b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

Archive for the ‘Deialdiak’ Category

Jardunaldi Digitalak 2016

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 13, 2016


 Pasa den abenduan Begoña Garamendik eskutiz bat bidali ziela ikastetxe guztiei, informazio batzuekin. Hauetariko bat  Sare_Hezkuntza programaren prestakuntza izan zen, egungo ikaskuntza prozesuetan konpetentzia digitalaren garrantzia azpimarratuz eta, aldi berean, irakaslearen konpetentzia digitalaren markoa eraginkorra lortzeko baliabideak aipatuz.

2020 urtean ikastetxeek Sare_Hezkuntza programan integraturik egon beharko dute. Hortaz, prozesua arrakastatsua izateko beharrezkoa da irakasleen prestakuntza planifikatu eta ziurtatzea. Hau kontutan izanda, gure ohiko Jardunaldi Digitalak antolatu ditu gai hauei zuzenduta: “Sarehezkuntza” programan sartzeko ikastetxearen ibilbidea eta honi dagozkion irakasleen gaitasun digitalak.

Jardunaldiak datorren 2016-01-21an izango dira. Programaren arduraduna (Mikel Agirregabiria) eta IKT prestakuntzaren koordinatzailea (Xabier Mujika)  Hezkuntza Sailaren proposamena azaltzera eta zalantzak argitzera etorriko zaizkigu. Aldi berean, partehartzaile guztion arteko eztabaida positiboa sortu nahi dugu.Hona hemen programa eta Izenematea:

Jardunaldi Digitalak 2016  Jornadas Digitales 2016

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , | Leave a Comment »

HEZIBERRI: : B08ren prestakuntza-moduloak

Posted by pilaretxebarria on Iraila 15, 2015


HEZIBERRIren jezarpena dela eta,   Leioako Berritzegunekideok euskal plangintzak bultzatzen duen metodologia (gaitasunak, problema-egoerak, ebaluazioa…) gaitzat hartu ondoren, prestakuntza-modulo batzuk antolatu ditugu.
Sites honetan materiala kokatzen joango gara (gure b08 atarian ere estekaturik).  Beti bezala, Bgunearen ibilbidea jarraituz, ahalik eta praktikoarenak egiten saiatu gara; ikasgelan esperimentatutako adibideekin eta irakasleek beren egoera garatzeko lehenengo pausoetan orientatzen.
Moduloak ikastetxean bertan garatzeko interesatuta baldin bazaudete, gurekin kontaktuan jarri besterik ez duzue egin behar.

Posted in Baliabideak, Deialdiak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Jardunaldi Digitalak 2014

Posted by pilaretxebarria on azaroa 4, 2014


Eta gainean ditugu berriro, bai, gure Jardunaldi Digitalak. Non gaude?, nora goaz?…digitaltasunak garai honetan ekartzen dizkigun zalantzak eta erronkak berriak, hau izango da gure gai nagusia. Horretarako Maite Goñik planteatuko du bere ikuspuntua, gero denon artean, mahai inguru bat sortzeko eta pil pilean daudenaz eztabaidatzeko.

Jardunaldietan ere bi ikastetxeko esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu: alde batetik Bilboko Ave María ikastetxea bere “Tablet” proiektuarekin eta, bestetik, Urdaneta Ikastetxeak erakutziko digu  3D inprimagailu baten bidez zer egiten duten.

Izenematea irakita dago, betiko sistema erabiliz, hau da, Berritzeguneak.net web-orriaren bitartez.

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

Zientzia Astea 2014

Posted by pilaretxebarria on urria 9, 2014


Aurtengo Zientzia Astea berriro martzan dago bere XIV.edizioan.   Zientzia Astea azaroaren 5-9 egunen bitartean garatuko da hiru hiriburuetan, Bilboko Alhondigan,  Gasteizko Foru Plazan eta Donostiako Artzain Onaren Enparantzan instalatuko diren karpetan.

Beti bezala, erakustokiak, tailerrak, ibilbideak eta hitzaldi interesgarriak ekarriko dizkigu,  bai zientzia eta teknologia gure gazteen artean  suspertzeko, bai edonork zientziarekin disfrutatu nahi izateko.

Honetaz gain, bi lehiaketa ospatzen dira:

  • Zure “selfiak” : Selfie bat atera behar da erakustoki edo tailerretako batean eta Zientzia Astearen Facebook-eko orriko aplikaziora igo. Zientzia Asteko esentzia hobeto islatzen dituzten argazkirik originalenak sarituko dira.

Oraindik matrikula irekita dago! Ez galdu aukera!

Informazioa eta programa:

 

Posted in Deialdiak, Informazioak | Laburpen hitzak: | Leave a Comment »

IRALE eskatzeko azken eguna: apirilaren 11

Posted by b08leioa on apirila 8, 2014


Iaz bezala,  2014-2015 ikasturtean IRALE  ikastaroak on line eskatu behar dira

Bideo honetan jarraitu behar den bidea pausuz pausu azalduta duzue
2HEtik GORA LIBERAZIOAREKIN :
 
Ikastaroa
Orduak
Urte-sasoia
R300
Gaitasuna sendotzeko
15 aste
365 ordu
1. txanda: 2014ko irailaren 4tik abenduaren19ra
2. txanda: 2015eko urtarrilaren7tik martxoaren 27ra
R400
Materialak sortzeko
15 aste
365 ordu
2014ko irailaren 4tik abenduaren 19ra.
R600
 Kultura
7 aste
175 ordu
2015eko otsailaren 9tik martxoaren 27ra
R500
Ahozko Komunikazioa
5 aste
125 ordu
2015eko urtarrilaren 7tik otsailaren 10era
R700
Glotodidaktika
5 aste
125 ordu
2014ko irailaren 4tik urriaren 10era

 

2HEtik GORA IKASTETXEAN EGIN DAITEZKEENAK
Irakasle talde bat interesaturik egonez gero.
IRALE h

 

Posted in Deialdiak | Leave a Comment »

Hezkuntza Berrikuntza Leioako Komunitatean

Posted by pilaretxebarria on apirila 4, 2014


Aurten ere, Herrigunearen eskutik  (Leioa ikasketa komunitate hezitzailea) IRAKALE ekimenean parte hartzeko aukera eskaintzen digute. Ekimenaren helburua,  Leioako Komunitatean Hezkuntza Berrikuntzaren inguruan garatzen ari diren ezagutza eta esperientziak ikusarazteko ikasgune irekia eraikitzea da. Beraz, edonork parte har dezake, hiritar bezala eta ikastetxe edo erakunde mailan, bere ezagutza komunitatean elkartrukatzeko aukera ederra! Gai erakargarriak benetan: Adimen Anitzak, Ikas-komunitateak, Ziber-elkarbizitza, Leioako Unibertsitateko arboretum ezagutza, Ipuin Kontalariak, Firts Lego League eta Zientzia Kalera.

Antolatzen diren ekintzak ondorengo katalogoan daude

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Ikas Komunitateak Jardunaldia eta Nazioarteko III. topaketa

Posted by pilaretxebarria on martxoa 21, 2014


Datorren martxoaren 28an eta 29an  Ikas Komunikateak jardunaldiak ospatuko dira Bilbon. Lehenengo egunean,  EAEko ikastetxe eta hezkuntza-elkarte guztientzako, unibertsitateko irakasle eta ikasle…  irekia egongo da.  Larubatean, ordea,  nazioarteko Ikas Komunitateen topaketa egingo  da.

Hezkuntza Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako ekimenaren lelopean, “@ikaskom beste eskola bat beste gizarte bat. Hezkuntzako jardunbide arrakastatsuak”, ondorengo ideai nagusia bultzatu nahi dute:  hezkuntza esparruko jardunbide arrakastatsuak abiarazteak garrantzia duela ikasle guztiek eskola arrakasta lortzeko, eta, hala, bai eskola bai gizartea aldatzen laguntzeko.

 

  • Informazioa eta izenematea:  IkaskomEuskadi
  • Tokia: EHUko paraninfoan, Bizkaia Aretoan

————————————————————————————————————–

Jornadas de Comunidades de Aprendizaje del País Vasco y III Encuentro Estatal de Comunidades de Aprendizaje. 28 y 29 de marzo de 2014

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Lankidetza proiektuak berriro martxan

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 21, 2014


Berritzegune Nagusiak bi lankidetza proiektu bultzatu ditu aurten berriro. Biak nahiko ezagunak dira, orain dela bi ikasturte hasita eta bietan Hiria edo Herria protagonista da. Desberdintasuna hezkuntz etapan dago. Batean LHko 2.zikloko ikasleek parte hartu ahal dute eta bestean 3.ziklokoek eta DBHko 1.mailako ikasleek.
Herriko ingurumena aztertzen da ikuspuntu desberdinetan, bere artea, hizkuntzako berezitasunak, geografia, historia edo natura ikerketatzen. Era honetan hainbat ekoizpen garatu daitezke:  argazki-bildumak, mapak, soinu-mapak, gida artistikoak, naturistikoak edo matematikoak, ibilbide literarioak…
Izenematea urtarrilatik aurrera irekita dago ekainaren 15 arte. Ikastetxeen partaidetzaren arabera, ekitaldi bat egingo da lan guztiak zabaltzeko.

Hona hemen bi adibide bat. Gasteizeko Landazuri Ikastolako ibilbide literarioa, 5.mailakoek eginda:

Posted in Deialdiak, metodologia | Leave a Comment »

XV. MATEMATIKA JARDUNALDIAK

Posted by pilaretxebarria on urtarrila 16, 2014


Ohikoa denez, Sestaoko Berritzeguneak bere Matematika Jardunaldiak antolatzen ditu. Beti bezala hezkuntz etapa guztiei zuzendutako hizlariak ditugu egun desberdinetan. Kalitatezko ekimena da eta guztiz gomendagarria parte hartzea.

Aurtean Portugaleteko Santa Clara Kulturtegian ospatuko dira hurrengo programarekin:

Otsailaren 24a:  LEHEN HEZKUNTZA

 Otsailaren 25a:  HAUR HEZKUNTZA
 Otsailaren 26a:  DBH
 Otsailaren 27a:  DBH
  • Fernando Corbalán.  “Matematika eta komunikabideak
  • Debatea: Matematika irakaskuntzan, argiak eta itzalak.Fernando Corbalán, Juan Emilio García Jiménez, Santiago Fernández (moderatzailea)
  Izenematea Jardunaldien web-orrian:

B03-Sestaoko Berritzeguneko XV. MATEMATIKA JARDUNALDIAK

Posted in Deialdiak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Urdaneta Ikastetxeko Berrikuntzako II.Jardunaldiak/ II.Jornadas de Innovación del Colegio Urdaneta

Posted by pilaretxebarria on abendua 12, 2013


El 19 de diciembre de 2013, el Colegio Urdaneta organiza sus II. Jornadas de Innovación y Tecnología. Dichas jornadas están dirigidas a su alumnado de bachillerato y 2º ciclo de ESO, pero una de las ponencias se celebra por la tarde y está abierta a todo el profesorado. La charla versa sobre el tema de GAMIFICACIÓN Y NOS INVITAN AMABLEMENTE a participar de este evento. Una charla  muy interesante que compartir con toda la comunidad educativa.

  •  Dónde: Salón de Actos del Colegio Urdaneta
  • Hora: 17:30-19:00
  • Tema: Aprendiendo con videojuegos. La motivación como eje de aprendizaje

 Ponente: Jesús González Lorenzo. Licenciado en Comunicación Audiovisual y Máster en producción audiovisual. Ha trabajado en diferentes canales de televisión durante doce años (Paramount Comedy y Canal + entre otros), actividad que compatibilizaba con la investigación en tecnología educativa tanto en el CNICE como en su labor docente en la Universidad Carlos III y UNED. Actualmente trabaja como profesor en la Facultad de Educación de la UNED donde continúa con sus investigaciones y colabora con ARSGAMES desde marzo de 2012 como parte del equipo de Gamestar(t).

Posted in Deialdiak | Leave a Comment »