b08leioa

B08 Leioako Berritzegunearen Bloga

  • Follow b08leioa on WordPress.com
  • Gizarte Sareak

  • Atalak

  • Artxiboa

  • RSS Hezkuntza Saila

  • Kudeaketa

MultiClass arbel digitalaren aurkezpena

Posted by pilaretxebarria on apirila 11, 2019

multiclass2

Atzo, LHko ikastetxeetako dinamizatzaileak gonbidatuta egon dira MultiClass arbel digitalaren aurkezpenera, Iratxe Aguayoren eskutik (Infovisuales Topten). Borontate onez eta atseginez eman digu eta hori eskergarria da, benetan. Hezkuntza Sailak tresna berri hau banatuko du LHko ikastetxeetako 1. eta 2. mailan, ordenagailu batekin lagunduta, baina, ez da prestakuntzarik egongo (matxurak izanez gero, CAUra zuzenean abisatu behar). Beraz, saio honen helburua, aldez aurretik oinarrizko ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzeaz gain, irakasleek zuzenean probatzeko aukera ematea izan da, lehendabiziko kontaktua. Hona hemen ezaugarri batzuk:

  • Tablet erraldoi baten moduan funtzionatzen du, ordenagailu barik lan daiteke
    Android sistema eragilea
  • 65 k pisatzen du. Soporteak, ikasgela batetik batera eramateko, aparte erosi behar dira
  • Ez da beharrezkoa kalibratzea
  • Konexio ugari ditu: ordenagailua, tableta, kamara, pen-drive…
  • Interneteko konexioa kablez zein wifiz konfiguratzen da
  • Hasierako pantailan, menu flotantea izateaz gain, 3 aukera daude:
    • Lehio zuria, mahaigaina, arbel digital bezala. han egindakoa gordetzen da barneko memorian
    • Doitzea, konfigurazioa eta aplikazioak, appak modukoak. Appak propioak dira eta MultiClassek duen denda birtual batetik jaitsi ditzakegu
    • Fitxategien esploratzailea. Mota askarikoak ireki ahal ditugu (testuak, pdf…) eta berak dituen Appen bidez irekitzen eta interpretatzen dira

Informazio gehiago: Pantalla táctil MultiClass

multiclass2

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: