b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘esperientziak’

“Ikaslea Helburu” Jardunaldia

Posted by pilaretxebarria on maiatza 26, 2016


Atzo, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Hezkuntza Sailburuordetzaren bitartez,  EAEko ikastetxeetako praktika onak partekatzea eta haien inguruan gogoeta egitea helburu zuen Jardunaldia antolatu zen Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan,  Saileko arduradunek EAEko Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planaren ildo estrategikoak azaldu zituzten eta  ikastetxe batzuek beren esperientzia  partekatu zuten. Hona hemen praktika on hauen laburpena eta argazkiak. Informazio gehiago Berritzegune Nagusiko Sitesean.

 

Posted in Gertaerak, Informazioak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , , , , | Leave a Comment »

2014ko B08-TOPAKETAK: ANTOLAKUNTZA ETA IKAS ARRAKASTA. IPI Sansomendi: antolakuntzaren bidez inklusibitatea bermatzen

Posted by b08leioa on otsaila 19, 2014


ipi-sansomendi-logoAurten Euskadiko eredugarria den ikastetxe bat etorriko zaigu gure zonaldeko TOPAKETETARA: Gasteizko IPI Sansomendi. Ikastetxe publiko honetan 2 -16 urtetako ikasleak daude eta beraien behar ezberdinei erantzuna emateko eta guztiontzako arrakasta lortzeko nahian proiektu eta ekimen ezberdinak jarri dituzte martxan komunitate osoa inplikatuz.  Ostegun honetan antolakuntza (eskola, gela…) ikas-arrakastan ze nolako eragina izan duen  kontatuko digu bere zuzendariak, Eva Sanchok.

Pasaden urrian ““Acción Magistral 2013” sari bat jaso zuten Sofia andre erreginaren eskuz.

Sari horiek tolerantzia, zuzentasuna, solidaritatea eta berdintasuna bultzatzen dituzten proiektuak  nabarmendu nahi dituzte eta 2005etik “Fundación de Ayuda contra la Drogadicción” (FAD), UNESCO eta BBVAk urtero antolatzen dituzte.  406 proiektu aurkeztu ziren eta Sansomendik “Adelante Familias” izeneko Aipamen Berezia lortu zuen, “Tutorización interetapas: Los mayores enseñan a los pequeños y todos aprendemos más” proiektuarekin. Honetaz eta bestelako ekimenen ondorio eta  antolakuntzaz hitz egingo digu Eva Sancho andreak ostegunean.

Zorionak saria eta egiten ari diren lanagatik! Espero dugu zuentzat interesgarria eta probetxugarria ere izatea Irudia

En las TOPAKETAK de este año, tenemos el placer de contar con la presencia  de un centro ejemplar: El IPI Sansomendi de Gasteiz. Se trata de un centro público integrado en el que conviven alumnos y alumnas desde los 2 hasta los 16 años con diversas necesidades. Para responder a las mismas y lograr el éxito escolar para todos y todas han puesto en marcha varios proyectos y acciones que implican a toda la comunidad.  Este jueves, su directora, Eva Sancho, nos contará qué influencia han tenido los cambios en la organización (centro, clase….)  en el éxito escolar.

IrudiaEl pasado mes de octubre, este centro recibió uno de los premios ““Acción Magistral 2013” de manos de la Reina Doña Sofía. Dichos premios vienen siendo convocados desde 2005 por la Fundación de Ayuda contra la Drogadicción (FAD) con la colaboración de la UNESCO y el BBVA y pretenden distinguir aquellos proyectos que promueven entre los alumnos y alumnas valores como la tolerancia, justicia, solidaridad e igualdad.  Este año se presentaron 406 proyectos y el IPI Sansomendi recibió la Mención Especial “Adelante Familias” por el proyecto “Tutorización interetapas: Los mayores enseñan a los pequeños y todos aprendemos más”. Sobre la organización y resultados del mismo y de las otras acciones que tienen en marcha nos hablará Dña. Eva Sancho en la 1ª sesión de las TOPAKETAK del jueves, 20 de Febrero.

¡Felicidades por el premio y por el fantástico trabajo que estáis haciendo! Esperamos que resulte interesante y provechoso para todos los que acudáis a escucharles.

Posted in Gertaerak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

ARCE proiektuaren III.Topaketak

Posted by pilaretxebarria on martxoa 28, 2012


Leioako Berritzegunekide batzuek bi urteko iraupena duen ARCE proiektu batean parte hartzen dugu. Lan komuna garatzen ari gara beste hiru laguntza zerbitzu batzuekin ( CEP Cuevas-Olula, CREENA eta CEP Nalón-Caudal) eta, noizean behin, lana koordinatzeko eta partekatzeko elkartzen gara Topaketa  batean. Azkena Almerian izan dugu pasa den astean. Egun batean hango esperientzia interesgarriak entzun ditugu. Hona hemen esteka batzuk:

  • Rafael Ruiz eta Violeta Baena (Agencia andaluza de evaluación educativa- AGAEVE) . “Irakasleen gaitasun profesionalei” buruzko dokumentua burutu dute eta gurekin partekatu dituzte aholkularien profilari dagozkionak: laguntza eman (interesak eta beharrak aztertu, praktika onak azaleratu…), prestakuntza kudeatu eta eman (prestakuntza giroak sortu, ikasgelako eragina aztertu…) eta dinamizatzaile ona izan (formakuntzako prozesuetan, sare profesionalak sortzerakoan, berriztapen eta ikerketa-praktikak…)
  • Paco Fernándezen eskutik   sare sozialen garrantziaz jabetu gara eta nola posiblea den bat sortzea berez, Administrazioaren bultzakadarik gabe. Bi adibide onak ondorengoak dira:  EABE ( encuentro andaluz de blogs educativos) eta bere herrian sortutako bat, Abla.
  •  FAPACE-ren ordezkariek erakutsi digute Andaluziako ikasgelako”delegatua”ren figurak garatzen duen lana. 8.000 gurasoak dira,  beren ikas-taldearen tutore eta familien arteko bitartekaritza egiten dute eta gurasoen prestakuntzaz ere arduratzen dira.  Erabiltzen dituzten material eta baliabide ugari Andaluziako elkarbizitza planaren Webean daude.
  • Paco Villegas (aholkularia) eta   José J. Granadosen artean (IES Cura Varelako irakaslea)  erakutsi digute Almeriako Prestakuntza birtualaren Sarea, CEP Indalo. 2003 ikasturtetik martxan dago eta urtero ikastaro pilo ematen dira, ikasturtearen amaieran topaketa presentzial batean elkartzeko. Moodle plataforma erabiltzen dute eta, behin bukaturik, ” irekitzen” dituzte bere  baliabide atal batean. Begirada bat botatzea gomendatzen zaituztegu, oso interesgarriak direlako.
  • Hiru irakasleen esperientziak ere entzun ditugu: LHko ingelesako  bloga, kulturarteko hezkuntza eta gaztelania ikasteko materialak eta LHko 5.mailako beste blog interesgarria Educar desde el corazón .

 

Paco Fernándezen argazkia – Argazki gehiago

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »