b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Archive for the ‘Gertaerak’ Category

Ospatuko den ekintza

Bizi ezazu Zientzia

Posted by pilaretxebarria on ekaina 14, 2015


 
Pasa diren ikasturteetan bezala eta metodologia berriztatzaileen jezarpenaren bidea jarraitzen, aurten ere Leioako Mesedetako Andra Mari ikastetxeak  Zientzia arloa aukeratu du bere berriztapen- proiektua aurrera eramateko: ” Zientzia ikastetxean ikasten eta irakasten”. Proiektua HHtik DBHra garatu da eta ekainaren 12an bere emaitzak ikusgai geratu dira Zientzia Azoka batean, non ikasleek egindako ekoizpen guztiak erakusteko aukera izan duten.
 Azoka, Eskola komunitate osoari zuzenduta, ez zen bakarrik toki zabaletan garatu (Gimnasioa, areto nagusia…), baizik eta ikastetxe osoko guneak prest zeuden bisitariari Zientzia munduan murgiltzeko. Hormak, pasalekuak eta ikasgelak guztiz apainduta eta ikasleen lanez beterik (horma-irudiak, denbora-lerroak, “lap-books”…) Txikienek Unibertsoa ekarri dute euren ikasgelara (marrazkiak, mikrounibertsoen maketak, astronauta janzteko aukera, “foto-call”, planetario txikia, errealitate aregotuari buruzko planetak…). LHko ziklo bakoitzak zientzalari baten “asmakizunak” lan egin ditute (Galileo, Arkimedes, Leonardo, Grahan Bell…) eta DBHkoek osasuna eta kimikari buruzko demostrazioak erakusketara ekarri dizkigute.
Mila esker irakasle guztieei egin duten ahaleginagatik.

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Gure eskualdeko bi ikastetxe Gazte Irekia lehiaketan irabazle

Posted by pilaretxebarria on maiatza 12, 2015


Gazte Irekia Hezkuntza Sailak sustatzen duen proiektua da eta LHko 3. zikloko ikasleei zuzenduta dago.  Leloa ” Aurkez ezazue proposamen bat Euskadi hobetzeko” izanik,  bi helburu nagusi ditu:

  • Ikasleen eztabaidarako eta ekimenerako gaitasuna bultzatzea, hiritar bezala proposamenetan eta erabakietan parte hartzeko dituzten aukerak jorratuz, ikasleak elkarbizitza demokratikorako prestatze aldera.
  • Pertsona helduok gure gizartea hobetzeko ikasleen ekarpenak kontuan hartzea, gazteek munduaz duten ikuspegitik eta ideia berritzaileak sortzeko duten gaitasunetik ikasiz.

Gazteek proposamen bat garatu, bideo batean islatu eta YouTubera eraman behar dute. Aurten 2. edizioa ospatu da eta gure eskuladeko bi ikastexek 1. eta 2. saria lortu dute, hain zuzen ere, Vizcaya Ikastetxea eta Lauro Ikastola. Talde irabazleak lehendakariari aurkeztu dio bere proposamena Lehendakaritzan. Zorionak biei!!!!

Vizcaya ikastetxeko “Herria hobetuz” izeneko taldearen bideoa:

Lauro Ikastolako taldearena:

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , , , , , , | Leave a Comment »

Jornadas iPad en el Colegio Vizcaya

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 29, 2015


El Berritzegune de Leioa ha sido invitado amablemente a participar en unas Jornadas organizadas por el Colegio Vizcaya donde han difundido su proyecto de implantación de tabletas digitales iPad desde 3º ciclo de Primaria hasta Bachillerato. Con una cuidada organización, nos han facilitado toda la información sobre:

  • Proyecto educativo y los modelos didácticos en los que se han basado
  • Infraestructura y organización
  • Aspectos económicos y fiscales
  • Trayectoria del proyecto,  pilotaje, implantación, evaluación, perspectivas de futuro
  • Formación de familias, profesorado y alumnado
  • Normativa, distribución
  • Material didáctico
  • Empresas colaboradoras

Asimismo hemos disfrutado de 8 talleres donde alumnado de todas las Etapas y profesorado de varias áreas nos ha comentado en detalle aspectos didácticos, metodológicos, organizativos, de gestión, aplicaciones que utilizan, proyectos que desarrollan etc. Una sesión muy interesante que nos ha aportado nuevas ideas y perspectivas. Muchas gracias.

Posted in Gertaerak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Jardunaldi digitalak 2014

Posted by pilaretxebarria on azaroa 13, 2014


Jardunaldi digitalak 2014 bukatu dira. Hizlariei ezker gure zalantzak pixka bat argiagoak geratu dira oraindik:  mundu digitalean hezkuntzan nondik nora jo, zeintzuk diren joera nagusiak , ikastetxeko proiektu digitala eta metodologikoa nola antolatu eta tresna berria (3D inprimagailua) proiektu berriak garatzeko. Ideia berriztatzaileak daratzamagu buruan. Mila esker guztiei, baita gure zonaldeko irakasleei ere. Post honetan argazki eta bideoak azalaratzen ditugu, hurrengo batean erabilitako materiala ere eskuragarria jarriko dugu.

 

 

Posted in Gertaerak, metodologia, Prestakuntza | Leave a Comment »

UNESCok Euskal ingurumen hezkuntza saritzen du

Posted by pilaretxebarria on azaroa 11, 2014


Hezkuntza jasangarrientzako UNESCOren nazioarteko konferentziak  Euskal Jaurlaritzako eskolako Agenda 21 programa sarituko du. Japonian ospatzen den Topaketak, azken hamarkada honetako ekimenarik hoberen artean  kokatzen den ekintzatariko bat dela pentsatzen du.

Ana Oregi, Euskal Ingurumeneko  Sailburua, gonbidatuta izan da Euskadiko ikastxeetan ematen den ekintza azaltzeko.

Posik egoteko berria, ez da?

Jatorria: EFEverde / Berria egunkaria

Posted in Gertaerak, Informazioak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Zientzia Astea 2014

Posted by pilaretxebarria on azaroa 5, 2014


Gazteak (eta gazteak ez garenok) zientziarekin disfrutatzen, hau izan beharko lirateke Zientzia Astearen leloa. Urtero ospatzen den ekimen honen konstantea zientziaren alde ludikoa da eta honela demostratzen dute Unibertsitateko kideek beren erakustoki, tailerrak eta irteera didaktikoetan. Honetaz gain, umeei zuzendutako zientziari buruzko ikuskizunak, argazki-lehiaketan (zure selfiak, argazkigintza geologikoa ) eta “alfabetizazio zientifikoa” erakusketa ( 50 argazki tipografikoa zientziari buruzko 50 aipamen ospetsuak) prest daude ere gozatzeko.

Xabier Díaz , Gloria Marzo, Elvira González, Mikel Agirregabiria y Pilar Etxebarria. Selfie (o groupie) en Zientzia Astea 2015

Argazkia: Mikel Agirregabia

Azoka azaroak 5-9 arte Bilbon eta 6-9 arte Donosti eta Gasteizen irekia egongo da.

Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Herrikale: adimen anitzak

Posted by pilaretxebarria on apirila 11, 2014


Gaur IRAKALE -k antolatzen duen ekimena bat partehartzeko aukera izan dugu, “Adimen Anitzak” gaia izanda. Bere helburua,  Leioako Komunitatean Hezkuntza Berrikuntzaren inguruan garatzen ari diren ezagutza eta esperientziak ikusarazteko ikasgune irekia eraikitzea da. Beraz, edonork parte har dezake, hiritar bezala eta ikastetxe edo erakunde mailan.

Gure anfitrioak Irlandesas Ikastexea izanda (mila esker arretagatik!), beren irakasleak,  Udaletxeko Solasgune taldekideak, Barandiaran BHIko irakasleak, Unibertsitateko Magistaritza Eskolako ikasleak eta ama bat elkartu gara gure esperientziak, hausnarketak, ideiak, zalantzak…elkartrukatzeko. Benetan oso esperientzia bikaina  ezagumendua denon artean,  lagunak bezala sentitzen  eta askatasun osoz berba egiten bizitzeko.

 Adimen Anitzak gai nagusitik abiatuta, hainbat gehiago atera dira, hala nola, “Proyectos de comprensión” izenekoak, pentsamenduaren trebetasunak,  ikas- sekuentzien adibideak, irakasleen prestakuntzaren antolaketa, motibazioa, ikerketa- proiektuak, buru-mapak, elkarlana, estrategia metodologikoak, hezkuntza aldaketa, ebaluazioa, familian nola landu, …gai potenteak denak. Oso aberasgarria.

Bguneen aldetik, gure ibilbidea eta bi ikas-sekuentzia aurkeztu ditugu:

Posted in Baliabideak, Gertaerak, metodologia | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

2014ko B08-TOPAKETAK: ANTOLAKUNTZA ETA IKAS ARRAKASTA. IPI Sansomendi: antolakuntzaren bidez inklusibitatea bermatzen

Posted by b08leioa on otsaila 19, 2014


ipi-sansomendi-logoAurten Euskadiko eredugarria den ikastetxe bat etorriko zaigu gure zonaldeko TOPAKETETARA: Gasteizko IPI Sansomendi. Ikastetxe publiko honetan 2 -16 urtetako ikasleak daude eta beraien behar ezberdinei erantzuna emateko eta guztiontzako arrakasta lortzeko nahian proiektu eta ekimen ezberdinak jarri dituzte martxan komunitate osoa inplikatuz.  Ostegun honetan antolakuntza (eskola, gela…) ikas-arrakastan ze nolako eragina izan duen  kontatuko digu bere zuzendariak, Eva Sanchok.

Pasaden urrian ““Acción Magistral 2013” sari bat jaso zuten Sofia andre erreginaren eskuz.

Sari horiek tolerantzia, zuzentasuna, solidaritatea eta berdintasuna bultzatzen dituzten proiektuak  nabarmendu nahi dituzte eta 2005etik “Fundación de Ayuda contra la Drogadicción” (FAD), UNESCO eta BBVAk urtero antolatzen dituzte.  406 proiektu aurkeztu ziren eta Sansomendik “Adelante Familias” izeneko Aipamen Berezia lortu zuen, “Tutorización interetapas: Los mayores enseñan a los pequeños y todos aprendemos más” proiektuarekin. Honetaz eta bestelako ekimenen ondorio eta  antolakuntzaz hitz egingo digu Eva Sancho andreak ostegunean.

Zorionak saria eta egiten ari diren lanagatik! Espero dugu zuentzat interesgarria eta probetxugarria ere izatea Irudia

En las TOPAKETAK de este año, tenemos el placer de contar con la presencia  de un centro ejemplar: El IPI Sansomendi de Gasteiz. Se trata de un centro público integrado en el que conviven alumnos y alumnas desde los 2 hasta los 16 años con diversas necesidades. Para responder a las mismas y lograr el éxito escolar para todos y todas han puesto en marcha varios proyectos y acciones que implican a toda la comunidad.  Este jueves, su directora, Eva Sancho, nos contará qué influencia han tenido los cambios en la organización (centro, clase….)  en el éxito escolar.

IrudiaEl pasado mes de octubre, este centro recibió uno de los premios ““Acción Magistral 2013” de manos de la Reina Doña Sofía. Dichos premios vienen siendo convocados desde 2005 por la Fundación de Ayuda contra la Drogadicción (FAD) con la colaboración de la UNESCO y el BBVA y pretenden distinguir aquellos proyectos que promueven entre los alumnos y alumnas valores como la tolerancia, justicia, solidaridad e igualdad.  Este año se presentaron 406 proyectos y el IPI Sansomendi recibió la Mención Especial “Adelante Familias” por el proyecto “Tutorización interetapas: Los mayores enseñan a los pequeños y todos aprendemos más”. Sobre la organización y resultados del mismo y de las otras acciones que tienen en marcha nos hablará Dña. Eva Sancho en la 1ª sesión de las TOPAKETAK del jueves, 20 de Febrero.

¡Felicidades por el premio y por el fantástico trabajo que estáis haciendo! Esperamos que resulte interesante y provechoso para todos los que acudáis a escucharles.

Posted in Gertaerak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

Ingurune komunitarioen laborategien eta HaurreHirienSarearen aurkezpen jardunaldia

Posted by b08leioa on urtarrila 21, 2014


Urtarrilaren ostegun 30an Herrigune laborategi proiektua errektorado Bizkaia aretoan aurkeztuko da eta honi lotuta F. Tonuccik sortutako HaurrenHirienSarearena ere bai. “Gaur egun, gizarte berritzaile eta inklusiboak, ezagutzaren gizarteak, gizarte kohesionatuak, bizitza osorako ikaskuntza, etab. lehentasun eta premia bihurtu dira gure ingurune hurbilean eta baita Europan ere.  Hau honela izanik, ezinbestekoa da ingurune lokalak berpentsatu eta berrantolatzeko guneak sortzea; han eraikiko baititugu garapen eredu komunitarioak, espazio komuna berreskuratuz, ardurak partekatuz eta gizarte konpromisoa sendotuz”(jardunaldiaren iragarkitik aterata)  Hona hemen egitaraua:

logoentorn10.00 – Jardunaldiari hasiera (Bizkaiko Foru Aldundia eta EHU)
10.30 – Beharra (Innobasque)
10.50 – Jitoan: HerriguneLeioa (Leioako Udala)
11.10 – Atsedenaldia
11.25 – Francesco Tonucci. La CittádeiBanbini.
12.45 – Galderak
13.15 – Amaiera instituzionala: Hezkuntza Saila

Bi proeiktuak ikaskuntza komunitarioa esparruan mugitzen dira eta Ikastetxe eta Udalerrien arteko sinergiak butzatu nahi dituzte. Hezkuntza munduan “educación expandida” delako garatutako kontzeptuarekin bat datoz eta bere gakoa aldi berean erraz eta konplexua da: hezkuntza sujetua komunitatea da eta bere barnean norbanakoak. Ikuspegi honetatik bai ikastetxeak, bai elkarteak, bai instituzioak, gizarte hezkuntza eragileak dira.

Posted in Gertaerak, Informazioak | Leave a Comment »

Musika irakasleen IV. Jardunaldia – 2013

Posted by b08leioa on maiatza 23, 2013


Imagen

ABIAN BERRIZ ERE!!

Ikasturte amaiera ate joka dugu dagoeneko eta urtero bezala, MUSIKA IRAKASLEEN JARDUNALDIAk kurtsoan zehar egindako lanari buruzko gogoetarako topa-gunea eskaintzen digu, eta baita datorren ikasturteari begirako proposamen berrietarako leihoak zabaldu ere.

Gehiago irakurri

Posted in Gertaerak | Leave a Comment »