b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘2013’

Zientzia Astea 2013

Posted by pilaretxebarria on azaroa 4, 2013


Azaroarekin bat Zientzia Astea datorkigu. Aurten oso goiz, aste honetan hain zuzen ere. Beti bezala, erakustokiak, tailerrak eta hitzaldi interesgarriak zientzia eta teknologia gure gazteen artean zabaltzeko eta suspertzeko.

Oraindik matrikula irekita dago! Ez galdu aukera!

Informazioa eta programa:

Lehiaketak:

Azaroaren 6tik 10era Bilbon
Azaroaren 7tik 9ra Donosti eta Gasteizen

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Zientziagela

Posted by pilaretxebarria on ekaina 13, 2013


Sarrera honetan Berritzegunetako ZT eremuko aholkularien aurtengo lana aurkezten dizuegu. Ikasturte honetan “atazen bidezko irakaskuntza” gai honen inguruan egin dugu lan eta hurrengo web-orrian islatu dugu.

Ataza (eta batez ere ikas-proiektuak, baina gai honi hurrengo batean ekingo diogu) gaitasunak garatzeko eta XXI.mendeko irakaskuntza aurrera eramateko estrategia bikaina da. Sites honetan ataza planifikatzeko pausoak dituzue, ikastarotxo moduan antolaturik eta adibide batzuk.

Una nueva página web resultado del trabajo de las asesorías de ámbito CT de los Berritzegunes. Dedicada a la estrategia de trabajo por tareas, contiene indicaciones para planificar una tarea y ejemplos.

ZIENTZIAGELA

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , | Leave a Comment »

IKASBLOGGAK 2013

Posted by pilaretxebarria on ekaina 9, 2013


Berriro datorkigu orain dela zazpi urte jaio zen Ikasblogak ekimena. Oraingo honetan , ekainaren 24an ospatuko da Bilboko Ingenieritza Eskolan, “Bide berriak” aurtengo leloa izanez. Parte hartzera animatzen zaituztegu, ez bakarrik entzule gisa, baizik eta zure esperientzia aurkezteko. Jardunaldiaren blogean programa eta izenematea dituzue.

Beste Jardunaldietan aurkeztutako esperientziak eta hitzaldiak:

 

 

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Gure ikastetxeak Zientziakale ekimenean

Posted by pilaretxebarria on maiatza 6, 2013


Pasa den larunbatean, “Zientziakale” ekimena ospatu zen Leioako kaleetan. Han egon ziren gure ikastetxe batzuk parte hartzen eta zientziaren hedapena egiten herritar guztien artean. Bikaina egin zuten ikasleek eta irakasleek. Zorionak.

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Jardunaldi digitalak 2013

Posted by pilaretxebarria on otsaila 7, 2013


Ikasturte honetan Leioako Berritzeguneko  Topaketak eta Jardunaldi digitalak garai berean gauzatzea erabaki dugu. Pasa den astean Topaketak izan genituen eta atzo Digitaltasunari txanda tokatu zaio. Berriro zuen partaidetza eskertzen dugu, bai hizlariena, bai eskualdeko irakasleena,  ikas-praktika onak entzun ditugu, irakaskuntzaren abenturan aurrera joateko.

Lanean gaude Jardunaldietan erabilitako baliabideak “ikas-esperientziak” wikigunean kokatzeko denon eskura.

 

Posted in Informazioak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »