b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘vizcaya’

Waste4Think, europear proiektua Vizcaya Ikastetxean

Posted by pilaretxebarria on otsaila 20, 2019


IMG_20190219_120519

Waste4Think, Euskadin, Deustuko Unibertsitateko DeustuTech institutoak lideraturik, 2016tik aurrera garatzen den europear proiektu bat da. Bere helburua, hondakinen kudeaketa hobetzeko irtenbideak bilatzean datza, beti IKT-etan oinarrituta eta hiritar-partaidetzarekin kontutan hartuz, hiri eta herri jasangarri eta ekologikoa  bihurtzeko asmoz eta ekonomia zirkularra sustatuz.

Proiektua jazarrita dago, piloto moduan,  4 herritan,  Zamudio hauetariko bat izanda. Udalerriak zenbait helburu jarri dizkio bere buruari, sortzen den hondakin-kopurua murriztu eta berrerabilera-tasa eta birziklatze-tasa handitu egin dadin, hala nola,  edukiontzien eta kamioien monitorizazio integralerako sistema,  erreminta ekonomiko desberdinak erabiltzea (‘erabili ahalako ordainketa’ –PAYT– zerga-sistema berezia) edo herritarren zein ikastetxeen inplikazio-maila handitzea, ekimen kolektiboko esperientzien bidez (Eko-jaiak, Tupper solidarioa…). Azken arlo honetan, ‘joko serioak’,  hezkuntza-baliabide irekiak (OER) eta Appak erabiltzen dira. Vizcaya Ikastetxea, Agenda 21 programaren bitartez, “eskola pilotoa” izendatu dute.

Atzo bertan, otsailaren 19an, Zamudioko Udaletxean eta Vizcaya ikastetxean, proietuaren Topaketa ospatu zen: “Demo day”. Ikastetxeko zuzendariak, irakasleek eta ikasleek, beren ekintzak eta Udalekiko akordioak aurkeztu zizkiguten. Hona hemen batzuk, laburpen moduan:

  • Ikasle ekodelegatuak eta txoko berdea dauzkate
  • Egindako lanen komunikazioa ikasgelan bertan zein ikastetxeko blogean edo aldizkarian  egiten da
  • Gasteek CONFIT ingurugiro-topaketetan hartzen dute parte
  • Ikastetxeko paperezko ekoauditoria hasi dute (Haur eta Lehen Hezkuntza)
  • Dilemak, egoera problematikoak planteatzen dira
  • Jostailuak eta elikagaiak biltzeko irteera didaktikoak
  • Tupper solidarioa
  • Galbarritu auzoko garbiketa
  • Eskola-ortua eta konpostajea (STEAM proiektua)
  • Jolasen bidez sensibilizazioa egiten dute.

Tupper solidarioa:

Jolas bat:

 

 

 

Posted in Baliabideak, Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

Tom Rudmik eta Ikaskuntza sakona

Posted by pilaretxebarria on azaroa 25, 2015


Gaur, Vizcaya Ikastetxeak gonbidaturik (mila esker), Tom Rudmik eta  bere anaia Andy entzuteko aukera izan dugu. Tom Rudmik  Albertako eMaster´s Academy ikastetxeko fundatzailea da, Haur Hezkuntzatik Batxilergora ematen duen eskola pribatua, beti Kanadako hezkuntz ranking-aren lehenengo postuetan kokatuta. Aldi berean, Profound Learning Institute (PLI) institutuko zuzentzailea, non bere hezkuntz ereduaren oinarriak eta ikerketak garatzen diren eta berak kaleratutako liburu batean – Becoming Imaginal -islatuta dago.

“Ikaskuntza Sakona” eredu honen oinarriak hurrengoak dira:

  • Hezkuntza ez da zertan aldatu behar, eraldatu baizik. Eradalketa honek etorkizuneko begirada behar du,  liderrak behar ditu, etorkizuneko sortzaileak
  • Ikasle guztien arrakasta. Ranking-ek  ez dute demostratzen ikastetxe ona dela, baizik eta azterketak egiteko oso ikasle prestatuta daudela.
  • Hezkuntz Sistemak ez du hobespenik behar, sistema berria baizik
  • Hezkuntza pertsonalizatuta, ikaslearen trebetasunetan oinarrituta eta ez beste aldagai klasiko batzuetan, hala nola, adina, ikas-denbora trinkoak, ordena  eta kontrola autoebaluazioaren ordez…eta batez ere, teoria zaharretan oinarrituta eta ez egungo neurozientziaren aurkikuntzetan.
  • Zein da hezkuntzaren arazoa? erantzuna argia: bat ere ez, beste gizarte baterako diseinatuta zegoelako eta, zentzu honetan, oso ondo funtzionatzen du. Baina, ezaguera 8 hilabetez bikoizten den gizarte batean, sormena eta berriztapena sustatzen dituen batean, sistema obsoletoa geratu da. Berriztu, asmatu, sortu…hau ez da lan egiten ikastetxeetan.
  • Zeozer obsoletoa dela esateak ez du hobetzen, baina ez du obsoletoa egiten. Irudimenezko liderrek obsoleszentzia sortzen dute, dagoena hartuz, gauza berri bat sortzen dute, prototipoen bidez.
  • Bere ereduaren prototipoan, ikasleei bere ikaskuntza kontrolatzeko tresnak ematen zazkie, kurrikuluma eraldatuta dago haiei begira, ikasleek hobeto ulertzeko, ikas-bilduma bezala; ebaluazioa hazkundearen prozesua da; ikas-proeiktuen bidez lan egiten dute, proiektuak benetako abenturak dira, ikasleen emozioekin kontektatzen dira eta guzti hau ikasleen garapen pertsonalaren bila.
  • Irakaslea esperientzien diseinatzaile bihurtu da. Ikasgela bakoitzean 70 ikasle eta 3 irakasle daude. Proietu-abentura bakoitzak ataza desberdinetan banatuta dago eta ikas-mapa propioa du. Ikasleak talde kooperatiboetan lan egiten duen arren, askatasuna du bere ikas-erritmoa jarraitzeko. Irakasleak ikasle edo talde batek laguntza behar duela ikusten duenean, indar-tallerrak antolatzen ditu.
  • Diseinu ona egiteko 3 gako: pertsonengan ezanguratsua den batekin kotektatzea, aukera desberdinak ematea eta errutinak apurtzea.

 

Eta honetan, 4.mailako proiektua irudikatzen da: Medieval – Learning Adventure

 

Posted in Baliabideak, Gertaerak, metodologia | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Gure eskualdeko bi ikastetxe Gazte Irekia lehiaketan irabazle

Posted by pilaretxebarria on maiatza 12, 2015


Gazte Irekia Hezkuntza Sailak sustatzen duen proiektua da eta LHko 3. zikloko ikasleei zuzenduta dago.  Leloa ” Aurkez ezazue proposamen bat Euskadi hobetzeko” izanik,  bi helburu nagusi ditu:

  • Ikasleen eztabaidarako eta ekimenerako gaitasuna bultzatzea, hiritar bezala proposamenetan eta erabakietan parte hartzeko dituzten aukerak jorratuz, ikasleak elkarbizitza demokratikorako prestatze aldera.
  • Pertsona helduok gure gizartea hobetzeko ikasleen ekarpenak kontuan hartzea, gazteek munduaz duten ikuspegitik eta ideia berritzaileak sortzeko duten gaitasunetik ikasiz.

Gazteek proposamen bat garatu, bideo batean islatu eta YouTubera eraman behar dute. Aurten 2. edizioa ospatu da eta gure eskuladeko bi ikastexek 1. eta 2. saria lortu dute, hain zuzen ere, Vizcaya Ikastetxea eta Lauro Ikastola. Talde irabazleak lehendakariari aurkeztu dio bere proposamena Lehendakaritzan. Zorionak biei!!!!

Vizcaya ikastetxeko “Herria hobetuz” izeneko taldearen bideoa:

Lauro Ikastolako taldearena:

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , , , , | Leave a Comment »

Elkarlana Vizcaya ikastetxean

Posted by pilaretxebarria on azaroa 29, 2012


Gaur Berritzeguneko Elkarlana Mintegikideak Vizcaya ikastetxeko  ikaskuntza kooperatiboari dagokion  esperientzia in situ bisitatzera joan gara

Lehendabiziz, Haur eta Lehen Hezkuntzako koordinatzailearekin eta elkarlanaren arduradunarekin luze egin dugu berba, haiek bere esperientzia partekatzen eta gure zalantza guztiak irtenbideratzen: metodologia honen jezartzea ikastetxean, nola garatzen duten irakasleen prestakuntza eta koordinazioa,  erabiltzen dituzten prozedurak, “hileko egitura kluba” eta nolakoa den beren ebaluazioa. Spencer Kaganen  eredu didaktikotik abiatu dira eta beren “egiturak” praktikan jartzen dituzte .

Bigarren momentu batean, LHko 5.kurtsoko bi ikasgeletan egoteko aukera izan dugu klaseko dinamika kooperatiboak zuzenenan ikusten eta klasea era desberdin batean eramatea nola posiblea den .

Oso esperientzia aberasgarria, benetan errepikatzeko modukoak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxeko ongietorria eta harrera bikaina jasotzegatik

Posted in Informazioak, metodologia | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »