b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘bideoa’

Zientzia Klip lehiaketa

Posted by pilaretxebarria on Iraila 27, 2016


111111

Zientzia Klip” bideolehiaketa Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintza da. Ekimenak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko KatedrakNaukas eta The Big Van-en laguntzarekin gauzatzen da urtero eta gazteek sortutako, diseinatutako eta ekoiztutako zientzia-dibulgazioko bideoak saritzea du helburu.  Sariak irailean ematen dira eta haien artean gure zonaldeko bik irabazi zuten:
  • Aldi batetik, taldeko modalitatean, Gaztelueta Ikastetxea.  Javi  Mendía eta beren ikasleak  Pablo Eléxpuru, Gabriel Ibarra eta Guillermo Hurtado (Gaztelueta Ikastetxea, Leioa) nanoteknologia gaia izanda. Zorionak!!!
  • Beste aldetik, norbanako modalitatean, Jado Ikastetxeko ikaslea den Aida de los Ríosek,  Erlatibitate teoria kontatzen digu bere ekoizpenaren bidez. Bikaina!!!

 

Posted in Gertaerak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »

Gure eskualdeko bi ikastetxe Gazte Irekia lehiaketan irabazle

Posted by pilaretxebarria on maiatza 12, 2015


Gazte Irekia Hezkuntza Sailak sustatzen duen proiektua da eta LHko 3. zikloko ikasleei zuzenduta dago.  Leloa ” Aurkez ezazue proposamen bat Euskadi hobetzeko” izanik,  bi helburu nagusi ditu:

  • Ikasleen eztabaidarako eta ekimenerako gaitasuna bultzatzea, hiritar bezala proposamenetan eta erabakietan parte hartzeko dituzten aukerak jorratuz, ikasleak elkarbizitza demokratikorako prestatze aldera.
  • Pertsona helduok gure gizartea hobetzeko ikasleen ekarpenak kontuan hartzea, gazteek munduaz duten ikuspegitik eta ideia berritzaileak sortzeko duten gaitasunetik ikasiz.

Gazteek proposamen bat garatu, bideo batean islatu eta YouTubera eraman behar dute. Aurten 2. edizioa ospatu da eta gure eskuladeko bi ikastexek 1. eta 2. saria lortu dute, hain zuzen ere, Vizcaya Ikastetxea eta Lauro Ikastola. Talde irabazleak lehendakariari aurkeztu dio bere proposamena Lehendakaritzan. Zorionak biei!!!!

Vizcaya ikastetxeko “Herria hobetuz” izeneko taldearen bideoa:

Lauro Ikastolako taldearena:

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , , , , | Leave a Comment »