b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘lauro’

Gure eskualdeko bi ikastetxe Gazte Irekia lehiaketan irabazle

Posted by pilaretxebarria on maiatza 12, 2015


Gazte Irekia Hezkuntza Sailak sustatzen duen proiektua da eta LHko 3. zikloko ikasleei zuzenduta dago.  Leloa ” Aurkez ezazue proposamen bat Euskadi hobetzeko” izanik,  bi helburu nagusi ditu:

  • Ikasleen eztabaidarako eta ekimenerako gaitasuna bultzatzea, hiritar bezala proposamenetan eta erabakietan parte hartzeko dituzten aukerak jorratuz, ikasleak elkarbizitza demokratikorako prestatze aldera.
  • Pertsona helduok gure gizartea hobetzeko ikasleen ekarpenak kontuan hartzea, gazteek munduaz duten ikuspegitik eta ideia berritzaileak sortzeko duten gaitasunetik ikasiz.

Gazteek proposamen bat garatu, bideo batean islatu eta YouTubera eraman behar dute. Aurten 2. edizioa ospatu da eta gure eskuladeko bi ikastexek 1. eta 2. saria lortu dute, hain zuzen ere, Vizcaya Ikastetxea eta Lauro Ikastola. Talde irabazleak lehendakariari aurkeztu dio bere proposamena Lehendakaritzan. Zorionak biei!!!!

Vizcaya ikastetxeko “Herria hobetuz” izeneko taldearen bideoa:

Lauro Ikastolako taldearena:

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , , , , | Leave a Comment »

Adimen anitzak

Posted by pilaretxebarria on ekaina 25, 2013


Gaur goiz osoa eman dugu Lauro Ikastolan oso gustora Haur Hezkuntzako irakasleekin. Gaia: adimen anitzen hastapenak. Denak lan egin ditugu:

  • Intrapertsonala ikas-eguneroko baten bidez
  • Intrapertsonala: elkarlanean egon gara
  • Hizkuntzakoa: ahozko aurkezpenak
  • Logiko-matematikoa: galdesorta batzuk bete gero, emaitzak grafiketan jarri ditugu
  • Musikala eta kinestesikoa: aldi berean dantza eginez
  • Naturistikoa: “maskotak” gaia landu dugu
  • Ikus-espaziala: bideo interesgarria batzuk ikusi ditugu

Galdesorta: Adimen anitzen erabilpena neurtzeko

Gaia sakontzeko:

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Lauro Ikastola Zientzia Astean

Posted by pilaretxebarria on azaroa 10, 2011


Atzo 2011ko Zientzia Asteari hasiera eta ongietorria eman genizkion Bilboko Alhondigan. Puntual puntualak, ikastetxeek erakustokieen ibilbidea hasi zuten eta ikasleen aurpegietan poza eta ilusioa ikusi nituen. Zientzia eta Teknologiaren hedapena, zabalkuntza, testuinguru batean kokatze horrek motibazioa pizten du benetan. Gure eskualdeko irakasleak ikusi genituen: Artaza Romo, Zamudioko Eskola, Vizcaya Ikastetxea…Baina, batez ere, eskerrak eman nahi dizkiogu Lauro Ikastolako partehartzeari bere Lego-proiektuekin. Izugarrizko muntaia burutu zuten han egon ziren 12 ikasle eta Amaia Pérez irakasleak . Zorionak Laurobang!

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Firts Lego League Euskadi: Lauro finalista

Posted by b08leioa on abendua 17, 2010


Normal
0
21

Pasa den irailaren 30ean, Hezkuntza Sailak eta Innobasque lankidetza -hitzarmena sinatu zuten. Akordio honen ondorioz, datorren urtean Euskadin  FIRST LEGO League (FLL) nazioarteko proiektua ospatuko da. FLL  robotikako lehiaketa da, 10 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta.

Ekimena 1998an sortu zen eta orain munduko 60 herrialdetan gauzatzen da. Bere helburua gazteen artean sortzeko trebetasunak, pentsamendu analitikoa eta talde-lana garatzea da, eta, batez ere, berrikuntza-balioak sustatzea, aldi berean ezagupen teknologiko eta zientifikoak transmitituz. Innobasquek duela urtebete ekarri zuen Euskadira lehiaketa hau emaitza bikainekin. 

Azken 2010eko abenduaren 11an bigarren eskualde-fasea jokatu da, aurtengo gaia Body forward edo ingenieritza biomedikoak izanda. Taldeek, beraz,  gure bizitzan hobekuntzak lortzeko proiektu robotikoak landu  dituzte. Finalisten artean gure eskualdeko ikastetxea, Lauro ikastola, Bizkaia osoan bakarra, bere Laurobang proiektuekin egon da. DBHko 3. mailako ikasleek bere irakaslearekin ondo zuzenduta, Amaia Pérez. ZORIONAK!

Datorren otsailean Euskadi izango da Espainiako estatuko FLL lehiaketaren egoitza. Hurbilagoa dute gure ikastetxe. Sorta ona izan !

Nickdutnik: 2009ko erreportaiaeta elkarrizketak 1 eta elkarrizketak 2

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »