b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘kristalak’

Kristalizazio Eskolan: Euskal Herriko 1.lehiaketa

Posted by pilaretxebarria on maiatza 10, 2016


Aurten, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Mineralogia eta Petrologia Saileko Kristalografia taldeak (IMACRIS/MAKRISI) antolatu du “Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa”, Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Deialdia pasaden azaroan luzatu zen Berritzeguneen bitartez.

Lehiaketak hiru fase ditu.Lehenengoan, EHUko irakasleek parte hartzen duten irakasleak prestatzen dituzte bi egunetan zehar kristalizazio esperimentuak beraien ikasleekin egiteko.  Bigarren fasean esperimentuak garatzen dira organizazioak ematen duen kit didaktiko bat eta ADPren (fosfato amonikoa) beharrezko materiala erabiliz. ADP kristalak bakarka edo geodetan hazi ahal dira era harrigarri batean ikasleen arreta bereganatuz eta hauen izaera ikertzailea sustatuz.

Lehiaketaren hirugarren fasea partehartzaileen arteko finala da eta datorren maiatzaren 13an ospatuko da EHUko Bilboko Bizkaia Aretoan. Final honetan ikasleen lanak ikusteko aukera izango dugu eta batzuk saridunak izango dira. 29 ikastetxek parte hartu dute. Lan guztiak Facebook-ean agertu dira apurka apurka eta han argazki eta adibide politak ditugu gu ere datorren ikasturtean animatzeko. Begira gure zonaldeko ikastetxeen batzuenak (Irlandesas Ikastetxea, Lauro Ikastola eta Barandiaraneko BHIkoak). Sorte ona izan!

  

  

Posted in Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »