b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Posts Tagged ‘2012’

Zientzia Astea 2012

Posted by pilaretxebarria on urria 28, 2012


Eta honekin  XII edizioa datorkizu. Ondo dakizuenez, ekimena urtero azaroan zehar ospatzen da hiru euskal hiriburuetan ( 7 eta 11en artean) eta bi zati desberdinak ditu hezkuntzari begira: ikastetxeen bisitak azokan bertan egoteko eta ikas-jarduera zientifikoak parte hartzeko (hitzaldiak, irteera didaktikoak, museoen bisitak…). Bilbon Alhondigan garatuko da, Donostin Artzain Ona Plazan montatuko karpan eta Gasteizen EHUko Lascaray Ikergunean. Tik tak…badator

Zientzia Astea web orria

Zientzia Astea Facebook

Bilbon zentratuz, Erakustokietan, EHUko txoko klasikoez gain ( Fisika,Geologia,Kimika) ikusiko dugu: Materialak jolasten, Topografia eta informazio geomatikoa, Robotika, Ingenieritza biomedikoa, Biosistemak, Biodibertsitatea eta eboluzioa, Ekosistemen osasuna, Arnasketa, Formula Student, Lurreko telebista digitala, Santimamiñeko koba, Finantzak eta zientzia, Espezien identifikazioa eta Argiaren aplikazioak

Bilboko Tailerrak  :

  • Ikusmen urritasuna duten pertsonei zuzendutako zientziak
  • Zientzia ikuskizuna: eguneroko materialekin egindako esperimentuak
  • PechaKucha investigativo:  Hainbat EHUko ikerlari gazteen ikerkuntza proiektuak dibulgatuko dizkigute

Irteera.  didaktikoak:

  •  Ingenieritza Eskolako Espazio Gelan dagoen Astronomia Behatokitik gaueko behaketak.
  • Arkeologia museoa
  • Sarriko parkearen zuhaitzak ezagutzeko txangoa.
  • Paseoa itsatsontziz Bilboko ibaiatik
  •  Alhondigan bertan ibilaldi geologikoa

Eta ez ahaztu VI. Argazki Geologikoen lehiaketa!

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Zientzia Jardunaldiak 2012

Posted by pilaretxebarria on urria 4, 2012


Atzo, Bilboko EHUko Paraninfoan, Zientzia Jardunaldiak ospatu ziren. Haur Hezkuntzatik Unibertsitatera, denetariko partehartzaidetza egon zen  modu desberdinetan: adituen hitzaldiak, ikastetxeen esperientziak, Entitate batzuen eskaintza zientifikoa, eta, beharbada politena, irakasleek eta ikasleek beraiek garatu zituzten tailerrak.   Hona hemen hitz egindakoa labur labur jarrita, argazki batzuekin lagunduta.

Dakizuenez, gaur Donostin garatzen ari dira eta materiala eta grabazio guztiak laster eskuragarria izango ditugu Jardunaldien blogean eta Berritzegune Nagusiaren YouTubeko kanalean.

Gure zonaldeko Artaza Romoko institutoak (kimika harrigarria) eta Lauro ikastolak (Zientzia astea gure ikastolan) parte hartu zuten, aurrera!

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | 1 Comment »

Zientzia-jardunaldiak / Jornadas de Ciencias

Posted by pilaretxebarria on Iraila 17, 2012


Urriaren 3an (Bilbon, EHU-ko Paraninfoan) eta 4an (Donostian, EUREKA Museoan)“ZIENTZIA HEZKUNTZA: BERRIZTAPENA ETA ERRONKAK ZIENTZIEN IRAKASKUNTZAN” izenburuko Zientzia – Jardunaldiak garatuko dira. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago ekitaldia. Zientzia Hezkuntza bultzatzea dute helburu Jardunaldi hauek; bertan, gure ikastetxeetan eginiko zenbait lanen emaitzak ezagutzeko aukera izango dugu, eta hezkuntza-jarduera hobetzeko asmoarekin abiatutako beste zenbait esparru jorratuko ditugu. 

Hurrengo web-helbidean aurkituko dituzue Jardunaldiaren informazioa eta izena emateko inprimakia: http://hezkuntza.blog.euskadi.net/zientzia/

 ————————————————————

Los  próximos días 3 de Octubre en Bilbao, en el Paraninfo de la UPV-EHU y el 4 de Octubre en Donostia, en el Museo Eureka  se celebrarán  unas Jornadas de Ciencias “EDUCACIÓN CIENTÍFICA: INNOVACIÓN Y RETOS EN LA ENSEÑANZA DE LAS CIENCIAS”. Estas Jornadas están dirigidas al profesorado tanto de Infantil, como de Primaria y Secundaria. Su finalidad es dar un impulso a la Educación Científica, y en ellas tendremos la oportunidad de conocer el resultado de los trabajos realizados  en nuestros centros educativos y de explorar otros contextos que promueven la mejora de la práctica educativa.

Toda la información y el formulario de inscripción se encuentra disponible en la siguiente dirección:  http://hezkuntza.blog.euskadi.net/zientzia/

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Zientzia hezkuntza proiektuak 12-13

Posted by pilaretxebarria on ekaina 7, 2012


Bosgarren ikasturtez, zientzia-hezkuntza Ekimena 2012-13 abian jarri da, beraz, orain arte proiektu honetan sartu ez zaudeten LH eta BHko ikastetxeek parte hartzeko aukera zoragarria duzue. Hau egiteko ez da beharrezkoa proiekturik idaztea, bakarrik ekimeneko baldintzak betetzea. Baldintzen informazioa  Berritzegunean duzue eskurabaita eskabidea ere.

Izena emateko epea irailaren erdian amaituko den arren, laborategi-baliabideen eskaeraren baldintzak kudeatzeko asmoz, garrantzitsua izango litzateke ekainak 30rako interesatuta dauden ikastetxe kopurua ezagutzea.

  Aurten, irakasleentzako informazioa, modu argian eskuratzeko site batean jarri da:  Zientzia Hezkuntza Ekimena

Bertan, zientzia-hezkuntzako ikastaro eta mintegietan erabiltzen diren baliabide guztiak zintzilikatuta egongo dira.Dagoeneko, oinarrizkoena jarria dago, hala nola, deialdiaren ezaugarriak, laborategi-baliabideen informazioa, Garatu ikastaroak, baliabide didaktikoak eta abar.

Anima zaitezte!

Posted in Baliabideak, Deialdiak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Ikasbloggak 2012

Posted by pilaretxebarria on ekaina 1, 2012


Urtero bezala ekainean gaude eta Ikasbloggak ekimena abian jarri da berriro  ikasturtea ondo bukatzeko. Bilboko Ingenieritza Eskolan hurrengo 26an ospatuko da, aurtengo leloa “Mugarik gabe ikasi” izanik.   Programak ekintza berriak barneratzen ditu, goizean, ohikoa denez, hitzaldi bat izango dugu, Industrial-eko EOI DIGITAL-eko Zuzendaria den Tíscar Lara-ren eskutik:  Más allá del aula: la red como laboratorio de aprendizaje informal. Segituan, LH eta BHko esperientziak. Arratsaldez eta  “datorren ikasturteari begira” izenbururekin, hiru jarduera gehiago programatuta daude, Hamaika Haizetara proiektua, Hezkuntza Sailako materialen aurkezpena eta irakasle guztien partaidetza sustatzeko bi aukera politak: “zure bloga erakutsi” eta “komunikazioa” aurkezten. Azken hauetan parte hartu nahi baduzue formularioak bete eta zuzenean bidali . Anima zaitezte, asko gara eta!

Eskola 2.o, IKT eta gaitasun digitalaren garapenean interesatuta dauden irakasleen topagune bikaina da, ez galdu aukera!

Informazio osoa eta izenematea:  Ikasbloggak

En castellano

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Topaketak 2012: materialak

Posted by pilaretxebarria on maiatza 14, 2012


Aurtengo Topaketen materiala (goizeko hitzaldiak gehi arratsaldeko “10X5” kedada) eskuragarria duzue gure Wikian.

Teneís disponible el material de los Encuentros de este curso (experiencias de la mañana y de la quedada de la tarde) en nuestro Wiki

TOPAKETAK 11-12: IRAKASKUNTZAREN ESZENATOKI BERRIAK

Posted in Baliabideak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Udako prestakuntza

Posted by pilaretxebarria on maiatza 9, 2012


Eguneroko lanak prestakuntza egiteko denbora kentzen digula izan da gure kezka beti. Beraz, oso lanpetuta egon zaretenentazt, uda garai ona da zeuen burua prestatzeko.  Bai Unibertsitateak, bai HIK Hasi Erakundekoak klasikoak dira eta beti kalitatezko ikastaroen eskaintza dute. Denetariko dugu, gai orokorretatik arloko gaietara, denak ikasgelarako oso praktikoak.

XXXI. udako ikastaroak

XIII.Hik Hasi udako Topaketak

  • Ordutegia: 9:00-14:00
  • Tokia:  Donostiako Zurriola ikastola
  • Izenematea:  2012-05-31

 

 

Ya han comenzado los plazos de matrícula para los cursos de verano de la UPV y de Hik Hasi . Información en: XXXI Cursos de verano y XIII.Hik Hasi udako Topaketak

Posted in Informazioak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Getxolinguae 2012

Posted by pilaretxebarria on maiatza 4, 2012


Maiatzan zehar urteroko Jardunaldi ospetsu bat datorkigu: Getxolinguae. 12 urte betetzen dituen ekimenak hizkuntza izan du beti ardatz nagusia eta honen inguruko gai ugari tratatu dira, beti pilpilean dagoen bat. Aurten, Komunikazio- Proiektuei  txanda tokatu zaie, ikuspuntu komunikatiboa lantzeko ikas- ekintzetariko bat, lan-proiektuen estrategia metodologiaren barruan. Gai polita, beraz, aurtengo Getxolinguae ez galtzeko, maitzaren 16an eta 17an, Igeretxe Hotelean.

Getxolinguae 2012

El 16 y 17 de mayo se celebrará la doceava edición del conocido evento Getxolinguae, en esta ocasión dedicado alos proyectos de comunicación.

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Gipukoako Berriztapen Jardunaldiak 2012

Posted by pilaretxebarria on apirila 19, 2012


Berriro datorkigu urtero ospatzen den Ekimen hau. Gipuzkoako ikastetxeek beren berriztapen proiektuak aurkezten dituzte  hitzaldien bidez edo tailerrak ematen, konferentzia batzuekin ere lagunduta.

“GURE PRAKTIKAREN BIDEZ KONPETENTZIAK GARATZEN” aurtengo lelopean,  2012ko maiatzaren 10 eta 11n zehar garatuko dira Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ARETO NAGUSIAn.
Lan-ildoak, estrategia metodologikoak konpetentziak lantzeko:

  • LHn eta BHn ikasketa kooperatiboa
  • Bikoteka irakurtzen esperientzia
  • Bikoteka idazten hastapena
  • Matematika lantzeko estrategiak
  • Eskola 2.0

Programari buruzko kontsultak eta izen emateak apirilaren 24tik hasita maiatzaren 8ra arte egin ahal izango dira honako web orrian:

Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen proiektuen buruzko XI. Jardunaldiak

——————————————————————————————-

Bajo el lema “DESARROLLANDO COMPETENCIAS POR MEDIO DE NUESTRA PRÁCTICA” se vuelven a celebrar este curso las Jornadas de proyectos de innovación educativa de Gipuzkoa, en las toman parte centros que exponen sus experiencias y hacen talleres, acompañados de conferencias. Se desarrollarán el 20 y 21 de mayo en  el AULA MAGNA de la Facultad de Filosofía y Ciencias de la Educación de Donosti, con estos temas:

  • Aprendizaje Cooperativo en Primaria y Secundaria
  •  Experiencia: Leyendo por parejas
  • Iniciación de escribiendo por parejas
  • Estrategias para trabajar Matemáticas
  • Escuela 2.0

Información e inscripciones ( del 24 de abril hasta el 8 de mayo)  en:

Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen proiektuen buruzko XI. Jardunaldiak

 

Posted in Deialdiak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »