b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘ikasblogak’

IKASBLOGGAK 2013

Posted by pilaretxebarria on ekaina 9, 2013


Berriro datorkigu orain dela zazpi urte jaio zen Ikasblogak ekimena. Oraingo honetan , ekainaren 24an ospatuko da Bilboko Ingenieritza Eskolan, “Bide berriak” aurtengo leloa izanez. Parte hartzera animatzen zaituztegu, ez bakarrik entzule gisa, baizik eta zure esperientzia aurkezteko. Jardunaldiaren blogean programa eta izenematea dituzue.

Beste Jardunaldietan aurkeztutako esperientziak eta hitzaldiak:

 

 

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Ikasbloggak 2012

Posted by pilaretxebarria on ekaina 1, 2012


Urtero bezala ekainean gaude eta Ikasbloggak ekimena abian jarri da berriro  ikasturtea ondo bukatzeko. Bilboko Ingenieritza Eskolan hurrengo 26an ospatuko da, aurtengo leloa “Mugarik gabe ikasi” izanik.   Programak ekintza berriak barneratzen ditu, goizean, ohikoa denez, hitzaldi bat izango dugu, Industrial-eko EOI DIGITAL-eko Zuzendaria den Tíscar Lara-ren eskutik:  Más allá del aula: la red como laboratorio de aprendizaje informal. Segituan, LH eta BHko esperientziak. Arratsaldez eta  “datorren ikasturteari begira” izenbururekin, hiru jarduera gehiago programatuta daude, Hamaika Haizetara proiektua, Hezkuntza Sailako materialen aurkezpena eta irakasle guztien partaidetza sustatzeko bi aukera politak: “zure bloga erakutsi” eta “komunikazioa” aurkezten. Azken hauetan parte hartu nahi baduzue formularioak bete eta zuzenean bidali . Anima zaitezte, asko gara eta!

Eskola 2.o, IKT eta gaitasun digitalaren garapenean interesatuta dauden irakasleen topagune bikaina da, ez galdu aukera!

Informazio osoa eta izenematea:  Ikasbloggak

En castellano

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Ikasblogak 2011 abian

Posted by pilaretxebarria on maiatza 29, 2011


Azken ikasturte hauetan ohikoa denez, ekainean Ikasbloggers taldeak eta Berritzeguneek gaitasun digitalarekin konpromisoa dugu, hau da, Ikasblogak Jardunaldia antolatzeko ardura.

 Aurten  Berritzegune Nagusia izango da antolatzailea eta Jardunaldia Bilboko Ingeniarien Goi Eskolan garatuko da, ekainaren 27an zehar, bere leloa “Sarean lan egin hobeto ikasteko eta irakasteko” izanik.

Hemendik parte hartzera animatzen zaituztegu, beti, bai hizlariak, bai ikastetxeetako esperientziak ezagutzea merezi izan duelako benetan.

Ikasblogak-en blogean informazio osoa duzue, programa eta izena emateko eta inskripzioa (ekainaren 24 arte). Halaber, goizez eta arratsaldez garatzen denez, bazkarira ere joan nahi baduzue apuntatzeko atalean izena emateko aukera duzue.

Beste ekimenen informazioa:

——————————-

Como es habitual estos cursos atrás, el equipo de Ikasbloggers  junto con los Berritzegunes tenemos un compromiso con la competencia digital y estamos organizando la Jornada Ikasblogak que se celebrará, también como en estos últimos cursos, en junio.

Este año se encarga el  Berritzegune Nagusia y se desarrollará en la Escuela Superior de Ingenieros de Bilbao, el día 27 bajo el lema “Trabajar en la Red para aprender y enseñar mejor”.

Desde aquí os animamos a participar puesto que merece la pena escuchar tanto a ponentes como  las experiencias de centros.

Toda la información en el blog  de Ikasblogak, el  programa , la  inscripción (hasta el 24 de junio) y, si os apetece ir, también podéis dar vuestro nombre para una  comida.

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Ikasblogak 2010

Posted by b08leioa on maiatza 19, 2010


Irakasle blogaria zara edo izan nahi duzu? Interneteko piszinan igeri egiten duzu maiz? Gustatuko litzaizuke baina bultzakada txiki bat behar duzu?  Ordenagailuari txispak ateratzen dizkiozu?

Ez itxaron gehiagorik, harrapatu  Web 2.0ko autobusa lehen bait lehen, oso erraza da eta.

Aukera ederra duzu ekainan ospatuko den  Ikasblogak jardunaldiaren 4. edizioan. Honen atzean Ikasbloggers taldeak, Barakoldoko berritzegunekideak eta esperientziak partekatu nahi dituzten irakasleak . Bere hitzetan esanda: “Ez da, ba, teknologiaz mintzatzeko topaketa, egunko eskakizunei erantzuteko irakasteko modu berriaz mintzatzeko ekimena baizik”

Jardunaldia Barakaldoko Clara Campoamor kultur-etxean egingo da, ekainaren 28an. Ekitaldiaren blogean informazioa, programa eta izen ematea dituzue.

Ikasblogak 2010 Barakaldon

Este año el Berritzegune de Barakaldo se encarga de organizar las IV Jornadas Ikasblogak el  28 de junio, en la casa de cultura Clara Campoamor. Información e inscripciones en su recién inaugurado blog.

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »