b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘Blogak’

Blogen kudeaketa dispositibo mugikorrak erabiliz

Posted by pilaretxebarria on martxoa 19, 2014


Gaur bertan B08 eta B07 Berritzeguneen arteko¬† prestakuntza saio bat garatu dugu, Gorka Palazio irakaslearen eskutik. “Blog teknologiak eta plataformak mikroedukinen aroan”, izenburupean, blogen erabilera eta garapen historikoa gehi egungo postak sortzeko eta kudeaketa egiteko baliabideei buruz hitz egin du gure Gorkak. Horretaz gain, irakaskuntzarako App garrantzitsuak eta erabilgarrienak aipatu ditu. Bere hitzaldi osoa ondorengo bideoan duzue:

Posted in Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Blogak Haur eta Lehen Hezkuntzan

Posted by pilaretxebarria on otsaila 13, 2014


Leioako Berritzeguneak emandako ikastaro bat Larrabetzu eskolan. Oraingo honetan blogak izan dira protagonistak, beraz,  prestakuntza blog batean garatu da: LARRABETZU IKASTAROA: BLOGAK

Edukiak:

  • Blogen erabilpen didaktikoa: adibideak
  • Oinarrizko konfigurazioa
  • Mezuak eta orriak sortzen
  • Blogaren diseinua
  • Nola txertatu irudiak eta bideoak
  • Beste elementu multimedia batzuk kapsulatzen: soinuak, diapositibak, mapak, KLIK programak

Posted in Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Blogak ere inklusibitatearen bidean

Posted by b08leioa on urria 15, 2010


Normal
0
21

IKT eta HPBereziko harremanak oso ezagunak diren arren, normalean 1.0 moduan erabiltzen dira, hau da, ikasgelarako programa zehatzak  edo erabilerraztasunari dagozkion doiketak erabiliz.

Azken bolada honetan 2.0ko erabilpena aritzen doa irakaskuntza munduan eta, honekin batera, irakasle batzuk HPBko eremu honetan ere aplikatzera ausartu dira. Gure eskualdean bi adibide onak ditugu:

Bietan, ikasleek beren esperientziak, iritziak, ikasgelako lanak …adierazteko aukera bikaina dute, multimedia moduan, gainera. Benetako protagonismoa eta motibazioa lortzeaz gaian, mundura ateratzen dira eta munduak, aldi berean,  ikasgela hauetan garatzen den lan zoragarria ezagutzen du.

Posted in Informazioak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »

KUKULARRA BLOGA

Posted by b08leioa on apirila 29, 2009


Andoni Goirienak KUKULARRA blogean sarrera interesgarri hau sartu du.
Filmeak, Telesailak eta Dokumentalak “ikusezazu”, eta nahi baduzu deskargatu ere. Euskaraz guztiak. Ikusteko bertan sartu eta listo http://www.ikusezazu.com/ eta deskargatzeko erregistratu eta azalpena jarraitu.
Filmeak (akzioa, animazioa, beldurrezkoak, drama, historikoak, komedia…), telesailak (animazioa, fikzioa) eta dokumentalak (historikoak, natura, unibertsoa, musika, kirolak…) dituzu.

Posted in Baliabideak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »