Pasa den astean, Berritzegunean, BIZIKASI programaren prestakuntza izan genuen berriro, Aitor Albizuren eta Alfonso Fernándezen eskutik (mila esker biei). Oraingo honetan, BAT taldeak izan ziren formakuntzaren helburuak. Bi egunetan zehar, Eskola jazarpenaren aurkako eta bizikidetza positiborako BIZIKASI ekimenaren testuingurutik abiatuta, ondorengoa landu dugu:
Eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren kontzeptualizazioa.
Arrisku aldagaiak eta deskonexio morala.
Eskola jazarpenerako gida, egoera desberdinen kudeaketan.
Ikasgelarako materialak eta eskola jazarpen kasuen ebazpenerako tresnak: Bizikasigunea.
Eskola jazarpenari aurrea hartzeko eta bizikidetza positiboaren eraikuntzarako lan ildoak.
Goiz osoko tailer txiki honen helburua, pentsamendu sortzailea areagotzeko tresna eta dinamika desberdinak ezagutzea zein esperimentatzea izan da. Oso formakuntza eraginkorra jaso dugu, bai ikastetxe mailan, bai ikasgelan bertan aplikatzeko.
Hona hemen Miguel Angelek erabilitako aurkezpena eta materilak eskuratzeko esteka. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu gurekin partekatzeko eta atsegina izateagatik.
El objetivo de este taller, que se desarrolló en una mañana, ha sido conocer y experimentar diferentes herramientas o dinámicas que permiten poner en marcha el pensamiento creativo. La formación fué muy efectiva y de aplicación tanto en proyectos de centro, como en el aula.
He aquí la presentación empleada por Miguel Ángel y el enlace para acceder a sus materiales. Desde aquí le damos las gracias por compartirlos y por su amabilidad.
Gaur goizean eta zuzendaritza Taldeei zuzenduta, B. Nagusiak jardunaldi berezia anlolatu du. Fernando Trujilloren eskutik 7 orduko prestakuntza jaso dugu, gaia “Design Thinking” teknika izanik. DT ideia eta diseinu berriztatzaileak sortzeko metodologia da, baina erabiltzaileen behar errealetatik abiatuta. Saioan, ikastetxea izan da errealitate hori.
Taldeak egin bezain laster, talde bakoitzak bere izena, arauak eta rolak definitu eta erabaki ditugu (disenatzaile grafikoa, denboraren arduraduna, begirada positiboa, hitza hartzeko kudeatzailea, hedapena Sarean eta ikastetxez pentsatzen duena). Gero, ataza batzuk garatu ditugu, bakoitzean dinamika kooperatibo bat erabiliz:
Zuzendaritza Taldearen balore bat hartu, marraztu eta komunean lotu.
Makina bat pentsatu eta taldekideen artean dramatizatu.
Zeintzuk dira gure analogoak eta antagonikoak, gure eredu idealak?
Ikastetxeen erronken definitu, zerrenda egin eta sei ataletan sailkatu (metodologia, elkarbizitza, berriztapena, baliabide-kudeaketa eta kanpoko eragileak).
Arazoa irtenbideratzeko gakoak: irakurtzea eta ikertzea. Bi motatako ikerketa daude: datuetan oinarrituta (galdesortak…) eta elkarrizketan (edo behaketan) oinarri giza. Azken hau aukeratuz, foko-taldeak egin ditugu. Talde bakoitzean hiru figura izendatu dira: partehartzaileak (beste taldeari zuzendutako galderak pentsatzen dituztenak) elkarrizketatzaile bat (galdetegia aurrera eramaten duena) eta bibliografiaren arduraduna (webgrafia eskuratzen duena)
Foko-Taldeek lehendabiziko erronka edo arazoa afinatu ditugu galdesorta bat prestatzen. Gero, galdera hauek pasatu dira beste taldekideengandik, bere erantzuna, beste ikuspuntua, hartzeko.
Jarraituan “Diseinuko zikloak” garatzeko “Mahai borobila” teknika erabili dugu, hau da, nork bere ideiak folio batean idatzi ditu eta gero beste bati luzatu dio, ideia hauek osotzeko. Guzti hau ezer kritikatu barik.
Bukatzeko gure ideiak garatzeko prototipoa sortu eta beste talde batekin progatu egin dugu, berriro zikloa hasten.
Ataza bat bukatu eta gero, beti egon da tartetxo bat pentsatzeko ea erabilitako teknika nola eraman dezakegun ikastetxera.
HEZIBERRIren jezarpena dela eta, Leioako Berritzegunekideok euskal plangintzak bultzatzen duen metodologia (gaitasunak, problema-egoerak, ebaluazioa…) gaitzat hartu ondoren, prestakuntza-modulo batzuk antolatu ditugu.
Sites honetan materiala kokatzen joango gara (gure b08 atarian ere estekaturik). Beti bezala, Bgunearen ibilbidea jarraituz, ahalik eta praktikoarenak egiten saiatu gara; ikasgelan esperimentatutako adibideekin eta irakasleek beren egoera garatzeko lehenengo pausoetan orientatzen.
Moduloak ikastetxean bertan garatzeko interesatuta baldin bazaudete, gurekin kontaktuan jarri besterik ez duzue egin behar.
Iaz B08ko aholkulariak garen Ana Basterra eta biok, Artaza Romo insitutuan eta irakasleekin batera (Nekane Díez, Cristina Falagan eta Mertxe Candina), ikasgelan sartu ginen geuk garatutako (eta irakasleekin adostuta, noski) ikas-proiektu batzuk aurrera eramateko. Esperientzia polita izan zenez, Barakaldoko Berritzeguneak eskatu digu beren 28.Jardunaldi Pedagogikoetan tailer bat antolatzeko. Beraz, pasa den asteazkenean Clara Campoamor kultur etxean, Artazako irakaslea den Mertxe Candina eta ni neu BHko irakasleen aurrean jarri gara proiektuak garatzeko pausoak eta gure ikagelako praktika partekatzeko. Jarraituan erabili ditugun diapositiben aurkezpena duzue:
Gezurra badirudi ere, garai honetan oraindik Hezkuntzako Oinarrizko Gaitasunak protagonistak izan dira. Eta gezurra dela esaten dut, LOEk gaitasun kontzeptua zabaldu zuelako orain dela 8 urte, araudia kaleratu zenean. Handik geroztik hainbeste orientabideak, prestakuntza, materialak eta, orokorrean, baliabide didaktikoak garatu eta argitaratu dira. Baina, bai, 2014an jarraitzen dugu gaitasunak lantzeko metodologia eta ebaluazioa egokiak zeintzu diren zabaltzen, gai berriak izango balira bezala.
Eta burutazio guzti hauek nora doaz? Gure Berritzegune Nagusiko aholkulariek (Elvira González, Mª Mar Pérez, Carmen Cobo, Carlos Puerta eta Nerea Terán) berriro honi buruzko beste ikastaro bat egin dutelako, jo ta ke, indarrak galdu barik, zorionak kideak!, benetan txalogarria bizitzen garen garaietan.
Prestakuntza EHUko udako ikastaroen barnean garatu da pasa den astean: “Competencias básicas, del currículo a la práctica de aula” eta gure kideek edukinak Sites batean kokatu dituzte eskura izateko. Web-orrian diapositibak eta laburpenak aurkituko dituzue, “konpetentziak” berreskuratu nahi badituzue.
Fernando Trujillok ireki du ikastaroa eta bere aurkezpena txertatzen dugu hemen, adibide bezala:
Atzoko Lidergo Mintegian José Morgado egon zen gure artean hezkuntza emozionalaren garrantziaz berba egiten eta bere eragina irakasleen profesionaltasunean. Oso saio bizia izan dugu, komunikatzaile bikain honen eskutik. Mila esker.
Gaur bertan B08 eta B07 Berritzeguneen arteko prestakuntza saio bat garatu dugu, Gorka Palazio irakaslearen eskutik. “Blog teknologiak eta plataformak mikroedukinen aroan”, izenburupean, blogen erabilera eta garapen historikoa gehi egungo postak sortzeko eta kudeaketa egiteko baliabideei buruz hitz egin du gure Gorkak. Horretaz gain, irakaskuntzarako App garrantzitsuak eta erabilgarrienak aipatu ditu. Bere hitzaldi osoa ondorengo bideoan duzue:
Leioako Berritzeguneak emandako ikastaro bat Larrabetzu eskolan. Oraingo honetan blogak izan dira protagonistak, beraz, prestakuntza blog batean garatu da: LARRABETZU IKASTAROA: BLOGAK
Edukiak:
Blogen erabilpen didaktikoa: adibideak
Oinarrizko konfigurazioa
Mezuak eta orriak sortzen
Blogaren diseinua
Nola txertatu irudiak eta bideoak
Beste elementu multimedia batzuk kapsulatzen: soinuak, diapositibak, mapak, KLIK programak
Google Sites on line aplikazioaren bidez, gure neurritako webgunea sor ditzakegu oso erraz. Toki bakar batean testu-informazioa eta elementu multimedia (bideoak, diapositiben aurkezpenak, argazkiak…) biltzeko aukera ematen digunez, oso erabilgarriak dira irakaskuntzan, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat.
Aurkezten zaituztegun Sites honetan, zuen web-gunea eraikitzeko gida aurkituko duzue aplikazio honen bidez. Prestakuntza-ikastaro baten emaitza da. Atalak: