b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘steam’

STEAM Euskadi Sariak (eta proiektuen deialdia)

Posted by pilaretxebarria on martxoa 2, 2020


STEAM Euskadi

Irudia: STEAM Euskadi

STEAM proiektuak eta jarduerak sustatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak  STEAM sarien deialdia garatu du. STEAM ekimena orain direla bi urte sortu zen, arlo hauen arteko proiektuak bultzatzeko eta, honen barruan, oinarrizko gaitasunak (arlokoak zein zeharkakoak) garatzeko, beti bokazio zientifiko-teknologikoak eta genero ikuspuntua kontutan harturik.

Orain, ekimenaren helburuak behin zabalduta eta irakaskuntzarako STEAM proiektuen deialdiak eginda, Euskadiko hezkuntza-jardunbide egokienak  agerian jarri eta saritu nahi da: lortutako emaitzak, izandako eragina, berrikuntza-maila eta neskak/emakumeak ZT eremuetara erakartzeko alderdiaren lanketa. Bi kategoria daude:

  • STEAM ekimen berriztatzaila
  • Genero ikuspegia STEAM proiektuetan

STEAM sari hauetan Unibertsitateek, hezkuntza ez formaleko erakundeek, ikerketa-zentroek  eta enpresek parte har dezakete, baina IKASTETXEEK ere. Beraz, STEAM proiektua ondo garatuta eta dokumentatuta baldin baduzue, aukera bikaina da zuen proiektuei indarra emateko,  Haur Hezkuntzatik Batxilergora.

Proiektuak STEAM Euskadi Sariak webgunearen bidez aukertuko dira. Martxoaren 17an eskabideak aurkezteko azken eguna da eta maiatzan sari-banaketa egongo da.

Informazio osoa webgune berean:STEAM Euskadi Sariak

 

Halaber, gaur bertan, beste deialdien artean,  STEAM proiektuen deialdia atera dela jakinarazi nahi dizuegu. Deialdi honetako informazioa eta adibideak ZIENTZIABERRI blogean dituzuela.

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

STEAM proiektuen deialdia

Posted by pilaretxebarria on apirila 11, 2018


Aste Santua baino lehen, 2018-03-19an, proiektuen deialdia atera da eta apirilaren 19an bukazten da aurkezteko epea. Aurten, orain arte “Zientzia proiektuak” izenpean kokatu den deialdia beste izen batekin datorkigu: STEAM proiektuak (Science,Technology, Engineering,  Arts, Maths), arlo guztien arteko lotura bultzatu nahi dutenak, testuinguru aplikagarriagoen bila.
Proiektu hauen helburu nagusia zera da: Ikasleengan, pentsamendu zientifiko, teknologiko, artistiko eta matematikoaren kultura suspertzea, erabakiak hartzeko orduan, ebidentzietan oinarritutako arrazoimena erabil dezaten, arazoak ebatziz (Proiektuetan oinarritutako irakakuntzan) eta lan kooperatiboaren bidez.
Baldintzak:
  • Ikastetxe bakoitzak proiektu bakar bat
  • Proiektuak bi STEAM konpetentzia, gutxienez, lantzea
  • Proiektuek testuingururatuta egon behar dute eta arazo-egoera edo erronka batean oinarri gisa
  • Printzipio batzuek bete behar dituzte, behintzat, arlo integratuak, ikerketan oinarria izatzea,  genero-ikuspegia kontutan hartzea eta bokazio zientifikoak bultzatzea.
4 modalitate:
  • Ikerketa zientifikoak eta teknologikoak (zientzia-hezkuntza, e-bug, zientzia-azoka, robotika…)
  • Matematika, zientzia edo teknologia artearekin edo sormenarekin batera
  • Proiektuak on line, ardatza ikerketa bat izanik
  • Ingurumena eta jasangarritasuna lantzen dutenak
Berritzegune Nagusikideek, informazio zehatzagoa emateko asmoz, Sites bat prestatu digute. Web-orri honetan deialdian dauden proiektu-modalitatea mota desberdinak azaltzen dira (Zientzia-hezkuntza, robotika, Lanbsland, Nanoeduca…). Eskertzen da benetan dena eskura izatea.
Animatu! ziur jada halako ikerketak egiten ari zarete zuen ikasgeletan!!!

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »