b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘garatu’

Zientzia Lan Digitalak

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 30, 2014


Herenegun ikasturte honetako GARATU ikastaro bat bukatu dugu Berritzegune Nagusian, hain zuzen ere  797 zenbakia duen “Zientzietako lanak aurkezteko tresna digitalak” .  Egun honetan irakasleek bigarren fasean egin behar dituzten lanen aurkezpena egin genuen. Batzuk arbela digitalean lan egiteko, beste batzuk beren ikasleen ekoizpenak, baina denak bikainak.

Ikastaroan hainbat aplikazio digitalak aztertu eta ikasi ditugu, beti ikuspuntu ikertzailetik abiatuta, hots, ikasleen  ikerketa baten azken lana bezala planteatuz. Horretarako, “atazen bidezko irakaskuntza” eredua eta “portfolio digitala” ebaluazioa tresnaren erabilpena proposatu dizkiegu irakasleei.

Zientzietako lanak aurkezteko tresna digitalak

Ikastaroaren web-orrian aurkituko dituzue, alde batetik emandako prestakuntza bera (web-aplikazioak, beren tutorialak eta adibideak),  bestetik,  irakasleen ekoizpenak.

Irakasleen ekoizpenak

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Garatu 13-14

Posted by pilaretxebarria on maiatza 21, 2013


Garatu ikastaroen zerrenda atera da orain dela gutxi. Beti bezala, inskripzioa egiteko bi epe daude, bat orain maiatzan eta bestea iraletik gora hasiko da. Paperez ere egin daitekeen arren,  on-line eskatzeko aukera dugu irakaslegune-an
 
Durante este més de mayo está  abierto el plazo de inscripción on-line (también puede hacerse en papel) a los Cursos Garatu de esta primera fase.
 

Posted in Prestakuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Ikastaroa: zientzia digitala / Curso: ciencia digital

Posted by pilaretxebarria on otsaila 20, 2012


Azken hilabete honetan  Eskola 2.0 rekin zerikusirik duen Garatu ikastaro bat ematen egon naiz eta hurrengo Sites-ean prestakuntzaren  emaitza eskura duzue . Ondorengo edukiak lan ditugu:

  • Gaitasun digitala(eta beste gaitasunak)  lantzeko eredu metodologiko batetik abiatu gara: atazak
  • Eredu didaktiko batzuk aztertu ditugu
  • Zientzia-baliabide digitalak ikusi ditugu, beti proposamen didaktikoarekin loturik
  • Ikasleei Interneteko bilaketen bidezko ikerketa-jarduera proposatzen ikasi dugu
  • Arbel digitalaren oinarrizko funtzionamendua ezagutu dugu
  • Arbel digitalean klase-saio bat emateko hainbat adibideak lan ditugu: irudiak, testuak, mapak, bideoak eta simulazioak erabiliz
  • Ideiak eta kontzeptuak antolatzeko grafiko batzuk erabili ditugu
  • Gure lanak 2.0ko ekoizpen batzuen bidez adieraztea ikusi dugu: EduGlogag, lan idatziak, diapositibak…
  • Guzti hau eskura izateko Web-orria eraiki dugu Sites aplikazioaren bitartez

 Gaitasun digitala Zientzia arloetan

—————————————————————————————————

Este último he impartido un curso Garatu relacionado con  Eskola 2.0 y en el siguiente Sites  tenéis a vuestra disposición el resultado. Hemos trabajado los siguientes contenidos:

  • Hemos partido de un modelo metodológico para trabajar la competencia digital (y las demás competencias): la tarea
  • Hemos analizado algunos modelos didácticos
  • Hemos visto los recursos digitales en ciencias, siempre ligados a una propuesta didáctica
  • Hemos aprendido a proponer al alumnado actividades de investigación en la Red
  • Hemos conocido el funcionamiento básico de la pizarra digital
  • Hemos trabajado algunos ejemplos para una sesión de clase con pizarra digital usando imágenes, textos, mapas, vídeos y simulaciones
  • Hemos usado algunos organizadores gráficos para ideas y conceptos
  • Hemos visto como realizar trabajos usando algunas aplicaciones 2.0: EduGlogs, trabajos escritos, diapositivas…
  • Hemos construído un sitio Web para tener todo a mano con Sites

 Competencia digital en las áreas de ciencias

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Prestakuntzako deialdiak 11-12

Posted by pilaretxebarria on maiatza 10, 2011


Prestakuntzako garaian gaude eta, hilabete honetan zehar, hainbeste deialdi interesgarri atera dira eta ea denen izenemate- epea maiatzan ere bukatzen da, beraz erne egon:

  • Prestakuntza eta berrikuntza proiektuakIkastetxe publikoak. Aukera ezin hobea ikastetxe osoa prestakuntza prozesu koodinatu batean sartzeko. Aholkularitza nahi baduzue, gurekin kontaktatu. Epea bukatzen da 27an. Laster aterako da boletinean itunpeko ikastetxekoa, adi!
  • Garatu ikastaroak, 1. deialdia ere atera da. Hemendik maiatzaren 20ra arte. Hurrengoa irailean izango da, 5etik 23ra. Aurten eskaerak on line egin ditzakegu irakaslegunearen bidez.
  • EHUko Udako ikastaroak. Unibertsitateak ere udan egiteko ikastaroak eskeintzen dizkiete. Maiatzaren 31ra arte epea dugu.
  • IRALEko 2. deialdia: A,E,F,H,I eta Q ikastorduz kanpoko  ikastaroak eta 3000, 4000, 5000 eta “R” ordu barenko ikastaroak. Maiatzaren 20ra arte.
  • Hik Hasiko Udako Topaketak: uztailaren 4, 5 eta 6an. Kasu honetan uztailan amaitzen da matrikulazio-epea. Oso interesgarriak beti bezala.
  • Leioako Berritzegunekoa:  bukatzeko, gure eskaintza ere beti irekita dago, noski ba. Hurbilagoa eta ikastetxeekin testuinguratuta. Kontaktatu gurekin!

Posted in Deialdiak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »