b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

Archive for the ‘Informazioak’ Category

STEAM Euskadi Sariak (eta proiektuen deialdia)

Posted by pilaretxebarria on martxoa 2, 2020


STEAM Euskadi

Irudia: STEAM Euskadi

STEAM proiektuak eta jarduerak sustatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak  STEAM sarien deialdia garatu du. STEAM ekimena orain direla bi urte sortu zen, arlo hauen arteko proiektuak bultzatzeko eta, honen barruan, oinarrizko gaitasunak (arlokoak zein zeharkakoak) garatzeko, beti bokazio zientifiko-teknologikoak eta genero ikuspuntua kontutan harturik.

Orain, ekimenaren helburuak behin zabalduta eta irakaskuntzarako STEAM proiektuen deialdiak eginda, Euskadiko hezkuntza-jardunbide egokienak  agerian jarri eta saritu nahi da: lortutako emaitzak, izandako eragina, berrikuntza-maila eta neskak/emakumeak ZT eremuetara erakartzeko alderdiaren lanketa. Bi kategoria daude:

  • STEAM ekimen berriztatzaila
  • Genero ikuspegia STEAM proiektuetan

STEAM sari hauetan Unibertsitateek, hezkuntza ez formaleko erakundeek, ikerketa-zentroek  eta enpresek parte har dezakete, baina IKASTETXEEK ere. Beraz, STEAM proiektua ondo garatuta eta dokumentatuta baldin baduzue, aukera bikaina da zuen proiektuei indarra emateko,  Haur Hezkuntzatik Batxilergora.

Proiektuak STEAM Euskadi Sariak webgunearen bidez aukertuko dira. Martxoaren 17an eskabideak aurkezteko azken eguna da eta maiatzan sari-banaketa egongo da.

Informazio osoa webgune berean:STEAM Euskadi Sariak

 

Halaber, gaur bertan, beste deialdien artean,  STEAM proiektuen deialdia atera dela jakinarazi nahi dizuegu. Deialdi honetako informazioa eta adibideak ZIENTZIABERRI blogean dituzuela.

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Goi mailako gaitasunak dituzten ikasleak: orientabideak

Posted by pilaretxebarria on otsaila 17, 2020


Pasa den ostiralean (eta aurrekoan ere bai), Berritzegunekide guztiok Bilboko Hizkuntz Eskolan bildu ginen, goi mailako gaitasunak dituzten ikasleei erantzuteko orientabideak eskratzeko, Myrian Martínez, Deustuko Unibertsitateko irakaslearen eskutik. Diskurtso orokorra eta psikologian sakonduta izan arren, gako interesgarri batzen laburpena egiten dut:

Neuropsikologiak adierazten du ikasle hauen burmuina desberdina dela

Ikasle hauen inguruan mito pilo daude irakasleen artean, hala nola, beti nabarmenzen direla edo tratagaitzak direla. Arreta era onean egiteko, ikasle hauen ezaugarriak ezagutzea eta kontzeptu argiak izatea ezinbestekoa da (irakasleen prestakuntza).

Balorazioa maiz egin behar da, ikasle hauek bere eboluzioa ere dutelako, eta gerta daiteke adin zehatz batekin ebaluazioetan goi mailako ikasle bezala ez agertzea eta, urte bat pasa barru, bai. Bere garapen propioa dute. Hala eta guztiz, detekzioa ahalik eta goiztiarra izatea, hobe, 4-8 urteren artean. Talento batzuek ez dira sortzen estimuluak ez jasotzeagatik. Kristalizazioa 12 urte inguru gertatzen ohi da.

Eskolako tratamendu inklusibitatearen marko batean egin behar den arren, hezkuntza pertsonalizatu behar dute.

Arautegiari begira, ebaluazio psikopedagokioa egin ondoren, aukera batzuk daude eta, haien artean, kurrikulumaren malgutasuna eta beste kurtso batera pasatzeko aukera, osoan edo arlo batzuetan.

Hezkuntzaren erantzuna kalitatezkoa izateko, programa eraginkorrak diseinatu behar ditugu, motibazioa, ahalegina eta Coping-a izanda. Halber, familekin batera lan behar dugu eta  etxean ere ondo garatzeko orientabideak eman.

Adimen-gaitasun handiko ikasleei hezkuntza-arreta amateko plana (2019-2022) Helburuak ondorengoak dira: identifikatu, erantzuna eman eta oztopoak kendu.

Identifikazio-prozesuan, ikaslea bere globaltasunean ikusi behar da (gaitasun intelektualak, emozioak, motibazioa, sormena, testuguru soziala…), agian errendimentu akademiko altua ez daukatelako; tresna desberdinak aplikatzen (testak, probak, behaketak, familiekiko elkarrizketak…). Pertsonak: familia, ikasle bera (bere iritzia kontutan hartu), irakasleak, ikastetxeetako aholkulariak eta Berritzeguneetakoak.

Aztertzeko protokoloak fase desberdinak ditu: detekzioa, detezkio zehatza eta balorazio psikopedagokikoa.

Detekzio-fasea (screening) LHko 1.mailan, 2.hiruhilekoan eta DBHko 1.mailan, 1.hiruhilekoan egingo da. Tutoreak, behaketa egiteaz gain,  galdesorta bat pasatuko du. bai ikasgelan, bai familian. Proiektu piloto badago.

Detekzio zehatza. LHko 1.mailan, 3.hiruhilekoan eta DBHko 1.mailan, 2.hiruhilekoan egingo da. Honetan tresnak zehatzak erabiliko dira (K-bit, BADYG, WISC, sormena-progak, ikasleen ekoizpenak, Renzulliren inbentario…). Berritzeguneko aholkulariek eta ikastetxeetako orientatzaileek egingo dute.

Ebaluazio psikopedagogikoa. Berritzeguneko aholkularie dagokien lana da. Honen ondorioz, eskuhartzea zehaztatuko da ( aberastasun kurrikularra, malgutasuna, handitzea…). Familiek aportatutako kanpoko txostenak ere onartuko dira, baldintza batzuekin.

Ikasleen profil oso desberdinak izan daitezkeela kontutan hartu behar dugu beti. Batzuek, adibidez, moldatuezin goiztiarra erakusten dute (ez dute eginkizunetan interesik, ez arretarik, ez dute eskolara joan nahi, …). Beste batzuk oso arraskastatsuak eta autonomoak dira, edo dibergenteak (ironikoak, disruptiboak…), edo “underground” modukoak (onartuta nahi dutenez, beren gaitasunak izkutatzen dituzte, neskak batez ere), edo dislexia / Asperger ere badituzte eta oso zaila da bere diagnostikoa.

Errendimentu baxua ikasten da beren neurriko erronkak ez badauzkate. Halaber, Pigmalion efektu negatiboak ere eragina egiten du (mitoak izatea, ezer ez egitea, pribilegiatuak direla pentsatzea…). Zaila da gero deskonektatu duen ikasle berreskuratzea.

Eskuhartze eraginkorra izateko elementu nagusiak: antolakuntza malgua, Kurrikumaren egituta,  metodologia eta plan pertsonalizatuak, kalitatezkoak (ez kantitatea), ikasgelari zuzenduta batez ere, baina taldekatze malguekin eta familiekin batera. Planek giza trebetasunak, hazkunde pertsonala eta ildo emozionalak sustatu behar dituzte. Ikasgelako plangintzak beti eskola inklusiboan kokatu behra dira, hots, “guztientzako kafea” saihezten.

Metodologiaren aldetik, jarduera onenak hurrengoak dira: PBL, erronketan oinarrituta, pentsamendu kritikoa eta sortzailea bultzatzen dutenak, IKTren erabilera, tailerren antolakuntza, autoezagutza bermatzeko jarduerak, programetan edo lehiaketan parte hartzea, dramatizazioak, eztabaidak, rol-jokuak…

Ikastetxeetatik kanpoko ekintzak: “zoom” ikastetxeak ( musika edo dantza-eskolak, kirolezko taldeak…), mentorazgoa (Ikastetxeko irakasleak, Unbiertsitatearen zuzenduta…)

Azelerazio kurrikularra. Modalita batzuk daude (kurtso bat aurreratzea, arlo batean soilik…) Mito pilo ere daude, hala nola, beren testuingutik ateratzea kaltegarria izan daiteekela. Ez da bat ere egia, ikerketek diote ikaslea hobetzen dela  akademikoki eta sozioemozionalki. Eraginkorragoa da LHan.

Abestasun kurrilularra. Kurrikuluma ikasle guztientzako moldatzea. Gai batean sakontzen edo errepasatzen, ekoizpen desberdinak egiteko aukera, taldekatze homogeneaok noizean behin…Renzullik modalitate bat proposatzen du: “aberastasun triadikoa”. Honetan, hasieran ikasleen interesak identifikatzen dira testuingura esploratzeko aukerak ematen (bisitak, museoak, irteerak, erakusketak, demostrazioak…). Bigarren fase batean, intersak lantzen dira proiektuen bidez, maila desberdinetan (oinarrzikoa, aurreratua) eta prozesua bukatzen da proiektu errealak egiten, GMikasleei zuzenduta, Clusterren bitartez (kurtso desberdinetako ikasleak biltzen).

Posted in Informazioak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Emakume eta neska zientzialarien eguna

Posted by pilaretxebarria on otsaila 11, 2020


IMG-20191201-WA0000

Hausnarketak eta baliabideak: Zientziaberri

Posted in Baliabideak, Informazioak | Leave a Comment »

Bizikasi-prestakuntza: BAT taldeak

Posted by pilaretxebarria on azaroa 26, 2019


Pasa den astean, Berritzegunean, BIZIKASI programaren prestakuntza izan genuen berriro, Aitor Albizuren eta Alfonso Fernándezen eskutik (mila esker biei). Oraingo honetan, BAT taldeak izan ziren formakuntzaren helburuak. Bi egunetan zehar, Eskola jazarpenaren aurkako eta bizikidetza positiborako BIZIKASI ekimenaren testuingurutik abiatuta, ondorengoa landu dugu:

  • Eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren kontzeptualizazioa.
  • Arrisku aldagaiak eta deskonexio morala.
  • Eskola jazarpenerako gida, egoera desberdinen kudeaketan.
  • Ikasgelarako materialak eta eskola jazarpen kasuen ebazpenerako tresnak: Bizikasigunea.
  • Eskola jazarpenari aurrea hartzeko eta bizikidetza positiboaren eraikuntzarako lan ildoak.
  • Protokola, azken aldaketak eta gomendioak

Laster, esteka honetan jarriko dira saioaren materialak: BAT taldearen prestakuntzak

Tresna guztien ikus-mapa, Gasteizeko kideek eginda: Tresna guztien mapa

Eta, nola ez, informazio osoa ekimenaren web-orria: BIZIKASIGUNEA

Aitorrek saioak bukatu zituen 10 aholku edo proposamen luzatzen:
  1. Sinestu BAT ikastetxea garen!
  2. Ez ahaztu inoiz taldea egiteko giroa
  3. Ezta garapen kurrikularra ere
  4. Kooperazio eta interakzioa, ezinbestekoak
  5. Praktikatu ikasleen autoerregulazioa
  6. Kontutan hartu ikastaldearen egoera sozioekonomikoa
  7. Komunikazio-kanalak seguruak izan behar dira
  8. Jolastokia = denon tokia
  9. Jezarri berdinen arteko languntza sistemak
  10. Eta errestaurazio-dinamikak txertatu

Posted in Baliabideak, Informazioak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

MultiClass arbel digitalaren aurkezpena

Posted by pilaretxebarria on apirila 11, 2019


multiclass2

Atzo, LHko ikastetxeetako dinamizatzaileak gonbidatuta egon dira MultiClass arbel digitalaren aurkezpenera, Iratxe Aguayoren eskutik (Infovisuales Topten). Borontate onez eta atseginez eman digu eta hori eskergarria da, benetan. Hezkuntza Sailak tresna berri hau banatuko du LHko ikastetxeetako 1. eta 2. mailan, ordenagailu batekin lagunduta, baina, ez da prestakuntzarik egongo (matxurak izanez gero, CAUra zuzenean abisatu behar). Beraz, saio honen helburua, aldez aurretik oinarrizko ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzeaz gain, irakasleek zuzenean probatzeko aukera ematea izan da, lehendabiziko kontaktua. Hona hemen ezaugarri batzuk:

  • Tablet erraldoi baten moduan funtzionatzen du, ordenagailu barik lan daiteke
    Android sistema eragilea
  • 65 k pisatzen du. Soporteak, ikasgela batetik batera eramateko, aparte erosi behar dira
  • Ez da beharrezkoa kalibratzea
  • Konexio ugari ditu: ordenagailua, tableta, kamara, pen-drive…
  • Interneteko konexioa kablez zein wifiz konfiguratzen da
  • Hasierako pantailan, menu flotantea izateaz gain, 3 aukera daude:
    • Lehio zuria, mahaigaina, arbel digital bezala. han egindakoa gordetzen da barneko memorian
    • Doitzea, konfigurazioa eta aplikazioak, appak modukoak. Appak propioak dira eta MultiClassek duen denda birtual batetik jaitsi ditzakegu
    • Fitxategien esploratzailea. Mota askarikoak ireki ahal ditugu (testuak, pdf…) eta berak dituen Appen bidez irekitzen eta interpretatzen dira

Informazio gehiago: Pantalla táctil MultiClass

multiclass2

Posted in Informazioak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Zibersegurtasuna eta pribatasuna

Posted by pilaretxebarria on otsaila 7, 2019


 

igor gamindez

 

Gaurko zuzendarien mintegian Igor Gaminderen presentzia izan dugu. Pantallas Amigas delako kideak zibersegurtasunaz eta pribatasunaz berba egin du. Legeria, baimenak, aplikazioak instatzerakon kontutan hartu behar ditugun pribatasunen konfigurazioa, jokoak on line eta biolentzia, Sare sozialek eta Google zerbitzuek duten interesak izan dira gaiak. Hau da ikasturte honetan gai honi buruz planifikatuta ditugun 3. hitzaldia, publiko desberdinei zuzenduta, oraingo honetan ikastetxeetako zuzendariei.

Bere hitzaldiaren helburua hurrengo esaldian laburbiltzen da:

“Ezer ez izkutatzeko, baina asko babesteko”

Babestasun gehiago nabegatzeko gomendatu dizkigun aplikazio batzuk:

  • DuckduckGo. Arrastrorik gabeko bilatzailea
  • Chromium: nabigatzailea
  • PEGI:  bideojolasak sailkatzeko Europear sistema
  • TOSDR: aplikazioen ranking-a

Screenshot_2019-02-07 Home Pegi Public SiteScreenshot_2019-02-07 Terms of Service; Didn't Read

Hona hemen gehiago jakiteko pare bat baliabide:

Posted in Baliabideak, Informazioak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna / Día internacional de la mujer y la niña en la Ciencia

Posted by pilaretxebarria on otsaila 6, 2019



Irudiaren jatorria: TED

Datorren astelehenean, otsailak 11an, “Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna” -k bere 3.edizioa ospatuko du. Egun honetan, UNESCOk jezarrita, batez ere erakunde mailan, emakumeen aportazioak zientzietan agerian jartzeko ekimenak antolatzen dira. “11 de febrero” web-orrian, publiko guztiontzako ekintza guztiak bilzen dira: hitzaldiak, bisita antolatuak, erakusketak, kanpainak, mahi-inguruak, tailerrak eta abar. Web-orrian bertan ere, “materialak” atala dago, biografiak, diapositibak, bideoak, pelikulak eta, bereziki, hezkuntzan erabiltzeko baliabide bereziak.

Begirada bat bota ondoren, batzuk hona ekartzen ditut eta ezagutzen ditudan beste batzuk:

  • Euskadiko ekintza Gipuzkoan antolatu da. Lau ikerketa zentro donostiar – Donostia International Physics Center (DIPC), Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC-UPV/EHU), CIC nanoGUNE eta CIC biomaGUNE – elkartu dira otsailaren 11 eta 15 bitartean publiko desberdinei zuzendutako aktibitatez jositako programazioa eskaintzeko. Kontsultatu programazioa.
  •  Informazio ugari eta baliabideak: Mujeres con ciencia. 
  •  Zientzialari:  EHUko kultura zientifikoaren katedrako bideokanala euskeraz.  Euskadiko zientzialariek beraiei dagozkien gai zientifikoak harturik, beren ikuspuntua, dibulgazio-azalpena eta begirada zientifikoa komentatzen dizkigute laupabost minututan.  Emakume pilo daude.
  •  Conecta 13-ren kanpaina, #20yearsMujer yCienciaChallenge. Twitterreko etiketa hau erabiliz, ikastetxeek gaiari buruzko material multimedia gora eraman dezakete.
  • Muy Interesante aldizkariren kanpaina, #SoyCientíficaPorque. Aurrekoa bezalakoa, baina kasu honetan zientzialaria izateko zergatiak azaldu behar dira.
  •  Material bereziak atala: jokuak, jarduerak,  inprimikariak, proposamen didaktiko batzuk
Orain dela bi urte diapositiba batzuk garatu nituen, ikas-jarduera desberdinen proposamen batzuekin:

 

Anima zaitezte!!!!
……………………………………………………………………………………………………………………………………………..
El próximo lunes, 11 de febrero, se celebra la 3ª edición del “Día internacional de la mujer y niña en la ciencia”. En esa jornada, puesta en marcha por la UNESCO,  muchas instituciones organizan eventos que reflejan las aportaciones de las mujeres científicas. En la página “11 de febrero” disponemos de toda la información sobre ellas en el apartado  “actividades” : conferencias, visitas organizadas, exposiciones, campañas, mesas redondas, talleres etc. En la misma página se recogen materiales y recursos para educación, en la sección “materiales” , biografías, diapositvas, vídeos, juegos..
He aquí algunos de ellos y otros que me parecen interesantes:
  • Cuatro centros de investigación donostiarras – el Donostia International Physics Center (DIPC), el Centro de Fïsica de Materiales (CFM UPV/EHU), CIC nanoGUNE y CIC biomaGUNE- proponen una programación repleta de actividades para diferentes públicos entre el 11 y el 15 de febrero. Consulta la programación.
  •  Mucha información y recursos en el blog: Mujeres con ciencia.
  •  Zientzialari:  Video canal de la Cátedra de cultura científica de la UPV, totalmente en euskera, dónde científicos y científicas nos relatan en unos minutos, su labor investigativa.
  • Campaña de Conecta 13-ren kanpaina, #20yearsMujer yCienciaChallenge. Para aportar material multimedia creado por los centros bajo esa etiqueta en Twitter.
  • Campaña de la revista Muy Interesante , #SoyCientíficaPorque. Parecida a la anterior, en esta se trata de explicar porqué me gusta ser científica.
  •  Apartado de “Materiales singulares”: juegos, actividades, imprimibles y propuestasdidácticas.
Os dejo unas diapositivas que hice hace un par de años, tratando de proponer alguna actividades diferentes:

Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , | 1 Comment »

STEAM proiektuen deialdia

Posted by pilaretxebarria on apirila 11, 2018


Aste Santua baino lehen, 2018-03-19an, proiektuen deialdia atera da eta apirilaren 19an bukazten da aurkezteko epea. Aurten, orain arte “Zientzia proiektuak” izenpean kokatu den deialdia beste izen batekin datorkigu: STEAM proiektuak (Science,Technology, Engineering,  Arts, Maths), arlo guztien arteko lotura bultzatu nahi dutenak, testuinguru aplikagarriagoen bila.
Proiektu hauen helburu nagusia zera da: Ikasleengan, pentsamendu zientifiko, teknologiko, artistiko eta matematikoaren kultura suspertzea, erabakiak hartzeko orduan, ebidentzietan oinarritutako arrazoimena erabil dezaten, arazoak ebatziz (Proiektuetan oinarritutako irakakuntzan) eta lan kooperatiboaren bidez.
Baldintzak:
  • Ikastetxe bakoitzak proiektu bakar bat
  • Proiektuak bi STEAM konpetentzia, gutxienez, lantzea
  • Proiektuek testuingururatuta egon behar dute eta arazo-egoera edo erronka batean oinarri gisa
  • Printzipio batzuek bete behar dituzte, behintzat, arlo integratuak, ikerketan oinarria izatzea,  genero-ikuspegia kontutan hartzea eta bokazio zientifikoak bultzatzea.
4 modalitate:
  • Ikerketa zientifikoak eta teknologikoak (zientzia-hezkuntza, e-bug, zientzia-azoka, robotika…)
  • Matematika, zientzia edo teknologia artearekin edo sormenarekin batera
  • Proiektuak on line, ardatza ikerketa bat izanik
  • Ingurumena eta jasangarritasuna lantzen dutenak
Berritzegune Nagusikideek, informazio zehatzagoa emateko asmoz, Sites bat prestatu digute. Web-orri honetan deialdian dauden proiektu-modalitatea mota desberdinak azaltzen dira (Zientzia-hezkuntza, robotika, Lanbsland, Nanoeduca…). Eskertzen da benetan dena eskura izatea.
Animatu! ziur jada halako ikerketak egiten ari zarete zuen ikasgeletan!!!

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

PISA Matematika

Posted by pilaretxebarria on martxoa 16, 2018


moduluakztb08 - PISA Matematika

Pasa den asteartean, Berritzegunean, PISAri buruzko informazioa emateko saioa antolatu genuen. Matematikako markoaz (eremuak, testuinguruak, gaitasun matematikoa, edukiak…) jabetu ondoren, item liberatu batzuk aztertu genituen, digitalak direnei indarra ematen. Itemen artean denetariko zegoen: galdera irekiak, aukera anitzekoak, datuak soberan, eremu eta gaitasun desberdinak,  grafikoak… Errepaso bat eman eta gero, hausnarketa pixka bat egin genuen, ea froga hauek zer suposatzen duten   gure eguneroko lanean.

Saioaren materiala (erabilitako diapositibak, aztertutako itemak, ISEIko materialen bilduma, finantza hezkuntzarako item liberatuak eta Berritzegune Nagusiak prestatu duen item digitalen zerrenda) eskuragarria dago ondorengo helbidean: 

—————————————————————————————–

El pasado martes, organizamos en el Berritzegune una sesión informativa sobre PISA, en el ámbito de matemáticas. Primero analizamos el marco de la competencia (ámbitos, contextos, capacidades matemáticas y contenidos) y después dimos un repaso a algunos ítems liberados, haciendo hincapié en los digitales.  Vimos un poco de todo: de pregunta abierta, de respuesta múltiple, con datos de sobra, en distintos ámbitos, con gráficos…La sesión acabó haciendo una pequeña reflexión sobre lo que suponen este tipo de pruebas en nuestro quehacer diario.

El material ( diapositivas, ítems, recopilación del IVEI, ítems de educación financiera y el listado que ha preparado el Berritzegune Nagusia ) está a vuestra disposición en el siguiente enlace:

Posted in Baliabideak, Informazioak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

Las pruebas de la educación

Posted by pilaretxebarria on otsaila 6, 2018


Pasa den ostiralean EHUko Bilboko Bizkaia Aretoan, “Las pruebas de la educación” izeneko Jardunaldia garatu da. II.edizio honetan, aurreko antolatzaileei (EHUko Kultura Zientifikoko Katedra eta FECYT), Euskadiko Eskola Kontseilua gehitu zaie.

Jardunaldien helburua egungo hezkuntz praktiken eraginkortasuna, nahiz eta oso zabalduta izan,  kolokan jartzea da,  beti azken ikerketa zientifikoak kontutan hartuz. Ikuspuntu honetatik abiatuta, goi mailako hizlariek dislexia, autismoa, ebaluazioa, etxerakolanak, eskola hobetzeko ikerketak eta memoriaren papera irakas-ikaskuntzaren prozesuetan tratatu dituzte.

Laster ponentzia eta bideo guztiak eskuragarriak izango ditugu ekimenaren web-orrian. Bitartean, hona hemen nik egindako laburpenak:

Posted in Informazioak, metodologia | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »