b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Posts Tagged ‘agenda21’

Waste4Think, europear proiektua Vizcaya Ikastetxean

Posted by pilaretxebarria on otsaila 20, 2019


IMG_20190219_120519

Waste4Think, Euskadin, Deustuko Unibertsitateko DeustuTech institutoak lideraturik, 2016tik aurrera garatzen den europear proiektu bat da. Bere helburua, hondakinen kudeaketa hobetzeko irtenbideak bilatzean datza, beti IKT-etan oinarrituta eta hiritar-partaidetzarekin kontutan hartuz, hiri eta herri jasangarri eta ekologikoa  bihurtzeko asmoz eta ekonomia zirkularra sustatuz.

Proiektua jazarrita dago, piloto moduan,  4 herritan,  Zamudio hauetariko bat izanda. Udalerriak zenbait helburu jarri dizkio bere buruari, sortzen den hondakin-kopurua murriztu eta berrerabilera-tasa eta birziklatze-tasa handitu egin dadin, hala nola,  edukiontzien eta kamioien monitorizazio integralerako sistema,  erreminta ekonomiko desberdinak erabiltzea (‘erabili ahalako ordainketa’ –PAYT– zerga-sistema berezia) edo herritarren zein ikastetxeen inplikazio-maila handitzea, ekimen kolektiboko esperientzien bidez (Eko-jaiak, Tupper solidarioa…). Azken arlo honetan, ‘joko serioak’,  hezkuntza-baliabide irekiak (OER) eta Appak erabiltzen dira. Vizcaya Ikastetxea, Agenda 21 programaren bitartez, “eskola pilotoa” izendatu dute.

Atzo bertan, otsailaren 19an, Zamudioko Udaletxean eta Vizcaya ikastetxean, proietuaren Topaketa ospatu zen: “Demo day”. Ikastetxeko zuzendariak, irakasleek eta ikasleek, beren ekintzak eta Udalekiko akordioak aurkeztu zizkiguten. Hona hemen batzuk, laburpen moduan:

  • Ikasle ekodelegatuak eta txoko berdea dauzkate
  • Egindako lanen komunikazioa ikasgelan bertan zein ikastetxeko blogean edo aldizkarian  egiten da
  • Gasteek CONFIT ingurugiro-topaketetan hartzen dute parte
  • Ikastetxeko paperezko ekoauditoria hasi dute (Haur eta Lehen Hezkuntza)
  • Dilemak, egoera problematikoak planteatzen dira
  • Jostailuak eta elikagaiak biltzeko irteera didaktikoak
  • Tupper solidarioa
  • Galbarritu auzoko garbiketa
  • Eskola-ortua eta konpostajea (STEAM proiektua)
  • Jolasen bidez sensibilizazioa egiten dute.

Tupper solidarioa:

Jolas bat:

 

 

 

Posted in Baliabideak, Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

UNESCok Euskal ingurumen hezkuntza saritzen du

Posted by pilaretxebarria on azaroa 11, 2014


Hezkuntza jasangarrientzako UNESCOren nazioarteko konferentziak  Euskal Jaurlaritzako eskolako Agenda 21 programa sarituko du. Japonian ospatzen den Topaketak, azken hamarkada honetako ekimenarik hoberen artean  kokatzen den ekintzatariko bat dela pentsatzen du.

Ana Oregi, Euskal Ingurumeneko  Sailburua, gonbidatuta izan da Euskadiko ikastxeetan ematen den ekintza azaltzeko.

Posik egoteko berria, ez da?

Jatorria: EFEverde / Berria egunkaria

Posted in Gertaerak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »