b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘detekzioa’

Goi mailako gaitasunak dituzten ikasleak: orientabideak

Posted by pilaretxebarria on otsaila 17, 2020


Pasa den ostiralean (eta aurrekoan ere bai), Berritzegunekide guztiok Bilboko Hizkuntz Eskolan bildu ginen, goi mailako gaitasunak dituzten ikasleei erantzuteko orientabideak eskratzeko, Myrian Martínez, Deustuko Unibertsitateko irakaslearen eskutik. Diskurtso orokorra eta psikologian sakonduta izan arren, gako interesgarri batzen laburpena egiten dut:

Neuropsikologiak adierazten du ikasle hauen burmuina desberdina dela

Ikasle hauen inguruan mito pilo daude irakasleen artean, hala nola, beti nabarmenzen direla edo tratagaitzak direla. Arreta era onean egiteko, ikasle hauen ezaugarriak ezagutzea eta kontzeptu argiak izatea ezinbestekoa da (irakasleen prestakuntza).

Balorazioa maiz egin behar da, ikasle hauek bere eboluzioa ere dutelako, eta gerta daiteke adin zehatz batekin ebaluazioetan goi mailako ikasle bezala ez agertzea eta, urte bat pasa barru, bai. Bere garapen propioa dute. Hala eta guztiz, detekzioa ahalik eta goiztiarra izatea, hobe, 4-8 urteren artean. Talento batzuek ez dira sortzen estimuluak ez jasotzeagatik. Kristalizazioa 12 urte inguru gertatzen ohi da.

Eskolako tratamendu inklusibitatearen marko batean egin behar den arren, hezkuntza pertsonalizatu behar dute.

Arautegiari begira, ebaluazio psikopedagokioa egin ondoren, aukera batzuk daude eta, haien artean, kurrikulumaren malgutasuna eta beste kurtso batera pasatzeko aukera, osoan edo arlo batzuetan.

Hezkuntzaren erantzuna kalitatezkoa izateko, programa eraginkorrak diseinatu behar ditugu, motibazioa, ahalegina eta Coping-a izanda. Halber, familekin batera lan behar dugu eta  etxean ere ondo garatzeko orientabideak eman.

Adimen-gaitasun handiko ikasleei hezkuntza-arreta amateko plana (2019-2022) Helburuak ondorengoak dira: identifikatu, erantzuna eman eta oztopoak kendu.

Identifikazio-prozesuan, ikaslea bere globaltasunean ikusi behar da (gaitasun intelektualak, emozioak, motibazioa, sormena, testuguru soziala…), agian errendimentu akademiko altua ez daukatelako; tresna desberdinak aplikatzen (testak, probak, behaketak, familiekiko elkarrizketak…). Pertsonak: familia, ikasle bera (bere iritzia kontutan hartu), irakasleak, ikastetxeetako aholkulariak eta Berritzeguneetakoak.

Aztertzeko protokoloak fase desberdinak ditu: detekzioa, detezkio zehatza eta balorazio psikopedagokikoa.

Detekzio-fasea (screening) LHko 1.mailan, 2.hiruhilekoan eta DBHko 1.mailan, 1.hiruhilekoan egingo da. Tutoreak, behaketa egiteaz gain,  galdesorta bat pasatuko du. bai ikasgelan, bai familian. Proiektu piloto badago.

Detekzio zehatza. LHko 1.mailan, 3.hiruhilekoan eta DBHko 1.mailan, 2.hiruhilekoan egingo da. Honetan tresnak zehatzak erabiliko dira (K-bit, BADYG, WISC, sormena-progak, ikasleen ekoizpenak, Renzulliren inbentario…). Berritzeguneko aholkulariek eta ikastetxeetako orientatzaileek egingo dute.

Ebaluazio psikopedagogikoa. Berritzeguneko aholkularie dagokien lana da. Honen ondorioz, eskuhartzea zehaztatuko da ( aberastasun kurrikularra, malgutasuna, handitzea…). Familiek aportatutako kanpoko txostenak ere onartuko dira, baldintza batzuekin.

Ikasleen profil oso desberdinak izan daitezkeela kontutan hartu behar dugu beti. Batzuek, adibidez, moldatuezin goiztiarra erakusten dute (ez dute eginkizunetan interesik, ez arretarik, ez dute eskolara joan nahi, …). Beste batzuk oso arraskastatsuak eta autonomoak dira, edo dibergenteak (ironikoak, disruptiboak…), edo “underground” modukoak (onartuta nahi dutenez, beren gaitasunak izkutatzen dituzte, neskak batez ere), edo dislexia / Asperger ere badituzte eta oso zaila da bere diagnostikoa.

Errendimentu baxua ikasten da beren neurriko erronkak ez badauzkate. Halaber, Pigmalion efektu negatiboak ere eragina egiten du (mitoak izatea, ezer ez egitea, pribilegiatuak direla pentsatzea…). Zaila da gero deskonektatu duen ikasle berreskuratzea.

Eskuhartze eraginkorra izateko elementu nagusiak: antolakuntza malgua, Kurrikumaren egituta,  metodologia eta plan pertsonalizatuak, kalitatezkoak (ez kantitatea), ikasgelari zuzenduta batez ere, baina taldekatze malguekin eta familiekin batera. Planek giza trebetasunak, hazkunde pertsonala eta ildo emozionalak sustatu behar dituzte. Ikasgelako plangintzak beti eskola inklusiboan kokatu behra dira, hots, “guztientzako kafea” saihezten.

Metodologiaren aldetik, jarduera onenak hurrengoak dira: PBL, erronketan oinarrituta, pentsamendu kritikoa eta sortzailea bultzatzen dutenak, IKTren erabilera, tailerren antolakuntza, autoezagutza bermatzeko jarduerak, programetan edo lehiaketan parte hartzea, dramatizazioak, eztabaidak, rol-jokuak…

Ikastetxeetatik kanpoko ekintzak: “zoom” ikastetxeak ( musika edo dantza-eskolak, kirolezko taldeak…), mentorazgoa (Ikastetxeko irakasleak, Unbiertsitatearen zuzenduta…)

Azelerazio kurrikularra. Modalita batzuk daude (kurtso bat aurreratzea, arlo batean soilik…) Mito pilo ere daude, hala nola, beren testuingutik ateratzea kaltegarria izan daiteekela. Ez da bat ere egia, ikerketek diote ikaslea hobetzen dela  akademikoki eta sozioemozionalki. Eraginkorragoa da LHan.

Abestasun kurrilularra. Kurrikuluma ikasle guztientzako moldatzea. Gai batean sakontzen edo errepasatzen, ekoizpen desberdinak egiteko aukera, taldekatze homogeneaok noizean behin…Renzullik modalitate bat proposatzen du: “aberastasun triadikoa”. Honetan, hasieran ikasleen interesak identifikatzen dira testuingura esploratzeko aukerak ematen (bisitak, museoak, irteerak, erakusketak, demostrazioak…). Bigarren fase batean, intersak lantzen dira proiektuen bidez, maila desberdinetan (oinarrzikoa, aurreratua) eta prozesua bukatzen da proiektu errealak egiten, GMikasleei zuzenduta, Clusterren bitartez (kurtso desberdinetako ikasleak biltzen).

Posted in Informazioak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »