b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘proa’

PROA proiektuen Jardunaldiak

Posted by pilaretxebarria on apirila 26, 2012


Atzo PROA proiektuen Jardunaldiak ospatu dira Bilboko Musika Eskolan. Jardunaldi honetan parte hartu duten ikastetxeek Estatuko jardunaldietan ere egin zuten pasa den abenduan. Guztira 11 eskolak beren esperientziak gurekin partekatu dituzte, bakoitzak proposamen desberdinekin, baina  aldi berean estrategia antzekoak erabiltzen aniztasuna tratatzeko. Haien artean ondorengoak nagusitzen dira :

  • PROA beste ikastetzeko aniztasun proiektuekin ondo lotuta dago
  • Irakasleek prestakuntza-prozesu batean sartuta daude
  • Ikasleen eskola- arrakasta helburu nagusia dute ( espektatiba altuak)
  • Norbanako planak eta norberako tutoretzak  ezinbestekoak dira
  • Tutoreen inplikazioak proiektuaren arrakasta bermatzen du
  • Proiektuan parte hartzen duten pertsona guztien koordinazioa ezinbestekoa da. Horretarako ikastetxeak ordutegiaren barruan iksui behar du.
  • Programa LHezkuntzan eguerdian garatzen da gehien bat, BHan, ordea, arratsaldez, eskola-ordutegitik kanpo
  • PROAn etxerako lanak egiteko erabilpena nagusitzen den arren, gero eta gehiago erabiltzen dira saioak oinarrizko ikas-estrategiak garatzeko eta giza-harremanetan trebatzeko. Bai batean, bai bestean, beste metodologiekin: talde interaktiboak, lan kooperatiboa, beste kurtsoko ikasleen arteko tutoretza, literatur tertuliak, IKTren erabilpena…
  • Tresna baztuen erabilpena ere proiektu guztietan agertzen da: eguneroko agenda, ikas-kontratuak, jarraipen-txostenak, koordinazio-bileren aktak, autoebaluazioak…
  • Eredu aurreratuagoa Zallako institutokoa da. Ikaslego osoa talde hetereogeneoetan banatzen da eta giza baliabideak (irakasleak, monitoreak)  ere aniztasun estrategiak garatzeko aprobetxatzen dira: desdobleak, bi irakasle gelan…
  • Familiekiko bilerak eta etengabeko kontaktuak beharrezkoak dira. Hiruhilean behin txostenak prestatu eta ematen dizkiete.

Datorren ikasturteko gai nagusia Web 2.0 izango da.

Posted in Informazioak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »