b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘herrigune’

Herrikale: adimen anitzak

Posted by pilaretxebarria on apirila 11, 2014


Gaur IRAKALE -k antolatzen duen ekimena bat partehartzeko aukera izan dugu, “Adimen Anitzak” gaia izanda. Bere helburua,  Leioako Komunitatean Hezkuntza Berrikuntzaren inguruan garatzen ari diren ezagutza eta esperientziak ikusarazteko ikasgune irekia eraikitzea da. Beraz, edonork parte har dezake, hiritar bezala eta ikastetxe edo erakunde mailan.

Gure anfitrioak Irlandesas Ikastexea izanda (mila esker arretagatik!), beren irakasleak,  Udaletxeko Solasgune taldekideak, Barandiaran BHIko irakasleak, Unibertsitateko Magistaritza Eskolako ikasleak eta ama bat elkartu gara gure esperientziak, hausnarketak, ideiak, zalantzak…elkartrukatzeko. Benetan oso esperientzia bikaina  ezagumendua denon artean,  lagunak bezala sentitzen  eta askatasun osoz berba egiten bizitzeko.

 Adimen Anitzak gai nagusitik abiatuta, hainbat gehiago atera dira, hala nola, “Proyectos de comprensión” izenekoak, pentsamenduaren trebetasunak,  ikas- sekuentzien adibideak, irakasleen prestakuntzaren antolaketa, motibazioa, ikerketa- proiektuak, buru-mapak, elkarlana, estrategia metodologikoak, hezkuntza aldaketa, ebaluazioa, familian nola landu, …gai potenteak denak. Oso aberasgarria.

Bguneen aldetik, gure ibilbidea eta bi ikas-sekuentzia aurkeztu ditugu:

Posted in Baliabideak, Gertaerak, metodologia | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Hezkuntza Berrikuntza Leioako Komunitatean

Posted by pilaretxebarria on apirila 4, 2014


Aurten ere, Herrigunearen eskutik  (Leioa ikasketa komunitate hezitzailea) IRAKALE ekimenean parte hartzeko aukera eskaintzen digute. Ekimenaren helburua,  Leioako Komunitatean Hezkuntza Berrikuntzaren inguruan garatzen ari diren ezagutza eta esperientziak ikusarazteko ikasgune irekia eraikitzea da. Beraz, edonork parte har dezake, hiritar bezala eta ikastetxe edo erakunde mailan, bere ezagutza komunitatean elkartrukatzeko aukera ederra! Gai erakargarriak benetan: Adimen Anitzak, Ikas-komunitateak, Ziber-elkarbizitza, Leioako Unibertsitateko arboretum ezagutza, Ipuin Kontalariak, Firts Lego League eta Zientzia Kalera.

Antolatzen diren ekintzak ondorengo katalogoan daude

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »