b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘sites’

Ludofísica

Posted by pilaretxebarria on martxoa 6, 2015


Ludofísica” es un web que recopila enlaces sobre juguetes y objetos lúdicos que se pueden emplear para la enseñanza de muchos conceptos físicos. El objetivo ha sido apoyar el proyecto de ciencias que está desarrollando el centro de nuestra zona Leioako Mesedetako Andra Mari ikastetxea.

 
Aurten, Zientzia proiektuen deialdia dela eta, gure zonaldeko ikastetxe bat,  Leioako Mesedetako Andra Mari ikastetxea, natur zientziak bultzatzeko proiektu globala garatzen dabil. Bere helburu orokorra, LHn zein DBHn, ikasturtearen amaieran “Zientzia Azoka” antolatzean datza, beraz, ikastexe osoak parte hartzen du. Ekimen honetan erakusketa desberdinak prestatzen ari dira: ikas-proiektuaren ekoizpenak,  laborategiko lanak, dramatizazioak…

Hauetariko bat, LHko “Makinak eta asmatzaileak” edukin multzoa lan egiteko,  jostailu fisikoetan oinarritutako lana egin nahi zutenez, Berritzeguneak hurrengo Web orria eraiki du  jostailuen bildumarekin eta zuekin partekatu nahi dut. Espero dugu lagungarria izatea. Jolasteak ikaskuntzarekin talka ez du egiten!!!

Ludofisika-n hurrengo jostailu bezalako pilo aurkituko dituzue:

Posted in Baliabideak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

Google Sites: tutorialak euskaraz

Posted by pilaretxebarria on otsaila 5, 2014


Google Sites on line aplikazioaren bidez, gure neurritako webgunea sor ditzakegu oso erraz. Toki bakar batean testu-informazioa eta elementu multimedia (bideoak, diapositiben aurkezpenak, argazkiak…) biltzeko aukera ematen digunez, oso erabilgarriak dira irakaskuntzan, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat. Orain bi tutorialak eskura dituzue euskaraz zuen web-orria pausoz pauso garatzeko:

 

Posted in Baliabideak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Google Sites eraikitzeko gida

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 9, 2014


Google Sites on line aplikazioaren bidez, gure neurritako webgunea sor ditzakegu oso erraz. Toki bakar batean testu-informazioa eta elementu multimedia (bideoak, diapositiben aurkezpenak, argazkiak…) biltzeko aukera ematen digunez, oso erabilgarriak dira irakaskuntzan, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat.

Google Sites: gida erraza

Aurkezten zaituztegun Sites honetan,  zuen web-gunea eraikitzeko gida aurkituko duzue aplikazio honen bidez. Prestakuntza-ikastaro baten emaitza da. Atalak:

  • Tutorialak eta gidak
  • Bideotutorialak
  • Adibideak irakaskuntzan
  • Pausoz pauso: Sites sortzeko gida azkarra

Posted in Baliabideak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »

Zientziagela

Posted by pilaretxebarria on ekaina 13, 2013


Sarrera honetan Berritzegunetako ZT eremuko aholkularien aurtengo lana aurkezten dizuegu. Ikasturte honetan “atazen bidezko irakaskuntza” gai honen inguruan egin dugu lan eta hurrengo web-orrian islatu dugu.

Ataza (eta batez ere ikas-proiektuak, baina gai honi hurrengo batean ekingo diogu) gaitasunak garatzeko eta XXI.mendeko irakaskuntza aurrera eramateko estrategia bikaina da. Sites honetan ataza planifikatzeko pausoak dituzue, ikastarotxo moduan antolaturik eta adibide batzuk.

Una nueva página web resultado del trabajo de las asesorías de ámbito CT de los Berritzegunes. Dedicada a la estrategia de trabajo por tareas, contiene indicaciones para planificar una tarea y ejemplos.

ZIENTZIAGELA

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »

Elkarlana

Posted by pilaretxebarria on maiatza 31, 2012


Gaur bertan bukatu dugu Elkarlanari buruzko prestakuntza  San Bartolome ikastetxean eta, ebaluazioarekin batera, gure Sites, aurten behintzat, bukatutzat ematen dugu. Jarraitu nahian! Mila esker parte hartu duten  irakasleei, gozo egon gara zuekin.

Web-orrian 7 saiorako aurkezpenak eta materialak pausoz pausoz azalduta, materialen bilduma, ikastetxeetako esperientziak (diapositibak eta bideoak) eta esteka interesgarriak dituzue. Blog honetan estekatuta geratu da eskumeko zutabean.

 Elkarlana

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Elkarlana: Sites berria

Posted by pilaretxebarria on azaroa 22, 2011


Baliabide guztiak Wikiguneetan izanez gain, orain Sites web-orriak ere eraikitzen ari gara hainbat gai lantzeko. Gai bakoitzean informazioak, estekak, baliabideak eta materialak aurkituko dituzue. Gainera prestakuntzako txokoak izango dira, saiotan antolatuta. Lehenengoa aurkezten dugu: Elkarlana. Han San Bartolome eskolan aurten garatzen duten formakuntzarako saioak agertuko dira material guztiekin lagunduta. Animatzen bazarete, zuen ikastetxera ere joango gara.

Elkarlana Sites

Posted in Baliabideak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »