Bizikasi-prestakuntza: BAT taldeak
Posted by pilaretxebarria on azaroa 26, 2019
Pasa den astean, Berritzegunean, BIZIKASI programaren prestakuntza izan genuen berriro, Aitor Albizuren eta Alfonso Fernándezen eskutik (mila esker biei). Oraingo honetan, BAT taldeak izan ziren formakuntzaren helburuak. Bi egunetan zehar, Eskola jazarpenaren aurkako eta bizikidetza positiborako BIZIKASI ekimenaren testuingurutik abiatuta, ondorengoa landu dugu:
- Eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren kontzeptualizazioa.
- Arrisku aldagaiak eta deskonexio morala.
- Eskola jazarpenerako gida, egoera desberdinen kudeaketan.
- Ikasgelarako materialak eta eskola jazarpen kasuen ebazpenerako tresnak: Bizikasigunea.
- Eskola jazarpenari aurrea hartzeko eta bizikidetza positiboaren eraikuntzarako lan ildoak.
- Protokola, azken aldaketak eta gomendioak
Laster, esteka honetan jarriko dira saioaren materialak: BAT taldearen prestakuntzak
Tresna guztien ikus-mapa, Gasteizeko kideek eginda: Tresna guztien mapa
Eta, nola ez, informazio osoa ekimenaren web-orria: BIZIKASIGUNEA
Aitorrek saioak bukatu zituen 10 aholku edo proposamen luzatzen:
- Sinestu BAT ikastetxea garen!
- Ez ahaztu inoiz taldea egiteko giroa
- Ezta garapen kurrikularra ere
- Kooperazio eta interakzioa, ezinbestekoak
- Praktikatu ikasleen autoerregulazioa
- Kontutan hartu ikastaldearen egoera sozioekonomikoa
- Komunikazio-kanalak seguruak izan behar dira
- Jolastokia = denon tokia
- Jezarri berdinen arteko languntza sistemak
- Eta errestaurazio-dinamikak txertatu
Utzi erantzun bat