b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘sariak’

STEAM Euskadi Sariak (eta proiektuen deialdia)

Posted by pilaretxebarria on martxoa 2, 2020


STEAM Euskadi

Irudia: STEAM Euskadi

STEAM proiektuak eta jarduerak sustatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak  STEAM sarien deialdia garatu du. STEAM ekimena orain direla bi urte sortu zen, arlo hauen arteko proiektuak bultzatzeko eta, honen barruan, oinarrizko gaitasunak (arlokoak zein zeharkakoak) garatzeko, beti bokazio zientifiko-teknologikoak eta genero ikuspuntua kontutan harturik.

Orain, ekimenaren helburuak behin zabalduta eta irakaskuntzarako STEAM proiektuen deialdiak eginda, Euskadiko hezkuntza-jardunbide egokienak  agerian jarri eta saritu nahi da: lortutako emaitzak, izandako eragina, berrikuntza-maila eta neskak/emakumeak ZT eremuetara erakartzeko alderdiaren lanketa. Bi kategoria daude:

  • STEAM ekimen berriztatzaila
  • Genero ikuspegia STEAM proiektuetan

STEAM sari hauetan Unibertsitateek, hezkuntza ez formaleko erakundeek, ikerketa-zentroek  eta enpresek parte har dezakete, baina IKASTETXEEK ere. Beraz, STEAM proiektua ondo garatuta eta dokumentatuta baldin baduzue, aukera bikaina da zuen proiektuei indarra emateko,  Haur Hezkuntzatik Batxilergora.

Proiektuak STEAM Euskadi Sariak webgunearen bidez aukertuko dira. Martxoaren 17an eskabideak aurkezteko azken eguna da eta maiatzan sari-banaketa egongo da.

Informazio osoa webgune berean:STEAM Euskadi Sariak

 

Halaber, gaur bertan, beste deialdien artean,  STEAM proiektuen deialdia atera dela jakinarazi nahi dizuegu. Deialdi honetako informazioa eta adibideak ZIENTZIABERRI blogean dituzuela.

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

IKT heldutasun eredua: diplomak

Posted by pilaretxebarria on urria 22, 2015


https://i1.wp.com/www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/images/r43-sare_hezkuntza_133x63.jpgPasa den 8an, Leioako Berritzegunea sariak emateko eszenatoki bihurtu zen.  IKTen alorreko heldutasun-eredua an sartuta dauden Getxo eta Leioako zonaldeko ikastetxeak hurbildu ziren diploma bat hartzera, egindako beren lan bikainagatik. Zorionak eta aurrera!

Argazkiak: Mikel Agirregabiria
IMG_20151008_130425

Sin título

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Hezkuntz wikirik onenak, Educación 3.0 aldizkariaren arabera

Posted by pilaretxebarria on ekaina 13, 2011


Orain dela gutxi Educación 3.0 aldizkariak hezkuntz wikirik onenak aukeratu ditu eta haien artean Euskadiko bi ditugunez, uste dut hemen aipatzea merezi duela. Ondorengoak izan dira saridunak:
  • Internet seguru:  Iruineko San Frantzizko eskolako Wikia Familiak, ikasleak eta irakasleen arteko lana nabegazio seguruaren alde.
  • Reprographic students: Castelloko IES La Planaren wikia (Sites bat da, hobeto esanda)Vicent Llopis Cotaina, lanbide prestakuntzarako programan motibatzu eta konektatzeko.
  • Aprendiendo con la PDI / Arbel digital interaktiboa: arbela digitalari zuzendutako Sites, Arrigorriagako BHIko IKT-taldea.
  • La máquina del tiempo .Sevillako IES Federico Mayor Zaragoza. Encarna Miranda irakaslearen lana bere 1.mailako ikasleentzako historia proiektuak.
  • Terapies de xoc: Mataroko Escola Pia Santa Anna. Ismael Cabezudo irakaslea. Arte batxilergoko ikasleen portfolioak.

 Denak wiki baten erabilera didaktikoari buruzko oso adibide onak . Guztiak aldizkari honekin aipatuta daude.

Los mejores wikis educativo premiados por la revista  Educación 3.0

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »