek parte har dezakete. Sariak diplomak eta mendiko arropa erosteko bonoak izango dira.

Posted in Gertaerak, Informazioak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Zientzia Astea 2014

Posted by pilaretxebarria on azaroa 5, 2014


Gazteak (eta gazteak ez garenok) zientziarekin disfrutatzen, hau izan beharko lirateke Zientzia Astearen leloa. Urtero ospatzen den ekimen honen konstantea zientziaren alde ludikoa da eta honela demostratzen dute Unibertsitateko kideek beren erakustoki, tailerrak eta irteera didaktikoetan. Honetaz gain, umeei zuzendutako zientziari buruzko ikuskizunak, argazki-lehiaketan (zure selfiak, argazkigintza geologikoa ) eta “alfabetizazio zientifikoa” erakusketa ( 50 argazki tipografikoa zientziari buruzko 50 aipamen ospetsuak) prest daude ere gozatzeko.

Xabier Díaz , Gloria Marzo, Elvira González, Mikel Agirregabiria y Pilar Etxebarria. Selfie (o groupie) en Zientzia Astea 2015

Argazkia: Mikel Agirregabia

Azoka azaroak 5-9 arte Bilbon eta 6-9 arte Donosti eta Gasteizen irekia egongo da.

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »