b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘gaitasun digitala’

Jardunaldi Digitalak 2016

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 13, 2016


 Pasa den abenduan Begoña Garamendik eskutiz bat bidali ziela ikastetxe guztiei, informazio batzuekin. Hauetariko bat  Sare_Hezkuntza programaren prestakuntza izan zen, egungo ikaskuntza prozesuetan konpetentzia digitalaren garrantzia azpimarratuz eta, aldi berean, irakaslearen konpetentzia digitalaren markoa eraginkorra lortzeko baliabideak aipatuz.

2020 urtean ikastetxeek Sare_Hezkuntza programan integraturik egon beharko dute. Hortaz, prozesua arrakastatsua izateko beharrezkoa da irakasleen prestakuntza planifikatu eta ziurtatzea. Hau kontutan izanda, gure ohiko Jardunaldi Digitalak antolatu ditu gai hauei zuzenduta: “Sarehezkuntza” programan sartzeko ikastetxearen ibilbidea eta honi dagozkion irakasleen gaitasun digitalak.

Jardunaldiak datorren 2016-01-21an izango dira. Programaren arduraduna (Mikel Agirregabiria) eta IKT prestakuntzaren koordinatzailea (Xabier Mujika)  Hezkuntza Sailaren proposamena azaltzera eta zalantzak argitzera etorriko zaizkigu. Aldi berean, partehartzaile guztion arteko eztabaida positiboa sortu nahi dugu.Hona hemen programa eta Izenematea:

Jardunaldi Digitalak 2016  Jornadas Digitales 2016

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Arbel digitala edo arbel digital elkarreragilea

Posted by Ana Basterra Cossío on abendua 16, 2015


Irudiaren iturria

Irudiaren iturria

Arbel digital elkarreragileak ikastetxeetako ikasgeletara heldu zirenetik lau urte edo gehiago pasatu dira konturatu barik.

Irakaslegoari prestakuntza emateko egin nituen diapositiben aurkezpenei hautsa kentzen eta birpasatzen hasi naiz eta garai hartan nuen iritzia mantentzen dudala konturatu naiz. Bigarren Hezkuntzan, Gizarte eta Hizkuntza eremuan, arbel digital elkarreragilea erostea ez du merezi. Ordenagailu bat Internetekin, kanoi bat eta horma edo pantaila zuria ikasgela guztietan izatea hobe da eta gainera merkeago aterako zaigu.

Lehen aipatu dudanez jarraian eskuragarri izango dituzuen diapositiben aurkezpenak gaurkotu ditut, Internet-a bizirik eta bilakatzen  gelditu barik egotean esteka batzuek ez zuten funzionatzen eta.

Gaurkotasun honen zergatia Minas BHI ikastetxea izan da, orain dela bi hilabete edo Barakaldo-ko Berritzeguneak ikastetxe honetan prestakuntza ematea eskatu zidalako.

Ikusiko duzuenez arbel digitala erabiliz jarduera asko egin daitezke baina beti programazioaren lotura bilatu behar dugu. Eta, noski, ikaslegoari  protagonismo eta parte aktiboa ematea oso inportantea da ikasle bera bere ikas-prozesua kontrolatu behar du eta.

 

 

 

Fuente de la imagen

Fuente de la imagen

Después de  cuatro años e incluso alguno más, cuando las Pizarras digitales interactivas (PDI) llegaron a estar presentes en el aula, he vuelto a revisar aquellas presentaciones de diapositivas que elaboré para poder formar al profesorado y me he dado cuenta de que sigo con la misma opinión que tenía hace ya mucho tiempo.

En las aula de Secundaria, en lo que concierne al ámbito Social y Lingüístico, no necesitamos gastarnos un dineral para comprar una PDI sino que basta con tener un ordenador con acceso a Internet, un cañón y una pared o pantalla blanca, a ser posible en todas las aulas, ya que el presupuesto que necesitamos es mucho menor. Es lo que se llama la pizarra digital que no es interactiva porque en vez de utilizar el dedo en una pantalla táctil utilizaremos ese dedo en el ratón del ordenador  que está sobre la mesa del profesor o profesora.

Fuente de la imagen

Fuente de la imagen

He vuelto a desempolvar esas antiguas presentaciones que he aprovechado para actualizar ya que, como Internet está vivo y en continua evolución y cambio, no funcionaban algunos links. Esta actualización ha sido provocada porque recibí una llamada del Berritzegune de Barakaldo para ir a dar una formación sobre pizarra digital en el ámbito socio-lingüístico en el IES Minas de esta localidad.

Como a continuación veréis, se pueden hacer muchas actividades de aula pero siempre dándoles un sentido dentro de la programación de aula. Y, por supuesto, dando protagonismo al alumnado para que sea sujeto activo de su aprendizaje.

 

 

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , , , , , , , | Leave a Comment »

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna era digitalean

Posted by Ana Basterra Cossío on maiatza 22, 2014


jado3

Atzo, Maiatzaren 21-en, Jado Compasion ikastetxean prestakuntza saioa eman nuen “Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna era digitalean” gaia izanez.

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzaren irakasleak egon ziren.

Prestakuntza hau beraiek aurkeztu zuten Prestakuntza-Berrikuntza proiektu baten barnean dago. Saio hau izan ezkero, hurrengo pauso zein izango den taldeka pentsatuko dute.

Hona hemen jarraitu genuen ibilbidea

Fuente de la imagen

  • Nola ikasten da?

  • Oinarrizkogaitasunak. Ikaslegaiaren ezaugarriak

  • Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna nola landu: klaseko dinamikaren aldaketaren beharra

  • Ideiak, ikas-sekuentziak eta baliabideak:

-Irakurmena

-Idazmena

-Mintzamena

-Entzumena

  • Hizkuntza-komunikaziorako proiektuak eta ikas-sekuentziak

  • Blog eredu batzuk

 separadora

 

jado2

Hurrengo pausoa …

  • Web 2.0-ren aplikazio batzuk ezagutu

  • Aplikazioak, eginda dagoen ikas-sekuentzia batean, klasean erabili, eta ebaluatu

  • Gure ikas-sekuentzia egin aplikazioak sartzen, klasera eraman, eta ebaluatu

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , , , , , | Leave a Comment »

Elkar ezagutzen dugu /Nos conocemos

Posted by pilaretxebarria on Iraila 6, 2013


Lehen Hezkuntzatik Bigarren hezkuntzara iristerakoan, beti egongo dira klase edo ikastetxe desberdinetatik datozen ikasleak eta, honela ez bada, iragaite honetan   guztiak egoera berri batean aurkituko dira, antolakuntza desberdina, irakasle berriak eta abar. Ikasturtearen une garrantzitsu batean gaude, hasieran, bai elkarbizitzan, bai antolakuntzan oinarriak jartzeko une egokia.

Horretarako ikas-sekuentzia bat aurkezten da. DBHko 1.mailan eta NNZZ eta Matematika arloetan garatzeko prestatuta dago, baina planteatzen diren  ikas-jarduera gehienak beste kurtsotan egin daitezke, ikasleak elkar ezagutzeko, ikastaldea kohesionatzeko, ikasgela talde finkoetan antolatzeko ikasgelako giro ona sortzeko eta oinarrizko lan-prozedurak jesartzeko pentsatuta daudelako.

Ikas-jarduera ugari arbel digitala, ikasleen ordenagailuak eta web-tresnak erabiltzeko prestatuta daude, baina off line egiteko aukera beti ikusten da.

ELKAR EZAGUTZEN DUGU

Elkar ezagutzen dugu

———————————————————————————————————————

En el paso de Etapas, de Primaria a Secundaria, siempre hay alumnos y alumnas que provienen de clases o centros diferentes y, aunque no sea así, en esta transición se encuentran en una situación novedosa, con una organización distinta, nuevo profesorado etc. Estamos también en un momento clave del curso, al principio, donde podemos sentar las bases para una buena convivencia y organización.

Para ello se presenta esta secuencia didáctica inicial preparada para 1º ESO, en  Ciencias de la Naturaleza y matemáticas,  pero muchas de las actividades que se plantean puede servir para cualquier otro curso, ya que están pensadas para que el alumnado pueda conocerse mutuamente, cohesionar el grupo clase, organizar el aula  en grupos estables, crear un buen clima de aula  y establecer procedimientos básicos de trabajo.

Muchas actividades están preparadas para  usar la pizarra digital, los ordenadores personales del alumnado y  herramientas Web, pero siempre hay posibilidad de realizarlas off line.

NOS CONOCEMOS

Nos conocemos

Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

ESKOLA 2.0 EUSKADIN

Posted by b08leioa on urria 21, 2009


escuela ntics 2 copia

2o10-ko urtarrilean, gure Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek, notebook bat izango dute klasean erabiltzako.

Hurrengo ikasturtean (2010-2011) Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek notebook hau jasoko dute eta, urtero, beste ikasleek DBH-ko 4, mailara iritsi arte.

Guk, irakasleok, Teknologia berri hauetan sartu behar izango dugu prestakuntza jasotzen, gure klasean gaitasun digitala, poliki-poliki, sartu ahal izateko. Irakaskuntzatik, gure ikasleen artean konpetentzia digitala landu behar izango digu gure ikasleak XXI. mendeko hiritarrak baitira, eta haientzat mundu digitaletik mugitzea oso inportantea izango baita.

Euskadiko Hezkuntza Sailak irakasleentzat lagungarriak izan daitezkeen materialak eta baliabideak kokatzeko gune bat sortu du. Gainera, Ikastetxeko publikoetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreak, ingeles irakasleak ,eta PT-ak prestakuntza bat jasotzen ari dira.

Francisco José Ruiz Rey-ek Internet como recurso educativo blogean eskola 2.0 markoan arbela digitala erabiltzeko baliabideak eskaini dizkigu.

Hurrengoan, lagungarriak izan daitezkeen bideo batzu, aurkezten dizkizut. Bideo hauek ideiak eman ahal dizkizute zure klasean aldaketa txikiak ala handiak sartzeko.

http://flash.revver.com/player/1.0/player.swf?mediaId=304681

http://blip.tv/play/AYGikFoC

Bloga irakaskuntzan – Watch more Videos at Vodpod.

Posted in Baliabideak, Informazioak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »