Archive for the ‘Baliabideak’ Category
Gaurko berriak 20/03/24
Posted by pilaretxebarria on martxoa 24, 2020
Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: Baliabideak, Informazioak, koronabirusa, teleaholkularitza | Leave a Comment »
Gaurko berriak 20/03/23
Posted by pilaretxebarria on martxoa 23, 2020
-
Berritzegune Nagusiak ere, beste Sites bat, baliabideekin, ireki du: Etxean Ikasten
-
Twiterr-en laguntza talde berri batzuk sortu dira: #HezkuntzakJarraitzenDu / #etxeanikasten eta #etxetikorienta #TuClaseEnCasa / #ProfesCOVID / #Profesdigitales / #compartirentiemposdecoronavirus
-
Ikastolen Elkarteak Lehen Hezkuntzarako multimedia baliabide batzuk eskura jarri ditu, ipuni batzuk eta Baga Biga : multimedia jokoak
-
“No podemos pretender dar clase como si estuviésemos en el cole“. Maestra de pueblo-ren Hausnarketa interesgarria bat.
-
Instagram-en bidez, gazteen artean ekimen bikaina dago:yoteayudoconlasele. Twitterrean ere: #yoteayudoconlasele
-
Beste baliabide-biltoki bat, gure Gasteizeko Berritzegunekideen eskutik: Ganbara
-
Lanbide Heziketarako materialak: Jakinbai
-
Xabier Pascual irakasleak azaltzen digu nola egin bideo didaktiko errazak sakeleko telefonoaren bidez.
Posted in Baliabideak, Informazioak | Laburpen hitzak: Baliabideak, berriak, koronabirusa | Leave a Comment »
Guztiok Batera
Posted by pilaretxebarria on martxoa 16, 2020
Larrialdetako egoera berri honen aurrean, Leioako Berritzeguneak web-toki bat irekitzen du. Hezkuntza Sailaren jarraibideek adierazten duten moduan, honen helburua gure aholkularitza modu digitalean eskeintzea da. Ikastetxe eta irakasle bakoitzak bere eskolako baliabideak (baita baliabide pertsonalak ere) dituenez, toki honetan gure baliabide digitalak denon eskuetan jarriko ditugu eta ikastetxeekiko kontaktua mantentzen saiatuko gara.
B08 Guztiok Batera
Posted in Baliabideak, Informazioak | Leave a Comment »
STEAM Tailerra
Posted by pilaretxebarria on martxoa 12, 2020
Atzo, Getxoko eta Leioako Berritzeguneen artean antolatuta, STEAM Tailerra garatu dugu. Tailerraren emalea Erramun Martiarena izan da (Irakaslea, Ikasmaterial egile eta prestatzaile. Scientix- European Schoolnet proiektuko ordezkaria). Erramunek gizartearen etenezina den eboluzioaz berba egin du, batez ere ildo zientifiko eta teknologikoetan, eta honekin batera hain beharrezkoak diren alderdi etiko eta soziologikoak ere bai. Guzti honek, lanbide berrietan islada nabarmena duenez, hezkuntzan ere, “letren eta zientzien” arteko muga deusesten dabilela esan dezakegunez, arloen arteko lana sustatzea ez da erronka makala izango. Eta zentzu honetan, STEAM aukerak, diziplinarteko proiektuak, protagonismoa hartzen du.
STEAM Heziketa, Hezkuntza Sailaren bultzatu nahi duen ildo estrategiko bat da. Baina, halaber, gaur egun, giza- erronka bihurtu da. Hilabete honetan zehar STEAM proiektuen deialdian parte hartzeko aukera izango dugu. Arloenarteko proiektuak direnez, oso garrantzi handia du proiektu hauen ikuspegiak, ezaugarriak, helburuak, antolaketaren eta koordinazioaren baldintzak eta erabaki metodologikoak ezagutzeak. Baita ere, ikastetxeetan garatzen dien esperientziak aprobetxatzea, nahiz eta hasiera batean, txikaik izan.
Proiektuen ezaugarriak eta adibide batzuk, ondorengo diapostibetan. Zuen proiektua antolatzeko laguntza nahi baduzue, gurekin kontaktuan jarri.
Posted in Baliabideak, Deialdiak, Prestakuntza | Leave a Comment »
Teknoadikzioak: tutoretzarako jarduerak / Tecnoadicciones: actividades para tutoría
Posted by pilaretxebarria on otsaila 12, 2020
Gaur, gure Orientatzaileen Topaketetan, “Teknoadikzioak” gaia landu dugu. Hona hemen bileraren materiala (diapositibak) eta tutoretzan lantzeko ikas-jardueren bilduma.
—————————————————————————————————————————————————————————–
Hoy, en nuestro Encuentro de Orientación, hemos trabajado el tema de “Tecnoadicciones”. Este es el material utilizado (diapositivas) y la colección de actividades para tutoría.
Posted in Baliabideak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: Baliabideak, materialak, orientazioa, teknoadikzioak | Leave a Comment »
Emakume eta neska zientzialarien eguna
Posted by pilaretxebarria on otsaila 11, 2020
Posted in Baliabideak, Informazioak | Leave a Comment »
Bizikasi-prestakuntza: BAT taldeak
Posted by pilaretxebarria on azaroa 26, 2019
Pasa den astean, Berritzegunean, BIZIKASI programaren prestakuntza izan genuen berriro, Aitor Albizuren eta Alfonso Fernándezen eskutik (mila esker biei). Oraingo honetan, BAT taldeak izan ziren formakuntzaren helburuak. Bi egunetan zehar, Eskola jazarpenaren aurkako eta bizikidetza positiborako BIZIKASI ekimenaren testuingurutik abiatuta, ondorengoa landu dugu:
- Eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren kontzeptualizazioa.
- Arrisku aldagaiak eta deskonexio morala.
- Eskola jazarpenerako gida, egoera desberdinen kudeaketan.
- Ikasgelarako materialak eta eskola jazarpen kasuen ebazpenerako tresnak: Bizikasigunea.
- Eskola jazarpenari aurrea hartzeko eta bizikidetza positiboaren eraikuntzarako lan ildoak.
- Protokola, azken aldaketak eta gomendioak
Laster, esteka honetan jarriko dira saioaren materialak: BAT taldearen prestakuntzak
Tresna guztien ikus-mapa, Gasteizeko kideek eginda: Tresna guztien mapa
Eta, nola ez, informazio osoa ekimenaren web-orria: BIZIKASIGUNEA
- Sinestu BAT ikastetxea garen!
- Ez ahaztu inoiz taldea egiteko giroa
- Ezta garapen kurrikularra ere
- Kooperazio eta interakzioa, ezinbestekoak
- Praktikatu ikasleen autoerregulazioa
- Kontutan hartu ikastaldearen egoera sozioekonomikoa
- Komunikazio-kanalak seguruak izan behar dira
- Jolastokia = denon tokia
- Jezarri berdinen arteko languntza sistemak
- Eta errestaurazio-dinamikak txertatu
Posted in Baliabideak, Informazioak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: BAT, Bizikasi, elkarbizitza, Prestakuntza | Leave a Comment »
Topaketak: Ikasgelan funtzionatzen duena
Posted by pilaretxebarria on martxoa 23, 2019
Pasa den ostegunean, Marta Ferrerok gai honi buruz egin zigun berba: “Ikasgelan funtzionatzen duena”, ebidentzia zientifikoen ikuspuntutik. 60 irakasleek bera entzuteko eta eztabaidatzeko aukera izan zuten, mila esker etortzeagatik! Hona hemen erabilitako aurkezpena gehi berak gomendutako web-helbide eta bibliografia interesgarri batzuk.
Presentación y materiales recomendados por Marta Ferrero , en nuestras Topaketak: “Lo que funciona en Educación”.
Qué funciona en educación_Leioa 2019
Blogak:
- MartaFerrero: Si tu supieras
- Javier Álamo: Evidencia en la escuela
- Juan Cruz Ripoll: Comprensión lectora basada en evidencias
- Jaun José López: Abajo los radicales ( educación matemática)
- Andrés Bello de Haro: Un estel a l’alba
- José Ramón Alonso: Neurociencia
- Juan Cruz: Tratamiento educativo del TDH
- Paul A. Kirschner & Mirjam Neelen: 3 star learning experiencies
- Egile Batzuk: The learning scientists
- Blake Harvard: the effortful educator
Web-orriak:
- Fundació Jaume Bofill: Què funciona en educació? Evidències per a la millora educativa
- Tom Bennett & Hélène Galdin-O’Shea: ResearchedED
- Egile batzuk. WWC, Find What Works!
- Egile batzuk: Education endowment foundation
- Egile batzuk: Evidence for learning
- Egile batzuk: Institute for effective education
Liburuak:
- ¿Por qué a los niños no les gusta ir a la escuela? :
- John Hattie: “Aprendizaje visible” para profesores.
- Juan Cruz Ripoll eta Gerardo Aguado: Enseñar a leer : cómo hacer lectores competentes
- Great Myths of Child Development :
- Urban Myths about Learning and Education & col:
- Daniel Muijs: Effective teaching evidence and practice
- Carl Hendrick : What does this look like in the classroom
- Doug Lemov: Teach like a champion 2.0
Posted in Baliabideak, metodologia | Laburpen hitzak: ebidentziak, hezkuntza, marta ferrero, topaketak | Leave a Comment »
Waste4Think, europear proiektua Vizcaya Ikastetxean
Posted by pilaretxebarria on otsaila 20, 2019
Waste4Think, Euskadin, Deustuko Unibertsitateko DeustuTech institutoak lideraturik, 2016tik aurrera garatzen den europear proiektu bat da. Bere helburua, hondakinen kudeaketa hobetzeko irtenbideak bilatzean datza, beti IKT-etan oinarrituta eta hiritar-partaidetzarekin kontutan hartuz, hiri eta herri jasangarri eta ekologikoa bihurtzeko asmoz eta ekonomia zirkularra sustatuz.
Proiektua jazarrita dago, piloto moduan, 4 herritan, Zamudio hauetariko bat izanda. Udalerriak zenbait helburu jarri dizkio bere buruari, sortzen den hondakin-kopurua murriztu eta berrerabilera-tasa eta birziklatze-tasa handitu egin dadin, hala nola, edukiontzien eta kamioien monitorizazio integralerako sistema, erreminta ekonomiko desberdinak erabiltzea (‘erabili ahalako ordainketa’ –PAYT– zerga-sistema berezia) edo herritarren zein ikastetxeen inplikazio-maila handitzea, ekimen kolektiboko esperientzien bidez (Eko-jaiak, Tupper solidarioa…). Azken arlo honetan, ‘joko serioak’, hezkuntza-baliabide irekiak (OER) eta Appak erabiltzen dira. Vizcaya Ikastetxea, Agenda 21 programaren bitartez, “eskola pilotoa” izendatu dute.
Atzo bertan, otsailaren 19an, Zamudioko Udaletxean eta Vizcaya ikastetxean, proietuaren Topaketa ospatu zen: “Demo day”. Ikastetxeko zuzendariak, irakasleek eta ikasleek, beren ekintzak eta Udalekiko akordioak aurkeztu zizkiguten. Hona hemen batzuk, laburpen moduan:
- Ikasle ekodelegatuak eta txoko berdea dauzkate
- Egindako lanen komunikazioa ikasgelan bertan zein ikastetxeko blogean edo aldizkarian egiten da
- Gasteek CONFIT ingurugiro-topaketetan hartzen dute parte
- Ikastetxeko paperezko ekoauditoria hasi dute (Haur eta Lehen Hezkuntza)
- Dilemak, egoera problematikoak planteatzen dira
- Jostailuak eta elikagaiak biltzeko irteera didaktikoak
- Tupper solidarioa
- Galbarritu auzoko garbiketa
- Eskola-ortua eta konpostajea (STEAM proiektua)
- Jolasen bidez sensibilizazioa egiten dute.
Tupper solidarioa:
Jolas bat:
Posted in Baliabideak, Gertaerak | Laburpen hitzak: agenda21, ikastetxeko esperientziak-experiencias de centro, vizcaya, Waste4Think, zamudio | Leave a Comment »
Zibersegurtasuna eta pribatasuna
Posted by pilaretxebarria on otsaila 7, 2019
Gaurko zuzendarien mintegian Igor Gaminderen presentzia izan dugu. Pantallas Amigas delako kideak zibersegurtasunaz eta pribatasunaz berba egin du. Legeria, baimenak, aplikazioak instatzerakon kontutan hartu behar ditugun pribatasunen konfigurazioa, jokoak on line eta biolentzia, Sare sozialek eta Google zerbitzuek duten interesak izan dira gaiak. Hau da ikasturte honetan gai honi buruz planifikatuta ditugun 3. hitzaldia, publiko desberdinei zuzenduta, oraingo honetan ikastetxeetako zuzendariei.
Bere hitzaldiaren helburua hurrengo esaldian laburbiltzen da:
“Ezer ez izkutatzeko, baina asko babesteko”
Babestasun gehiago nabegatzeko gomendatu dizkigun aplikazio batzuk:
- DuckduckGo. Arrastrorik gabeko bilatzailea
- Chromium: nabigatzailea
- PEGI: bideojolasak sailkatzeko Europear sistema
- TOSDR: aplikazioen ranking-a
Hona hemen gehiago jakiteko pare bat baliabide:
- Hirukide: “Cómo acompañar a nuestros hijos e hijas para un disfrute sin riesgos en Internet“
- Pantallas Amigas-en atal berezia: Privacidad on line
Posted in Baliabideak, Informazioak, Prestakuntza | Laburpen hitzak: igor Gaminde, pantallas amigas, zibersegurtasuna | Leave a Comment »