b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘almeria’

ARCE proiektuaren III.Topaketak

Posted by pilaretxebarria on martxoa 28, 2012


Leioako Berritzegunekide batzuek bi urteko iraupena duen ARCE proiektu batean parte hartzen dugu. Lan komuna garatzen ari gara beste hiru laguntza zerbitzu batzuekin ( CEP Cuevas-Olula, CREENA eta CEP Nalón-Caudal) eta, noizean behin, lana koordinatzeko eta partekatzeko elkartzen gara Topaketa  batean. Azkena Almerian izan dugu pasa den astean. Egun batean hango esperientzia interesgarriak entzun ditugu. Hona hemen esteka batzuk:

  • Rafael Ruiz eta Violeta Baena (Agencia andaluza de evaluación educativa- AGAEVE) . “Irakasleen gaitasun profesionalei” buruzko dokumentua burutu dute eta gurekin partekatu dituzte aholkularien profilari dagozkionak: laguntza eman (interesak eta beharrak aztertu, praktika onak azaleratu…), prestakuntza kudeatu eta eman (prestakuntza giroak sortu, ikasgelako eragina aztertu…) eta dinamizatzaile ona izan (formakuntzako prozesuetan, sare profesionalak sortzerakoan, berriztapen eta ikerketa-praktikak…)
  • Paco Fernándezen eskutik   sare sozialen garrantziaz jabetu gara eta nola posiblea den bat sortzea berez, Administrazioaren bultzakadarik gabe. Bi adibide onak ondorengoak dira:  EABE ( encuentro andaluz de blogs educativos) eta bere herrian sortutako bat, Abla.
  •  FAPACE-ren ordezkariek erakutsi digute Andaluziako ikasgelako”delegatua”ren figurak garatzen duen lana. 8.000 gurasoak dira,  beren ikas-taldearen tutore eta familien arteko bitartekaritza egiten dute eta gurasoen prestakuntzaz ere arduratzen dira.  Erabiltzen dituzten material eta baliabide ugari Andaluziako elkarbizitza planaren Webean daude.
  • Paco Villegas (aholkularia) eta   José J. Granadosen artean (IES Cura Varelako irakaslea)  erakutsi digute Almeriako Prestakuntza birtualaren Sarea, CEP Indalo. 2003 ikasturtetik martxan dago eta urtero ikastaro pilo ematen dira, ikasturtearen amaieran topaketa presentzial batean elkartzeko. Moodle plataforma erabiltzen dute eta, behin bukaturik, ” irekitzen” dituzte bere  baliabide atal batean. Begirada bat botatzea gomendatzen zaituztegu, oso interesgarriak direlako.
  • Hiru irakasleen esperientziak ere entzun ditugu: LHko ingelesako  bloga, kulturarteko hezkuntza eta gaztelania ikasteko materialak eta LHko 5.mailako beste blog interesgarria Educar desde el corazón .

 

Paco Fernándezen argazkia – Argazki gehiago

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »