STEAM Tailerra
Posted by pilaretxebarria on martxoa 12, 2020
Atzo, Getxoko eta Leioako Berritzeguneen artean antolatuta, STEAM Tailerra garatu dugu. Tailerraren emalea Erramun Martiarena izan da (Irakaslea, Ikasmaterial egile eta prestatzaile. Scientix- European Schoolnet proiektuko ordezkaria). Erramunek gizartearen etenezina den eboluzioaz berba egin du, batez ere ildo zientifiko eta teknologikoetan, eta honekin batera hain beharrezkoak diren alderdi etiko eta soziologikoak ere bai. Guzti honek, lanbide berrietan islada nabarmena duenez, hezkuntzan ere, “letren eta zientzien” arteko muga deusesten dabilela esan dezakegunez, arloen arteko lana sustatzea ez da erronka makala izango. Eta zentzu honetan, STEAM aukerak, diziplinarteko proiektuak, protagonismoa hartzen du.
STEAM Heziketa, Hezkuntza Sailaren bultzatu nahi duen ildo estrategiko bat da. Baina, halaber, gaur egun, giza- erronka bihurtu da. Hilabete honetan zehar STEAM proiektuen deialdian parte hartzeko aukera izango dugu. Arloenarteko proiektuak direnez, oso garrantzi handia du proiektu hauen ikuspegiak, ezaugarriak, helburuak, antolaketaren eta koordinazioaren baldintzak eta erabaki metodologikoak ezagutzeak. Baita ere, ikastetxeetan garatzen dien esperientziak aprobetxatzea, nahiz eta hasiera batean, txikaik izan.
Proiektuen ezaugarriak eta adibide batzuk, ondorengo diapostibetan. Zuen proiektua antolatzeko laguntza nahi baduzue, gurekin kontaktuan jarri.
Utzi erantzun bat