b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘hezkuntza’

Topaketak: Ikasgelan funtzionatzen duena

Posted by pilaretxebarria on martxoa 23, 2019


IMG_20190321_113420

Pasa den ostegunean, Marta Ferrerok gai honi buruz egin zigun berba:  “Ikasgelan funtzionatzen duena”, ebidentzia zientifikoen ikuspuntutik.  60 irakasleek bera entzuteko eta eztabaidatzeko aukera izan zuten, mila esker etortzeagatik!  Hona hemen erabilitako aurkezpena gehi berak gomendutako web-helbide eta bibliografia interesgarri batzuk.

Presentación y materiales recomendados por Marta Ferrero , en nuestras Topaketak: “Lo que funciona en Educación”.

IMG_20190321_094053

Qué funciona en educación_Leioa 2019

diapos

Blogak:

Web-orriak:

Liburuak:

Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Berritzeguneko Topaketak: “Ikasgelan funtzionatzen duena”

Posted by pilaretxebarria on martxoa 12, 2019


Resultado de imagen de marta ferrero catedra cultura cientifica

Irudia

Urtero bezala, datorren Martxoaren 21an, 09:30etatik 13:30etara, Berritzegunean, gure ohiko Topaketak garatuko ditugu. Aurtengo gaia pil pilean dagoena da: “Ikasgelan funtzionatzen duena”.  Garai hauetan, berrikuntza hitza edonon agertzen denez eta kanpoko prestakuntzaren eskaintza itzela dugunez, gai batzuk argi izateak merezi du.

Horretarako, ideiak argitzeko eta eztabaidatzeko, Deustuko Unibertsitateko Psikologia-Doktorea den Marta Ferrero, gurekin izango dugu. Berak tratatuko du gaia ebidentzia zientifikoen ikuspuntutik. Bere eskuhartzean,  ondorengoaz berba egingo du:

  1. ¿Todo lo que hacemos en el aula funciona? Introducción a la educación basada en la evidencia y breve explicación de en qué consiste un estudio riguroso en educación.
    2. Diez prácticas eficaces en el proceso de enseñanza-aprendizaje para cualquier aprendiz.
    3. Algunas prácticas eficaces para determinado tipo de alumnado o materia: adquisición y fomento de la lectura/comprensión lectora, ABP, deberes, evaluación.
    4. Brevemente, prácticas escolares que carecen de pruebas sólidas sobre su eficacia o incluso tienen pruebas en contra: aplicación de las IM en las aulas, gimnasia cerebral, estimulación temprana de Glenn Doman, tabletas/ordenadores portátiles en las aulas.

Ekintza gaztelaniaz izango da. Esteka honetan izena eman daiteke (berritzeguneak.net)

Benetan oso interesgarria da eta entzutea merezi duenez, etortzera animatzen zaituztegu.

Marta Ferreroren erreferentzia bat: Educación basada en la evidencia

————————————————————————————————————————————–

Como todos los cursos, el próximo 21 de marzo, de 9:30 a 13:30, en el Berritzegune, organizamos nuestras Topaketak anuales, con el tema: “Lo que funciona en educación”

En estas épocas en las que se habla tanto sobre innovación y hay muchísima oferta de formación externa, se hace necesario tener claros algunos temas.

Para ello, para aclarar ideas y poder debatir, estará con nosotros y nosotras la doctora en Psicología de la Universidad de Deusto, Marta Ferrero.  Ella tratará el tema desde la evidencia científica. En su intervención versará sobre:

  1. ¿Todo lo que hacemos en el aula funciona? Introducción a la educación basada en la evidencia y breve explicación de en qué consiste un estudio riguroso en educación.
    2. Diez prácticas eficaces en el proceso de enseñanza-aprendizaje para cualquier aprendiz.
    3. Algunas prácticas eficaces para determinado tipo de alumnado o materia: adquisición y fomento de la lectura/comprensión lectora, ABP, deberes, evaluación.
    4. Brevemente, prácticas escolares que carecen de pruebas sólidas sobre su eficacia o incluso tienen pruebas en contra: aplicación de las IM en las aulas, gimnasia cerebral, estimulación temprana de Glenn Doman, tabletas/ordenadores portátiles en las aulas.

La actividad será en castellano. En este enlace podéis realizar la inscripción.

Os animamos a acudir, de verdad, es muy interesante.

Una referencia de Marta Ferrero: Educación basada en la evidencia

 

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

“Irakaslea naiz”

Posted by pilaretxebarria on urria 24, 2014


Hau da  Hezkuntza Sailak antolatu duen irakasleen lanari eta figurari prestigioa emateko kanpaina. Zer deritzozue?

Posted in Uncategorized | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Ikastea: hezkuntzari buruzko webgune berria

Posted by pilaretxebarria on abendua 12, 2011


Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, IKASTEA hezkuntza atari berria aurkeztu du gaur Bilboko Miguel de Unamuno Institutuan. IKASTEAK orain arte Hezkuntza.net web-orrian zegoen informazioa eta baliabideei sarrera zentralizatu eta erraza ematen die, hezkuntza-sistemaren informazio guztia puntu bakar batean birkokatzen. Sistemaren informazio eta zerbitzu guztietara sartzeko puntu bakarra eskaintzen die hezkuntza-sistema osatzen duten pertsona guztiei: ikasleak, familiak, irakasleak eta ikastetxeak. Bakoitzak izango du web orritik bere bertsiora sartzeko aukera eta, haren perfilaren arabera, baliabide egokienetara sartu ahal izango da. NIRE KONTUA espazioak, erregistratu eta zuen identitatea behar bezala babestu ondoren, ematen du foroetan parte hartzeko aukera. Zerbitzuak:

  • Bilatzaile aurreratu  bat

  • Gune pribatu bat erabiltzaileek berdinen artean eta administrazioarekin komunikatzeko. Gune horretan izango dute baliabideak partekatu, hobekuntzak proposatu eta hezkuntza-erkidegoari interesatzen zaizkion gaiei buruz erantzuna eman eta iritzia emateko aukera

  • Datu-iturrien sailkapena, erabiltzaileek behar duten hori erraz berreskuratu ahal izateko.

Atal guztiek itxura berdina dute eta eduki antzekoak, esate baterako irakasleen atalean: hezkuntza sistemari buruzko informazioa eta estatistikak, eskola-egutegia, txostenak eta ebaluazioak, arautegia eta dokumentu akademikoak, ikastetxeen informazioa, proiektuak, prestakuntza proiektuak eta ikastaroak, diru-laguntzak eta baliabideak, besteak beste.

Aurkezpen-bideoa

Posted in Gertaerak, Informazioak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Aniztasunaren arretarekin loturiko programak

Posted by pilaretxebarria on apirila 10, 2011


Datorren ikasturtean garatzeko proiektu hauen deialdia Hezkuntza. net web-orrian atera da. Eskatzeko epea maiatzaren 4an bukatzen da. Hona hemen beren zehaztasunak:

2011-2012ko Ikastetxe publikoetako Aniztasunaren arretarekin loturiko programak

Programas ligados a la atención a la diversidad en centros públicos 2011-2012

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Giza Eskubideen Aldarrikapena 1948-2008

Posted by b08leioa on abendua 9, 2008


Abenduaren 10 honetan, munduan adostasun handia lortu zuen Aldarrikapen honek hirurogei urte bete ditu.

II. Mundu Gerra bukatu berria zenean, nazioarteko orden berria lortzeko tirabiren artean, badirudi ez zegoela oso egoera baketsua batzuentzat erabat utopikoa den dokumentu hori adosteko. Adostu zen baina.

Orain dokumentuan idatzita dagoena betetzea besterik ez zaigu falta.

Hezitzaileok badauzgu haibat material didaktiko kontu hauek edozein irakasgaitan lantzeko. Irudimen pixkatxo batekin, hirurogeigarren urteurrena aitzakiatzat hartuta, gaia jorra dezakegu.

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Curriculum berria LH. Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak. Diagnosi-ebaluazioa

Posted by b08leioa on urria 31, 2008


gure konexinua

gure konexinua

Aurreko 2008/10/27an goian ikusten den izenburuko mintegian aritu ginen inguruko ikastetxetako irakasle batzuk.

Mintegian WIKI bat sortuko genuela agindu genizuen eta bertan banatutako CDan dauden materialez gain beste batzuk ere eskegiko genituela esan genuen.

WIKIa dagoeneko martxan duzue, (ikus beherago eskuineko zutabea edo klikatu hementxe).

Esan genuen zenbait dokumentu eskegiko genituela. Begiratu hemen ea problemarik gabe ikusten dituzuen. Gogoratu, wiki batetik edonork har dezake informazioa eta edonork utz dezake. Izena eman eta aurrera!

[http://curriculumberrialh.wikispaces.com   …  ea guztion artean elikatzen dugun ]

Barkatu atzerapena

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , , , , , , | Leave a Comment »