Jardunaldi Digitalean, Josu Garrok emandako prestakuntzaren aurkezpena. Sakatu irudiaren gainean ikusteko. Mila esker Josu.
Posts Tagged ‘digitala’
Jardunaldi Digitalak: impresión 3D
Posted by pilaretxebarria on azaroa 14, 2014
Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: 3D, digitala, inprimagailua, teknologia | Leave a Comment »
Google Sites: tutorialak euskaraz
Posted by pilaretxebarria on otsaila 5, 2014
Google Sites on line aplikazioaren bidez, gure neurritako webgunea sor ditzakegu oso erraz. Toki bakar batean testu-informazioa eta elementu multimedia (bideoak, diapositiben aurkezpenak, argazkiak…) biltzeko aukera ematen digunez, oso erabilgarriak dira irakaskuntzan, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat. Orain bi tutorialak eskura dituzue euskaraz zuen web-orria pausoz pauso garatzeko:
- Google Sites Erandio BHIko irakaslea den Andoni Goirienak egindako gida bere institutoan formakuntza emateko.
- Google Sites Astrabudua Astrabuduako institutoan egindako prestakuntzaren emaitza, Berritzegunearen partetik.
Posted in Baliabideak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: digitala, gida, sites, tutoriala | Leave a Comment »
“Kalifikazioak eta hutsegiteak” aplikazio digitala
Posted by pilaretxebarria on maiatza 16, 2013
Gaur bertan izan dugun informazio-saioaren helburua “Kalifikazioak eta hutsegiteak” aplikazio digitalaren oinarriak gogoaraztea izan da. Ondorengoan erabilitako diapositibak dituzue, tutorial moduan.
Posted in Informazioak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: aplikazioa, digitala, informatikoa, kalifikazioak, notak | Leave a Comment »
Jardunaldi digitalak 2013
Posted by pilaretxebarria on otsaila 7, 2013
Ikasturte honetan Leioako Berritzeguneko Topaketak eta Jardunaldi digitalak garai berean gauzatzea erabaki dugu. Pasa den astean Topaketak izan genituen eta atzo Digitaltasunari txanda tokatu zaio. Berriro zuen partaidetza eskertzen dugu, bai hizlariena, bai eskualdeko irakasleena, ikas-praktika onak entzun ditugu, irakaskuntzaren abenturan aurrera joateko.
Lanean gaude Jardunaldietan erabilitako baliabideak “ikas-esperientziak” wikigunean kokatzeko denon eskura.
Posted in Informazioak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: 2013, digitala, jardunaldiak | Leave a Comment »
Ikasturtearen hasieran egiteko ikas-jarduerak
Posted by pilaretxebarria on Iraila 5, 2012
Ikasturte berria heldu zaigu eta ziur aste honetan eginkizun guztiak gogor planifikatzen gabiltzala. Normalean, ikastetxeetako orientatzaileek edo aholkulariek hainbat ikas-jarduera eta dinamika prestatzen dituzte hasiera hauetan egiteko: ongietorriak, aurkezpenak, ikasgelako arauak…Baina, azken urte hauetan gauzak nahiko aldatu dira. Gaur egun hezkuntz gaitasunei begira gaude, hauei dagozkien metodogiak indartzen ari dira (elkarlana, adimen anitzak, elkarbizitza…) eta ordenagailuen presentzia gero eta nabariagoa ikusten dugu gure ikastetxeetan. Beraz, ikasturtearen hasieran guzti hau aldi berean lantzeko asmoz , hona hemen egin ditzakegun 15 ikas-jarduera edo dinamika egokituta, ea lagungarriak diren.
Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: digitala, elkarbizitza, elkarlana, ikasturteberria | Leave a Comment »
Ikastaroa: zientzia digitala / Curso: ciencia digital
Posted by pilaretxebarria on otsaila 20, 2012
Azken hilabete honetan Eskola 2.0 rekin zerikusirik duen Garatu ikastaro bat ematen egon naiz eta hurrengo Sites-ean prestakuntzaren emaitza eskura duzue . Ondorengo edukiak lan ditugu:
- Gaitasun digitala(eta beste gaitasunak) lantzeko eredu metodologiko batetik abiatu gara: atazak
- Eredu didaktiko batzuk aztertu ditugu
- Zientzia-baliabide digitalak ikusi ditugu, beti proposamen didaktikoarekin loturik
- Ikasleei Interneteko bilaketen bidezko ikerketa-jarduera proposatzen ikasi dugu
- Arbel digitalaren oinarrizko funtzionamendua ezagutu dugu
- Arbel digitalean klase-saio bat emateko hainbat adibideak lan ditugu: irudiak, testuak, mapak, bideoak eta simulazioak erabiliz
- Ideiak eta kontzeptuak antolatzeko grafiko batzuk erabili ditugu
- Gure lanak 2.0ko ekoizpen batzuen bidez adieraztea ikusi dugu: EduGlogag, lan idatziak, diapositibak…
- Guzti hau eskura izateko Web-orria eraiki dugu Sites aplikazioaren bitartez
Gaitasun digitala Zientzia arloetan
—————————————————————————————————
Este último he impartido un curso Garatu relacionado con Eskola 2.0 y en el siguiente Sites tenéis a vuestra disposición el resultado. Hemos trabajado los siguientes contenidos:
- Hemos partido de un modelo metodológico para trabajar la competencia digital (y las demás competencias): la tarea
- Hemos analizado algunos modelos didácticos
- Hemos visto los recursos digitales en ciencias, siempre ligados a una propuesta didáctica
- Hemos aprendido a proponer al alumnado actividades de investigación en la Red
- Hemos conocido el funcionamiento básico de la pizarra digital
- Hemos trabajado algunos ejemplos para una sesión de clase con pizarra digital usando imágenes, textos, mapas, vídeos y simulaciones
- Hemos usado algunos organizadores gráficos para ideas y conceptos
- Hemos visto como realizar trabajos usando algunas aplicaciones 2.0: EduGlogs, trabajos escritos, diapositivas…
- Hemos construído un sitio Web para tener todo a mano con Sites
Competencia digital en las áreas de ciencias
Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: digitala, garatu, ikastaroa, zientziak | Leave a Comment »
Asimovek esaten zuen…
Posted by b08leioa on abendua 21, 2010
Hurrengo bideoak 22 urte ditu. Asimovekiko elkarrizketa bat da eta futurismoa egiten da. Asimovek asmatzen eta dibagatzen du etorkizuneko ikaskuntzari buruz eta konputagailuaren ezinbesteko papera azpimarratzen du irakaskuntza pertsonalizatuaren bideratzaile moduan ikusiz.
Bideoan agertzen diren ideia batzuk beteta daude, besteak laster ote? Zergatik ez?
Informazio-iturria: Amazings
Posted in Sailkatugabeak | Laburpen hitzak: asimov, digitala, etorkizuna, heziketa | Leave a Comment »