b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘bikoteka irakurtzen’

Irakurmena eta Bikoteka Irakurtzen

Posted by b08ingelesa on Iraila 30, 2016


iturria: scoop.it

iturria: scoop.it

Ikasturte berri bat hasi da eta Leioako Berritzegunean jarraitzen dugu, jo-ta-ke, idatzizko ulermenaz lan egiten. Irakurmena ikasketa guztietan eta edozein arlo/materiatan arrakasta lortzeko hain garrantzi handia duenez, ikastetxe gehienek beraien hobekuntza planetan sartu dute. Gure partez, lagundu nahi dizuegu zuek hasitako bidean eta horregatik, aurten ekintza ezberdinak eskeiniko dizkizuegu gai horren inguruan.

bikoteka-logo-testuaBikoteka Irakurtzen Programarekin jarraituko dugu . Gure hirugarren urtea izango da eta LHrako mintegia berriro antolatu dugu ikastetxe berriei zein aurreko urteetakoei biltzeko foro bat eskeintzeko.

Gogorarazi nahi dizuegu programa honetan irakurmenaz gain elementu garrantzitsu batzuk garatzen direla: ikasleen estrategiak, (eta horren ondorioz) autonomia eta autoestimua, familiaren inplikazioa, irakasleen eta ikasleen lankidetza…

iturria: youtube.com

iturria: youtube.com

Aurreko urteetan bezala, gure zonaldeko Programan dauden ikastetxe guztientzat saio orokor bat antolatu dugu eta Marta Floresek bideratuko du (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea_Grupo de Investigación sobre Aprendizaje entre Iguales, David Durán koordinatzailea). Saio hau, datorren asteazkenean, urriaren 5ean, 09:30etatik 13:30era izango da.

irudiaren iturria: ikasbideaekintzak.wordpress.com

Urriaren 5eko saioan IZENA EMATEKO klikatu estekan.

LHko Mintegian IZENA EMATEKO klikatu estekan.

 

Bestaldetik, ikasturte honen eskaintza borobildu nahi dugu  beste bi saio orokorrekin, edozein ikastetxeri irekita, irakurmenaren inguruko beste esperientzia ezagutzeko eta zailtasunetan sakontzeko:

  • Bigarren hiruhilabetean, ea posible dugun Isabel Solérekin kontatzea irakurketaren estrategiak lantzeko.
  • Hirugarren hiruhilabetean, esperientzia ezberdinekin elkartruke bat antolatuko dugu.

irakurketa-estrategiak

Espero dugu guztion ahaleginekin aurtengo lana emankorra izatea, GUK eta GURE IKASLEOK irakurketarekin ikasteko eta disfrutatzeko.

Posted in Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Bikoteka irakurtzen

Posted by Ana Basterra Cossío on Iraila 11, 2015


leyendo en pareja

Irudiaren iturria

2014-2015 ikasturtean Leioako BerritzeguneanBikoteka irakurtzen” mintegia antolatu genuen. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleagoari zuzenduta izan zen. Honetarako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako aholkulariekin batera Marta Flores izan genuen gurekin.

Bikoteka irakurtzen programan berdinen arteko laguntza oso inportantea da.

Martak programa aurrera eta lehenengo pausoak  emateko, ideiak, jarraibideak eta teknikak eman zituen. Baina esan behar da benetazko lana irakasleena izan zela, testu asko beraien galderekin sortu zituztelako.

Institutu bakoitzak 24 testu ikasgelan lan egiteko eta beste 24 testu familiek ikasle hauekin lan egiteko sortu zituen.

Jarraian Bigarren Hezkuntzan egin diren baliabideak eskuragarri dauzkazu bai euskeraz bai gaztelaniaz. DBH-n lan egiteko testuak dira eta Bikoteka irakurtzen teknika jarrai daiteke, baina testu baliagarriak dira norbanako irakurmena edo tertulia dialogiko baten bitartez ikasleekin lan egiteko.

aviso

Irudiaren iturria

“Eta ikasturte honetan errepikatuko dugu” Marta Floresekin izango dugun 1. bilera irailaren 16-an izango da

separadora

leyendo en pareja

Fuente de la imagen

Durante este curso 2014-2015, en el Berritzegune de Leioa, hemos organizado un seminario de trabajo con el título “Leyendo en pareja“. Ha estado dirigido a profesores de Primaria y de Secundaria con la asesoría externa de Marta Flores y con el seguimiento de las asesorías de Primaria y de Secundaria del propio Berritzegune.

En  el programa “Leyendo en pareja“, como su nombre indica, la ayuda entre iguales a la hora de leer y entender un texto  es fundamental.

Marta nos ha ido ofreciendo ideas, pautas, técnicas y recursos para empezar a andar. Pero el verdadero y fabuloso trabajo lo han realizado las profesoras que han participado en este seminario, ya que cada centro escolar participante ha creado 24 textos para trabajar en el aula y otros 24 textos para poder trabajar las familias con estos alumnos.

Para poder organizar las carpetas con los textos, las profesoras podían elegir entre los textos elaborados por otros profesores participantes en el programa, haciendo las adaptaciones que consideraban necesarias a la hora de formular las preguntas y, otras veces,  elegían los textos y elaboraban dichas preguntas.

A continuación, puedes acceder al material elaborado para Secundaria tanto en castellano como en euskera. Son textos pensados para trabajar en la ESO y de una gran utilidad no sólo para trabajar la lectura en parejas, sino también la comprensión textual individual, una comprensión colectiva a través de una  tertulia dialógica, etc.

aviso

Fuente de la imagen

“Y este curso 2015-2016 Repetimos” 1ª reunión con Marta Flores el miércoles, 16 de septiembre de 2015.

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza, Uncategorized | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

Bikoteka irakurtzen. 2. saio orokorra

Posted by Ana Basterra Cossío on urtarrila 28, 2015


Irudiaren iturria

Irudiaren iturria

Gau goizean Marta Flores-ekin 2.saio orokorra izan dugu. Prozesua martxan jarri da eta partaideak oso gustora egon dira haien zalantzak argitzen eta egoera kontatzen.

Data:  2015eko urtarrilaren 28an

Lekua:  Leioako Berritzegunean (Areto Nagusian)

Ordua:  09:30etatik 13:30 etara

Gai zerrenda:

9:30-11:30

1.- Programaren garapena ikastetxeetan: non gaude?

Taularen berrikustea:gure egoera, hausnarketak, zalantzak eta iradokizunak

11:30-11:50 Atsenaldia

11:50-13:30

Hurrengo atalen azterketa:

2.- Aniztasunari erantzuna

3.-Programaren jarraipena: autoebaluazioa, behaketen erregistroa, saioen egunkaria.

4.-Berdinen arteko tutoretza

5.-Norberak lekarkeena

13:30: Saioaren amaiera

Posted in metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »