Google Suite ikastaro telematikoa, orain librea
Posted by pilaretxebarria on urtarrila 22, 2021
Pasa den hiruhilabetean eta Berritzeguneek eskeintzen duten B-prestakuntzaren barruan, Leioako Berritzeguneak bere Google Suite ikastaro telematikoari eman zion hasiera. Orain, behin bukaturik, materialak Sarean libreak uzten dizuegu, ikastetxeek edo irakasleek erabiltzeko prest. Formakuntza 5 saiotan antolatuta dago eta edukiak hurrengoak dira:
-
Google Suite: oinarriak eta errepasoa
-
Google Classroom
-
Google Sites
Saio bakoitzearen hasieran, landuko diren helburuak eta proposatzen ditugun jarduera batzuk zehaztatzen dira. Ondoren, pausoz pauso eta bideotutorialek gidatuta, ikas-ibilbidea garatzen da. Hemendik bideoegile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Utzi erantzun bat