b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘jolasak’

Ikasgelako esperientziak kontatzen

Posted by Ana Basterra Cossío on otsaila 26, 2014


2014-02-20 15.19.58

Joan den osteagunean, otsailaren 20an, arratsaldez, eskualdeko ikastetxeetako irakasle (eta bi ikasleek) batzuek ikasgeletan erabiltzen dituzten jarduera egokiak aurkeztu zituzten: BENI ITURRIOZ (Txorierri BHI), ANA ISABEL LOPEZ ARRIBAS eta bi ikasle, ÁNGELA ETA BRIAN),  BEGOÑA MUÑOZ eta JESUS RIVERO (Astrabudua BHI), DANIEL FERNANDEZ (Munabe ikastetxea), JONAN GOMEZ (Lauro Ikastola) ETA ESTIBALIZ PEGENAUTE  ETA ANGELA CORDOBA (Ayalde ikastexea).

2014-02-20 15.40.55

 

Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

HLE: Elkarlana eta jolas kooperatiboa

Posted by pilaretxebarria on ekaina 27, 2012


Gaur bertan Hezkuntza Laguntzaile Espezialistei zuzendutako prestakuntza saio bat garatu dugu, gaiak elkarlana eta jolas kooperatiboa izanda.

Goiz osoan zehar gustura egon gara elkarrekin eta uste dugu gauza ugari ikasi eta bizi egin ditugula: elkar-ezagutzeko dinamikak, taldea kohesionatzekoak, elkarlanerako estrategia batzuk eta jolasen bidez nola gainditu mugak.

Material osoa ESTEKA HONETAN eskuragarria dago, diapositiben aurkezpenak, argazkiak, kontzeptu mapa eta bideoa.

Material gehiago gure bi web-tokietan: ELKARLANA eta HEZKUNTZ PREMIA BEREZIAK WIKIA

 

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »