b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘lehiaketa’

π eguna, hiru egun besterik ez dira falta / Tres días para el día de π

Posted by pilaretxebarria on martxoa 11, 2019


 30 aniversario del Día del número Pi

 Irudia: Google-Doodle
Denbora pasatzen da ti ta batean eta, gezurra badirudi arren, hiru egun besterik ez dira falta berriro Pi eguna heltzeko. Pi eguna nazioarteko ekimena da, ez bakarrik matematekarien artean, baizik eta hezkuntza munduan ere bai. Horregatik, “Sin π no soy nada” web-orrian, ikastetxeetan ekintza batzuk egitera eta lehiaketa batera aurkeztera animatzen gaituzte.

Gutxi falta dela eta, zer egin dezakegu egun hauetan? Oraindik:

  • Egun bertan, Twitter erabiliz,  Txio bat egitea, hurrengo etiketarekin: #PiTuit. Txiok baldintza bat bete behar du: “pilish” estiloa izatea,  π zenbakiaren letra berdinak izatea, alegia.
  • Selfie bat egitea zenbakiarekin eta, bai Twiterren, bai Instagramen, kokatzea. Etiketa: #SelfiePi. Beste urteko adibideak.

Eta euskaraz egiten badugu? Animatu!!!!!

————————————————————————————————————————————————-
El tiempo pasa sin darnos cuenta y, parece mentira, pero dentro de tres días tenemos encima de nuevo el día de Pi. Este acontecimiento internacional no es solo algo reservado a la gente de matemáticas, sino también a los centros educativos. Por ello, en la página web “Sin π no soy nada“, nos invitan a participar en varias acciones y concursos.

Como falta tan poco, ¿podemos hacer algo todavía? Pues sí:

  • El mismo día, poner un Tuit en Twitter, con la etiqueta #PiTuit y esta condición: usar el estilo  “pilish“, o sea, cada palabra debe tener tantas letras como indica la cifra correspondiente de π.
  • Hacernos un selfie con alguna representación de nuestro número y ponerla, bien en Twitter, bien en Instagram, con la etiqueta #SelfiePi. Ejemplos de otros años.

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Zientzia Klip lehiaketa

Posted by pilaretxebarria on Iraila 27, 2016


111111

Zientzia Klip” bideolehiaketa Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintza da. Ekimenak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko KatedrakNaukas eta The Big Van-en laguntzarekin gauzatzen da urtero eta gazteek sortutako, diseinatutako eta ekoiztutako zientzia-dibulgazioko bideoak saritzea du helburu.  Sariak irailean ematen dira eta haien artean gure zonaldeko bik irabazi zuten:
  • Aldi batetik, taldeko modalitatean, Gaztelueta Ikastetxea.  Javi  Mendía eta beren ikasleak  Pablo Eléxpuru, Gabriel Ibarra eta Guillermo Hurtado (Gaztelueta Ikastetxea, Leioa) nanoteknologia gaia izanda. Zorionak!!!
  • Beste aldetik, norbanako modalitatean, Jado Ikastetxeko ikaslea den Aida de los Ríosek,  Erlatibitate teoria kontatzen digu bere ekoizpenaren bidez. Bikaina!!!

 

Posted in Gertaerak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »

Kristalizazio Eskolan: Euskal Herriko 1.lehiaketa

Posted by pilaretxebarria on maiatza 10, 2016


Aurten, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Mineralogia eta Petrologia Saileko Kristalografia taldeak (IMACRIS/MAKRISI) antolatu du “Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa”, Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Deialdia pasaden azaroan luzatu zen Berritzeguneen bitartez.

Lehiaketak hiru fase ditu.Lehenengoan, EHUko irakasleek parte hartzen duten irakasleak prestatzen dituzte bi egunetan zehar kristalizazio esperimentuak beraien ikasleekin egiteko.  Bigarren fasean esperimentuak garatzen dira organizazioak ematen duen kit didaktiko bat eta ADPren (fosfato amonikoa) beharrezko materiala erabiliz. ADP kristalak bakarka edo geodetan hazi ahal dira era harrigarri batean ikasleen arreta bereganatuz eta hauen izaera ikertzailea sustatuz.

Lehiaketaren hirugarren fasea partehartzaileen arteko finala da eta datorren maiatzaren 13an ospatuko da EHUko Bilboko Bizkaia Aretoan. Final honetan ikasleen lanak ikusteko aukera izango dugu eta batzuk saridunak izango dira. 29 ikastetxek parte hartu dute. Lan guztiak Facebook-ean agertu dira apurka apurka eta han argazki eta adibide politak ditugu gu ere datorren ikasturtean animatzeko. Begira gure zonaldeko ikastetxeen batzuenak (Irlandesas Ikastetxea, Lauro Ikastola eta Barandiaraneko BHIkoak). Sorte ona izan!

  

  

Posted in Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Gure eskualdeko bi ikastetxe Gazte Irekia lehiaketan irabazle

Posted by pilaretxebarria on maiatza 12, 2015


Gazte Irekia Hezkuntza Sailak sustatzen duen proiektua da eta LHko 3. zikloko ikasleei zuzenduta dago.  Leloa ” Aurkez ezazue proposamen bat Euskadi hobetzeko” izanik,  bi helburu nagusi ditu:

  • Ikasleen eztabaidarako eta ekimenerako gaitasuna bultzatzea, hiritar bezala proposamenetan eta erabakietan parte hartzeko dituzten aukerak jorratuz, ikasleak elkarbizitza demokratikorako prestatze aldera.
  • Pertsona helduok gure gizartea hobetzeko ikasleen ekarpenak kontuan hartzea, gazteek munduaz duten ikuspegitik eta ideia berritzaileak sortzeko duten gaitasunetik ikasiz.

Gazteek proposamen bat garatu, bideo batean islatu eta YouTubera eraman behar dute. Aurten 2. edizioa ospatu da eta gure eskuladeko bi ikastexek 1. eta 2. saria lortu dute, hain zuzen ere, Vizcaya Ikastetxea eta Lauro Ikastola. Talde irabazleak lehendakariari aurkeztu dio bere proposamena Lehendakaritzan. Zorionak biei!!!!

Vizcaya ikastetxeko “Herria hobetuz” izeneko taldearen bideoa:

Lauro Ikastolako taldearena:

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , , , , | Leave a Comment »

Firts Lego League Euskadi: Lauro finalista

Posted by b08leioa on abendua 17, 2010


Normal
0
21

Pasa den irailaren 30ean, Hezkuntza Sailak eta Innobasque lankidetza -hitzarmena sinatu zuten. Akordio honen ondorioz, datorren urtean Euskadin  FIRST LEGO League (FLL) nazioarteko proiektua ospatuko da. FLL  robotikako lehiaketa da, 10 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta.

Ekimena 1998an sortu zen eta orain munduko 60 herrialdetan gauzatzen da. Bere helburua gazteen artean sortzeko trebetasunak, pentsamendu analitikoa eta talde-lana garatzea da, eta, batez ere, berrikuntza-balioak sustatzea, aldi berean ezagupen teknologiko eta zientifikoak transmitituz. Innobasquek duela urtebete ekarri zuen Euskadira lehiaketa hau emaitza bikainekin. 

Azken 2010eko abenduaren 11an bigarren eskualde-fasea jokatu da, aurtengo gaia Body forward edo ingenieritza biomedikoak izanda. Taldeek, beraz,  gure bizitzan hobekuntzak lortzeko proiektu robotikoak landu  dituzte. Finalisten artean gure eskualdeko ikastetxea, Lauro ikastola, Bizkaia osoan bakarra, bere Laurobang proiektuekin egon da. DBHko 3. mailako ikasleek bere irakaslearekin ondo zuzenduta, Amaia Pérez. ZORIONAK!

Datorren otsailean Euskadi izango da Espainiako estatuko FLL lehiaketaren egoitza. Hurbilagoa dute gure ikastetxe. Sorta ona izan !

Nickdutnik: 2009ko erreportaiaeta elkarrizketak 1 eta elkarrizketak 2

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

¡¡Concursa con tus alumno@s!!

Posted by b08leioa on azaroa 3, 2010


Globalkultura blogean zure ikasleek parte hartzeko lehiaketak ikus ditzakezu

En el blog Globalkultura tienes diferentes concursos para que participen  tus alumnos-as:

CONCURSO DE FOTOGRAFÍA DE PATRIMONIO INDUSTRIAL Y ARQUITECTÓNICO

BASES  DEL CONCURSO

CONCURSO DE CREACIÓN DE MARCAPÁGINAS

BASES DEL CONCURSO

 

Anima a tu alumnado a participar en alguno de estos concursos ya que fomentan la creatividad y, a través de ellos, trabajarán la competencia cultural y artística.

Posted in Deialdiak, Sailkatugabeak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Urruzuno literatura lehiaketa

Posted by b08leioa on urtarrila 7, 2009


lumaMartxoaren hasieran bukatuko da aurtengo Urruzuno literatura sarian parte hartzeko epea.

Ea gure ikasleak animatzen ditugun.

Posted in Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »