b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘eskola2.0’

Eskola 2.0:Jardunaldia

Posted by pilaretxebarria on azaroa 14, 2011


Datorren azaroaren 30an Eskola 2.0ko programak antolatzen ditu bere I.Jardunaldiak. Ekimena Bilboko Alhondigan garatuko da goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:0etara. Bi hitzaldi eta ikastetxe-esperientziak izango ditugu, bai LHan, bia BHan. Hurrengo estekan informazioa, programa eta izenematea dituzue: Eskola 2.0 Jardunaldia

El próximo 30 de noviembre el programa Eskola 2.0 organiza sus primeras Jornadas en la Alhóndiga de Bilbao. Contaremos con conferencias y experiencias de centros de Primaria y Secundaria. Toda la información, programa e inscripción en este enlace: Jornada Eskola 2.0

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Eskola 2.0ko III.Jardunaldia Granadan

Posted by pilaretxebarria on urria 9, 2011


Urriaren 6,7 eta 8an zehar,  ITEk bultzaturik,  ospatu da Granadan Eskola 2.0ko III.Jardunaldia. Beti bezala, halako ekimenen baliotasuna ez da bakarrik profesionalen arteko esperientziak elkartrukea, baizik eta denok ere, Sarean bitartez, beren proposamenak  ezagutzea ere bai .Zentzu honetan, denetariko dugu,  Lehen Hezkuntza,  Bigarren Hezkuntza, Ikastetxeetako antolakuntza, irakasleen prestakuntza…Birpaso bat ematea gomendatzen dizuegu, oso  komunikazio onak daudelako.

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Jardunaldi digitalak 2011

Posted by pilaretxebarria on Iraila 29, 2011


Aurten ,   Eskola 2.0ko programa Bigarren Hezkuntzan sartzen denez, gure ohiko Jardunaldi digitalen formatoa egokitu dugu eta  hiru saiotan banatu ditugu. Atzo Berritzegunean,  Ekimenaren lehenengo saio ospatu genuen, gaia “Lehen hezkuntzako esperientziak” izanez.  Gure artean hiru zonaldeko ikastetxeetako IKT-dinamizatzaileak eta tutoreak egon ziren eta, oso atzeginez,  azken bi urte hauetan programarekin izandako esperientziaz  berba egin zuten. Artaza Pinuetako Juan Pedro Rodriguez, Ignacio Aldekoako Miguel Ángel López eta Leioako Altzaga Ikastolako Sara Rodriguez eta Lourdes Sustaeta irakasleek beren ikasgelako esperientziak eta lan bikaina gurekin elkartrukatu zituzten: prestakuntzaren antolaketa, ikasgelan erabiltzen dituzten aplikazio digitalak eta metodologia, familiekiko harremanak, ordenagailuen hornidura, sortutako arazoak eta, batez ere, bere programaren ebaluazioa. Ikasleen motibazioaren igoera, gaitasun digitalaren garapena eta ikaskuntza kolaboratiboaren sustapena (ikasle-irakasleen artekoa barne)  izan dira beren balorazio nagusiak. Mila esker guztioi eta Berritzegunean egon ziren BHko irakasleei.  Beren iradokizunekin, datorren Jardunaldien saioari forma eman diogu (deialdia jasoko duzue urrian zehar)

                                   

Posted in Gertaerak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Atazak digitalak Eskola 2.0

Posted by b08leioa on azaroa 9, 2010


Atazen bidezko irakaskuntza oinarrizko gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoetariko bat da, oso gomendatuta eta erabilgarria. Atazak eginez, ikasgelan normalean garatzen ditugun ikas-jarduerei zentzua ematen diegu, ikasleek, gaia testuinguratuta izateaz gain,  azken ekoizpen bat burutzeko erabiltzen dituztelako. Era honetan, praktikoagoak ikusten dira, baita gaitasun gehiago lantzen dira ere. Gaur egun, bai ataza baten prozesuak (jarduerak), bai ekoizpenak, baliabide digitalen bitartez  egin daitezke, "ataza digitalez" hitz egin dezakegu.

La enseñanza por tareas es una de las estrategias metodológicas mas recomendadas para el desarrollo de competencias básicas. Mediante la realización de tareas damos sentido a las actividades que hacemos normalmente en el aula, ya que, nuestro alumnado, además de ver el tema contextualizado, las emplea para desarrollar una producción final. De esta forma, se ven mucho más prácticas y trabajamos también mas competencias.  Hoy en día, tanto el proceso como los productos pueden realizarse de forma digital, podemos hablar de "tareas digitales".

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »