b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘irakale’

IRAKALE: Topaketak

Posted by pilaretxebarria on urria 28, 2014


krIaz Leioako Udalak bultzatzen duen IRAKALE ekimenean parte hartu genuenez, aurten ere igo gara EHU-ra Magisteritza Eskolara, hango ikasleei zuzendutako ekintza batean parte hartzeko. Eraikuntza berri honetan ikasle interesatuekin egin dugu topo, eta espero dugu gure aholkuak eta hausnarketak baliogarriak izatea beraientzatz.  Hauexe izan da programa:

PANO_20141028_123529

 

Gure hausnarketarako erabili dugun aurkezpena hemen ikus daiteke:

 

Posted in Uncategorized | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Hezkuntza Berrikuntza Leioako Komunitatean

Posted by pilaretxebarria on apirila 4, 2014


Aurten ere, Herrigunearen eskutik  (Leioa ikasketa komunitate hezitzailea) IRAKALE ekimenean parte hartzeko aukera eskaintzen digute. Ekimenaren helburua,  Leioako Komunitatean Hezkuntza Berrikuntzaren inguruan garatzen ari diren ezagutza eta esperientziak ikusarazteko ikasgune irekia eraikitzea da. Beraz, edonork parte har dezake, hiritar bezala eta ikastetxe edo erakunde mailan, bere ezagutza komunitatean elkartrukatzeko aukera ederra! Gai erakargarriak benetan: Adimen Anitzak, Ikas-komunitateak, Ziber-elkarbizitza, Leioako Unibertsitateko arboretum ezagutza, Ipuin Kontalariak, Firts Lego League eta Zientzia Kalera.

Antolatzen diren ekintzak ondorengo katalogoan daude

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

IRAKALE programaren Topaketa martxan

Posted by pilaretxebarria on maiatza 2, 2013


Pasa den otsailean blog honetan IRAKALE programari buruzko sarrera egin genuen. Programa honen bidez, Leioako Udalak  hiria ikasteko espazio gisa eta komunitate hezitzaile izateko apostua egin du eta aste honetan zehar prestatutako Topaketak burutuko dira, zonaldeko ikastetxe askoren parte hartzearekin. Ekintzak ondorengoak dira:

  • Hezkuntza Berrikuntza
  • Zientzia Kalera
  • Metairakalea
  • Leioako Pintxoa
  • LES sarearen hasiera (Leioaztarren ezaugutzen sarea)

Programazio osoa

Programazioa eta historiala

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

IRAKALE proiektua: “hezkuntza berrikuntza” eta “zientzia kalera”

Posted by pilaretxebarria on otsaila 27, 2013


“Hezkuntza, formazioa eta ikasketa ez dagozkie haurrei soilik, hiritar guztiei baizik”, hau da, behintzat,  Leioako Udalaren Hezkuntza Sailak 2000. urtetik gora bultzatu duen  Herrigune Leioa proiektuaren helburu nagusia. Herrigune Leioa- Komunitate Hezi-Ekintzak herri mailako heziketa programa da, Leioa komunitatetzat ikusten du, hau da,  baliabide eta aukerekin ikasten duten pertsonek osatua, munduarekin konektatuta zernora propioan aurrera eginez hazten den herritzat. Helburuak lortzeko hainbat programa martxan daude eta hauetariko bat IRAKALE deitzen da, Hiria Ikasteko Espazio Gisan eta Komunitate moduan ulertzea duten apostua. Aurten, bi proiektu bikain abian daude: Hezkuntza Berrikuntza eta Zientzia kalera.

Lehenengoan Leioako hezkuntz esperientzia berriztatzaileak zabalduko eta partekatuko dira . 3 fasetan banaturik eta  ikasitakoa Partekatzeko Topaketa izanik Magisteritza Eskolan datorren maiatzaren 2an, goizeko 10:30etatik 13:30etara. Honakoak dira Irakale honetan parte hartzen duten proiektuak:

  • -Altzaga LHI. Heziketa Sortzailearen gaineko esperientzia
  • -Artaza LHI. Ikas-Komunitateak. Ikastetxe proiektua
  • -Lamiako LHI. Ikas-Komunitateak. Ikastetxe proiektua
  • -Colegio Gaztelueta. Inteligencias Multiples. Haur Hezkuntza
  • -SCRATCH. Erraminta bera eta ikasgelarako ematen dituen aukerak (Scratch Bizkaia – Lauro Ikastola)
  • -Behargintza. Ikas-Komunitateak gizarte eta lan aktibaziorako.

Bigarren ekimenean, “ZIENTZIA KALERA”, maiatzaren 4an ospatuko da. Ikasgelan ikasitakoa, etxean egindako aurkikuntza harrigarriak edota asmatzaile-arima daukan horren pasio zientifikoak kalera atera nahi dituzte.  Parte hartzeko epea irekita dago eta  izena eman behar duzu soilik,  telefonoz edo e-mailez datuak ematen.  Taldeka zein bakarka parte hartu dezakegu. Ikastetxe moduan parte hartu nahi baduzue martxoak 7 baino lehen eman behar duzue izena. Esperimentu bat besterik ez da prestatu behar gero kalean erakusteko.

Berritzegunearen aholkularitza eskaintzen  dizuegu  esperimentua aukeratzeko eta martxan jartzeko.   Anima zaitezte!

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »