b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘euskal hizkuntza eta literatura’

Euskal Hizkuntza eta Literatura-ko baliabideak eta proposamen didaktikoak

Posted by Ana Basterra Cossío on martxoa 9, 2014


Irudiaren iturria

Irudiaren iturria

Ebaluazio diagnostikoa egin ondoren Euskadiko ikastetxeek  emaitzak jaso dituzte eta martxoaren azken asterako Hobekuntza plana egin behar izango dute. Honetarako, bai Lehen Hezkuntzan, bai Bigarren Hezkuntzan ere, proposamen didaktikoak eta baliobideak prestatu ditut.

Dokumentu hauetan ikus daitekeena hurrengoa da:

  •  Aurre-ebaluazioa
  • Komunikabideak
  • Euskera eta Literatura irakasgaiarako orientabide didaktikoak
  • Testu-errepertorioa
  • Hiztegiak
  • Hizkuntza-arauak
  • Ikasleen aniztasunari erantzuteko
  • Klasean erabiltzeko baliabideak:
-Irakurmena
-Entzumena
-Idazmena
-Mintzamena
-Gramatika
-Ikas-sekuentziak eta proiektuak
-On-line ikastaroak
-Beste baliabideak

 

separadora

Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , , , , , , , , , , | Leave a Comment »

Euskal herrien historia aiton-amonek bideotan kontaturikoa

Posted by Ana Basterra Cossío on urtarrila 23, 2012


Irudiaren iturria

Noemi de la Fuente-k e-mailez idatzi dit  hurrengoa kontatzen:

Ni euskalduna bideoblogaren argitarapena kontatzeko idazten dizut. Elkarrizketetan gure aiton-amonek euskal herrien historia kontatzen digute. Facebook orrialdean ere kuxkuxeatu, istorioak komentatu eta zure herriarekiko dituzun sentimenduak adierazi ditzakezu. Eta badakizu…zure herriko aiton-amonen bat ezagutzen baduzu, kontaktuan jarri nirekin 🙂

Bideoetan gure aiton-amonak ikus ditzakegu elkarrizketa dibertigarri eta interesgarrietan euren herrietako gauza berezienak kontatzen. Euskeraren garrantzia eta erabilera, jai nagusien eboluzioa, herriko istorio eta zurrumurruak, pertsonai famatuenak, herriko ohizko lana eta bizimodua, inguruko herriekiko erlazioa, eskolako ohiturak, gerra garaiko kontuak eta abar kontatzen dizkigute.

Proiektu honen helburuak, gure herrien historia eta euskalki dezberdinak biltzea, 2.0 komunitateetan euskeraren erabilera sustatzea, interneten eduki berri bat eraiki eta bertan adin guztietako pertsonak biltzea eta gure aiton-amonak teknologia berrietara hurbiltzea dira. Proiektuan herri guztietako udaletxeak parte hartu dezakete, euren herrien eta bizilagunen memoria historikoan sakontzeko.

Blog-aren artikulu bakoitzak, elkarrizketaren esaldi bereizgarrienak, herri bakoitzaren leku garrantzitsu edo berezienak agertzen diren argazkiak etaYoutube NiEuskaldunaTV kanalan dagoen bideoa, agertzen dira. Bertan agertzen diren gure aiton-amonen kanten, irripar eta dantzen bideoak ezin dituzu galdu!
Facebook orria-n ere zale egin zaitezke, bertan kuxkuxeatu, istorioak komentatu edo eta zure herriarekiko dituzun sentimenduak adierazteko.

Eta zu… nongoa zara zu? Zure herriko aiton-amonek zure herria hoberena dela azaltzea nahi al duzu? Gure grabazio-taldea zure herrira hurbiltzea nahi baduzu,email bat bidaliezaiguzu.

Posted in Baliabideak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

Más ideas y recursos para trabajar con la pizarra digital…

Posted by Ana Basterra Cossío on ekaina 16, 2011


Fuente de la imagenHURRENGO IKASTURTEAN IBILTZEN ONDO HASTEKO

Informazioaren bila Internetera joatea, bideoak ikustea, musika entzutea… egin daiteke. Baina ez hori bakarrik, arbel digitalarekin ikasgelan lan egitea  gehiago da eta.

Hasieratik irakasleok, arbel digitalaren bitartez, gure ikasleek zer ikasi nahi duten eta zertarako jakin behar dugu.

Hurrengoan, Geografia eta Historia, Euskal Hizkuntza eta Literatura eta Lengua Castellana y Literatura ikasgaietan zure ikasleekin lan egiteko ideiak eta baliabideak dauzkazu.

Fuente de la imagenPARA EMPEZAR CON BUEN PIE EN EL AULA EL PRÓXIMO CURSO…

Trabajar con la pizarra digital en el aula es algo más que ir a Internet a buscar información, ver vídeos, escuchar música…

Como docentes tenemos que saber de antemano qué vamos a trabajar con la pizarra digital y para qué.

Como una imagen vale más que mil palabras, a continuación, puedes acceder a  diferentes ideas y recursos para trabajar con la pizarra digital con tus alumnos en las materias deGeografía e Historia, Lengua Castellana y Literatura, y Euskal Hizkuntza eta Literatura.

 

 

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , , , , , | Leave a Comment »

Programazio laburra egiteko orientabideak eta baliabideak

Posted by b08leioa on azaroa 16, 2009


Hilabete honetan programazio laburra amaitu behar duzuenez, Berritzegunean orientabide eta baliabide batzuk prestatu ditugu. DBH etaparako dira.

Hurrengo aurkezpenean agertzen diren orientabideak eta baliabideak Euskal Hizkuntza eta Literatura eta Gaztelania eta Hizkuntzarako dira. Hala ere, atal bakoitzean ematen diren orientabideak, baliagarriak dira beste jakintzagaietarako.
Programazio laburra egiteko orientabideak http://d1.scribdassets.com/ScribdViewer.swf?document_id=22507316&access_key=key-2gvwz7fwjnbo4gs52kt1&page=1&version=1&viewMode=list

 

Durante este mes de noviembre muchos de vosotros-as estáis haciendo la programación corta de vuestra asignatura. Para facilitaros el trabajo en el Berritzegune os hemos preparado unas orientaciones y recursos. Aunque los ejemplos que aparecen corresponden a Lengua Castellana y Literatura del currículo de la ESO, las orientaciones de cómo elaborar cada apartado de esta programación pueden resultaros útiles a todas las  materias.

Orientaciones para la elaboración de la programación corta http://d1.scribdassets.com/ScribdViewer.swf?document_id=22507193&access_key=key-1d73u9wrtkrgzt9k4qq2&page=1&version=1&viewMode=list

Posted in Baliabideak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »