Proiektuak STEAM Euskadi Sariak webgunearen bidez aukertuko dira. Martxoaren 17an eskabideak aurkezteko azken eguna da eta maiatzan sari-banaketa egongo da.
Informazio osoa webgune berean:STEAM Euskadi Sariak
Posted by pilaretxebarria on martxoa 2, 2020
Irudia: STEAM Euskadi
STEAM proiektuak eta jarduerak sustatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak STEAM sarien deialdia garatu du. STEAM ekimena orain direla bi urte sortu zen, arlo hauen arteko proiektuak bultzatzeko eta, honen barruan, oinarrizko gaitasunak (arlokoak zein zeharkakoak) garatzeko, beti bokazio zientifiko-teknologikoak eta genero ikuspuntua kontutan harturik.
Orain, ekimenaren helburuak behin zabalduta eta irakaskuntzarako STEAM proiektuen deialdiak eginda, Euskadiko hezkuntza-jardunbide egokienak agerian jarri eta saritu nahi da: lortutako emaitzak, izandako eragina, berrikuntza-maila eta neskak/emakumeak ZT eremuetara erakartzeko alderdiaren lanketa. Bi kategoria daude:
STEAM sari hauetan Unibertsitateek, hezkuntza ez formaleko erakundeek, ikerketa-zentroek eta enpresek parte har dezakete, baina IKASTETXEEK ere. Beraz, STEAM proiektua ondo garatuta eta dokumentatuta baldin baduzue, aukera bikaina da zuen proiektuei indarra emateko, Haur Hezkuntzatik Batxilergora.
Proiektuak STEAM Euskadi Sariak webgunearen bidez aukertuko dira. Martxoaren 17an eskabideak aurkezteko azken eguna da eta maiatzan sari-banaketa egongo da.
Informazio osoa webgune berean:STEAM Euskadi Sariak
Utzi erantzun bat