b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘mercedarias’

Bizi ezazu Zientzia

Posted by pilaretxebarria on ekaina 14, 2015


 
Pasa diren ikasturteetan bezala eta metodologia berriztatzaileen jezarpenaren bidea jarraitzen, aurten ere Leioako Mesedetako Andra Mari ikastetxeak  Zientzia arloa aukeratu du bere berriztapen- proiektua aurrera eramateko: ” Zientzia ikastetxean ikasten eta irakasten”. Proiektua HHtik DBHra garatu da eta ekainaren 12an bere emaitzak ikusgai geratu dira Zientzia Azoka batean, non ikasleek egindako ekoizpen guztiak erakusteko aukera izan duten.
 Azoka, Eskola komunitate osoari zuzenduta, ez zen bakarrik toki zabaletan garatu (Gimnasioa, areto nagusia…), baizik eta ikastetxe osoko guneak prest zeuden bisitariari Zientzia munduan murgiltzeko. Hormak, pasalekuak eta ikasgelak guztiz apainduta eta ikasleen lanez beterik (horma-irudiak, denbora-lerroak, “lap-books”…) Txikienek Unibertsoa ekarri dute euren ikasgelara (marrazkiak, mikrounibertsoen maketak, astronauta janzteko aukera, “foto-call”, planetario txikia, errealitate aregotuari buruzko planetak…). LHko ziklo bakoitzak zientzalari baten “asmakizunak” lan egin ditute (Galileo, Arkimedes, Leonardo, Grahan Bell…) eta DBHkoek osasuna eta kimikari buruzko demostrazioak erakusketara ekarri dizkigute.
Mila esker irakasle guztieei egin duten ahaleginagatik.

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »