b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘ikas komunitateak’

Tertulia Literarioak Astrabudua-ko Institutuan

Posted by b08leioa on apirila 16, 2010


Astrabudua DBH-ko institutuan, 2009-2010 ikasturte honetan, Ikas komunitateetan sartu dira. DBH-ko 1. eta 2. mailak programa honetan sartu dira, talde interaktiboen eta tertulia literarioen bitartez lan egiten.

DBH-ko 1. eta 2. mailako ikaslegoa PIEE proiektu batean sartuta daude.

Ikasleak “Historia de una gaviota y del gato que le enseñó a volar” (Luís Sepúlveda) liburua irakurtzen ari dira.  Ikasleak liburuaren 2 kapitulu irakurrita ekartzen dituzte eta gero, tertuliaren bitartez, talde handian lan egiten dute.

Ikasle gehienak Latinoamerikakoak dira, bi magrebtar, eta hezkuntza premia bereziko bi ikasle.

Ikasle hauek, tertuliaren bitartez, irakurketaren zalantzak argitzen dituzte (ulertzen ez dituzten hitzak eta paragrafoak), gehien gustatu zaizkien paragrafo edo paragrafoak azpimarratzen dituzte, zergatik aukeratu duten beti azalduz.

Gainera, zenbait mementutan, liburuaren edukiak, klasean lan egin den jakintzagai batekin , lotzen dituzte.

Liburu hau irakurtzean, ikasleek hurrengo gaitasunak garatzen dituzte: Hizkuntza komunikazioarako gaitasuna, Zientzia, Tecnología eta Osasunerako gaitasuna, Giza eta Hiritartasunerako gaitasuna, Ikasten ikasteko gaitasuna, eta Autonomina eta Ekimen pertsonalerako gaitasuna.

Lotsatiak izatean, nahiz eta batzutan ikasle batzuek oso baxu hitz egin eta esaten dutena oso txarto ulertu, haien partaidetza eta isiltasunean egotea besteei entzuteko  azpimarratu behar da. Ia beti hitza-txanda errespetatzen da klasean. Guztia giro erlajatu batean.

Hurrengoan klase saio baten zatiak ikus eta entzun ditzakezu:



Guia de Historia de una gaviota y el gato que le enseñó a volar http://d1.scribdassets.com/ScribdViewer.swf

Bideo laburra, liburua irakurtzen hasi baino lehen, ikasleei motibatzeko

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »