b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘kulturartekotasuna’

Baloreak lantzeko bi material berri euskaraz

Posted by pilaretxebarria on urria 4, 2011


Azken hilabete honetan baloreak lantzeko bi material berri kaleratu dira Internetaren bitartez. Batean, generoa lantzen da, bestean kulturartekotasuna eta biak euskaraz  ditugu

  • Auzokide berriak : 11 eta 14 urte arteko nerabeei zuzendutako proposamen didaktikoa xenofobia eta arrazakeria lantzeko. Komiki batean oinarriturik, neska-mutilek zenbait pertsonaia eta istorio aurkituko dituzte, herritarren balioei, migrazio-prozesuei eta kultura arteko elkarbizitzari buruz hausnartu ahal izateko.66 orriko historia da eta e-book formatoan irakur dezakegu. Irakasleek  3 sekuentzia didaktiko guztiz garatuta dituzte material honekin lan egiteko. Proposamenaren bloga.

 

Beldur Barik:  indarkeria sexistaren aurkako programa dugu. Gazteentzako ekimen berri honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu. Honetaz gain, 5 ikas unitateak , ikusentzunezko materialak eta dokumentazioa eskura ditugu.

Biak gure wikiguneetan sartuta daude: Wikigeneroa eta HIPIWiki.

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Arrazismoaren kontrako nazioarteko eguna

Posted by pilaretxebarria on martxoa 21, 2011


Gaur martxoaren 21ean, udaberriaren lehen eguna izateaz gain, arrazakeria baztertzeko nazioarteko eguna ere ospatzen da. Hona hemen HIPIWikian dauden material batzuk lantzeko eta proposamen desberdin bat:  Stop arrazismoa-k ( Euskadiko udaletako inmigrazio arloak ) Flashmob bat  antolatu du gaur arratsaldez 19:00etan:

  • Bilboko Arenalaren kioskoan
  • Getxon, Zabala ikastetxean

Hoya, 21 de marzo, aparte de ser el primer día de Primavera, se celebra también el día internacional para la eliminación de la discriminación racial. He aquí unos materiales para trabajarlo de nuestro HIPIWiki y una proposición diferente de la mano de Stop arrazismoa: (áreas de inmigración de ayuntamientos de Euskadi), un Flashmob hoy a las 19:00 de la tarde en:

  • Bilbao, kiosko del Arenal
  • Getxo, Colegio Zabala

———————————————————————————–

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

BIGARREN HEZKUNTZA

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

B08ko Wiki berria: HIPIWIKI

Posted by b08leioa on Iraila 6, 2009


Iaz hasita zegoen eta orain gaurkotuta ikasturtea hasteko prest: HIPIWIKI (esteka zuzena blog honen eskumaldean duzue) , ikasle etorri berriei hizkuntza indartzeko irakasleentzat baita ikastetxeetako kultuarteko dinamizatzaileentzat ere. Wiki honetan atal desberdinetan banaturik , ikasgelan erabiltzeko materialak eta tresnak dituzue.

HIPIWIKI etengabe hasiko da eta zuen iradokizunak jartzeko prest gaude. Wikiaren partaidea izan nahi baduzu (onena) , “elkar zaitez wiki honetan” klikatuz, berehala zurekin kontaktuan jarri eta baimena emango dizugu.

Lehenengo egun hauetan hasteko hurrengo atalak gomendatzen dizkizuegu  :

Os presentamos en este nuevo curso un nuevo Wiki del B08, el HIPIWIKI, con materiales y recursos para el profesorado PRL y dinamizadores-as  interculturales de centro. Este Wiki es una herramienta que estará en constante actualización. Si queréis participar lo podéis hacer fácilmente clican do en “elkar zaitez wiki honetan” del propio wiki. En los enlaces os recomendamos algunos apartados para comenzar el curso.

Posted in Baliabideak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »