Ikasturte berria heldu zaigu eta ziur aste honetan eginkizun guztiak gogor planifikatzen gabiltzala. Normalean, ikastetxeetako orientatzaileek edo aholkulariek hainbat ikas-jarduera eta dinamika prestatzen dituzte hasiera hauetan egiteko: ongietorriak, aurkezpenak, ikasgelako arauak…Baina, azken urte hauetan gauzak nahiko aldatu dira. Gaur egun hezkuntz gaitasunei begira gaude, hauei dagozkien metodogiak indartzen ari dira (elkarlana, adimen anitzak, elkarbizitza…) eta ordenagailuen presentzia gero eta nabariagoa ikusten dugu gure ikastetxeetan. Beraz, ikasturtearen hasieran guzti hau aldi berean lantzeko asmoz , hona hemen egin ditzakegun 15 ikas-jarduera edo dinamika egokituta, ea lagungarriak diren.
Posts Tagged ‘elkarlana’
Ikasturtearen hasieran egiteko ikas-jarduerak
Posted by pilaretxebarria on Iraila 5, 2012
Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: digitala, elkarbizitza, elkarlana, ikasturteberria | Leave a Comment »
HLE: Elkarlana eta jolas kooperatiboa
Posted by pilaretxebarria on ekaina 27, 2012
Gaur bertan Hezkuntza Laguntzaile Espezialistei zuzendutako prestakuntza saio bat garatu dugu, gaiak elkarlana eta jolas kooperatiboa izanda.
Goiz osoan zehar gustura egon gara elkarrekin eta uste dugu gauza ugari ikasi eta bizi egin ditugula: elkar-ezagutzeko dinamikak, taldea kohesionatzekoak, elkarlanerako estrategia batzuk eta jolasen bidez nola gainditu mugak.
Material osoa ESTEKA HONETAN eskuragarria dago, diapositiben aurkezpenak, argazkiak, kontzeptu mapa eta bideoa.
Material gehiago gure bi web-tokietan: ELKARLANA eta HEZKUNTZ PREMIA BEREZIAK WIKIA
Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: elkarlana, hezitzaileak, HLE, jolasak, kooperatiboa | Leave a Comment »
Elkarlana
Posted by pilaretxebarria on maiatza 31, 2012
Gaur bertan bukatu dugu Elkarlanari buruzko prestakuntza San Bartolome ikastetxean eta, ebaluazioarekin batera, gure Sites, aurten behintzat, bukatutzat ematen dugu. Jarraitu nahian! Mila esker parte hartu duten irakasleei, gozo egon gara zuekin.
Web-orrian 7 saiorako aurkezpenak eta materialak pausoz pausoz azalduta, materialen bilduma, ikastetxeetako esperientziak (diapositibak eta bideoak) eta esteka interesgarriak dituzue. Blog honetan estekatuta geratu da eskumeko zutabean.
Elkarlana
Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: elkarlana, sites | Leave a Comment »
Hamaika Haizetara, lankidetza proiektu berria
Posted by pilaretxebarria on urtarrila 30, 2012
Gaur, urtarrilak 30, Berritzegune Nagusiak lankidetza proiektu berri bat abian jarri du sarean, “HAMAIKA HAIZETARA”. Proiektuak baliabide didaktikoa izan nahi du, sarea eta Web2.0 tresnen erabilera egokia geletan bultzatzeko. Halaber, ikastetxe bereko ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana bai eta zentro askoren artekoa ere sustatu nahi du. Proiektuak ikasleen begiradak bildu nahi ditu, beren ingurune hurbilari buruzko begiradak, hain zuzen ere. Horiek guztiak GIDA DIGITAL BATEAN islatuko dituzte.
Gaurtik maiatzaren 30a arte izango da martxan. Parte hartu nahi izanez gero, galdetegia bete behar da. Ikastetxeetako lanak proiektuaren webgunean jarriko dira ikusgai. Anima zaitezte zuen ingurunea aztertu eta arretaz behatzera, eta zuen lana beste batzuekin partekatu!
En castellano
Posted in Deialdiak, metodologia | Laburpen hitzak: elkarlana, hamaikahaizetara, Nagusia. lankidetza, proiektua | Leave a Comment »
Elkarlana: Sites berria
Posted by pilaretxebarria on azaroa 22, 2011
Baliabide guztiak Wikiguneetan izanez gain, orain Sites web-orriak ere eraikitzen ari gara hainbat gai lantzeko. Gai bakoitzean informazioak, estekak, baliabideak eta materialak aurkituko dituzue. Gainera prestakuntzako txokoak izango dira, saiotan antolatuta. Lehenengoa aurkezten dugu: Elkarlana. Han San Bartolome eskolan aurten garatzen duten formakuntzarako saioak agertuko dira material guztiekin lagunduta. Animatzen bazarete, zuen ikastetxera ere joango gara.
Elkarlana Sites
Posted in Baliabideak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: elkarlana, sites | Leave a Comment »