b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

COVID19: 3.ebaluazioarako proposamen didaktikoa BHko zientzietan

Posted by pilaretxebarria on apirila 19, 2020

covid19

Oporrak bukatu dira eta ziur irakasle askok lanean eman dituzuela. Bizitzen ari garen egoera honetan, irakaskuntza telematikoak eskatzen digun eginkizuna itzela da. Berritzegunekide batzuek, egoera berean egon gara, jo ta ke lanean, ea irakaslei 3.ebaluazioarako proposamen didaktikoa bat eskeintzea posible izango dela pentsatzen…eta gauzatzen.  

 Lan pilo egin ostean, hona hemen gure proposamena, DBHri zuzenduta, arlo zientifikoetan: COVID19 

 Izenburu sinple honekin, proposamenaren mamia berehala agerian geratzen da: ikasturtea amaitzea Koronabirusa gaia lantzen. Ziur gaude, ikastetxeen eta irakasle ugarien pentsamenduarekin bat egon garela, hots, “tokatzen diren” edukiak momentuz aparkatzea eta beste proiektu desberdin batzuk aurrera eramatea, orokorragoak eta, aldi berean, eraginkorragoak, etxean ikasteko baldintzak kontutan hartuta. Honek ez du esan nahi kurrikulumaren edukiei  behar duten bezain garrantzia eman ez diegula. Kontrakoa, kurrikulumean bertan dauden eduki batzuetan zentratu gara, arloetako komunak direnetan eta zeharkako konpetentziei dagozkienetan, hain zuzen ere. 

Gai berak, koronabirusak, joku asko ematen du Biologiako eta Kimikako eduki batzuen lanketan,  baina ez gara zentratu azken ebaluazio honetan normalean garatzen direnetan, baizik eta beste ebaluazioetan emandakoak berreskuratzen eta errepasatzen. Eta, lehen esan dudan bezala, eduki komunak protagonistak izan dira: esperimentazioa, ikerketa esperimentala zein dokumentala, metodo, txosten eta hizkuntza zientifikoak eta guzti hauekin erlazionatuta dauden jarrerak.

Proposamena etxean egiteko pentsatuta dago. Erronka moduko ikerketak eskaitzen dira, 2 edo 3 ordukoak, bakoitzak aste batean egiteko edo. Ez dago bukatuta, zeozer gehiago gaineratzen joango gara. Planteamendu orokorra gida didaktikoan isaltzen den arren, beren ezaugarri nagusiak hurrengoak dira:

  • Etxean garatzeko bidegarriak, familien eta ikasleen egoera kontutan hartuta
  • Planteamendu aldetik, oso argiak, ebaluazio-irizpideak, zeregina eta ekoizpena ondo definituak
  • Ikaslea ikerketa prozesuan inplikatzen dute.
  • Erronka bakoitzean, ikas-jarduerak egin ondoren, ikasleei “ekoizpen pertsonalizatua” eskatzen da. Era honetan ebaluazioa errazten da ere bai, errokaren lana ikaslearen ebidentzia delako

Sitesean edukiak:

  • DBH1eko erronkek izaki bizidunen ezaugarriak eta sailkapena, koronabirus zentroan,  lantzen dituzten batez era, baina higieneari buruzko bi esperimentu errazak er planteatzen dira.
  • DBH2an, koronabirusaren kontrako neurriak tratatzen dira: maskarak, desinfekzioa, tenperatura…pil pilean dauden gaiak, ikuspuntu zientifikoarekin.
  • DBH3an, osasuna da gai nagusia. Konfinamenduan osasun-ohiturak, koronabirusaren tratamenduak, giza-gorputzaren eragina, txertoak…
  • Honetaz gain, matematikako atal generiko bat hasita dago eta tinteroan (denboraren falta) geratu diren beste ideia batzuk aipatzen dira.

Proposamena irakasleei ere irekia egongo da. Irakasleen  edozein aportazioa ongietorria izango da. Zuek ideiak eta iritziak jasotzea gustatuko litzaiguke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: