NAHIKO! PROGRAMA 2017-2019 II JARDUNALDI OROKORRA
Posted by rosamcanal on otsaila 12, 2018
NAHIKO! PROGRAMA 2017-2019
II JARDUNALDI OROKORRA
Pasa den urtarrilaren 26an II Jardunaldia ospatu zen Bilboko Ordezkaritzan. Goiza aprobetxagarria eman genuen bi hizlarien inguruan. Lehenengoz, Katixa Agirre idazleak (Ikus-entzunezko Komunikazioan Doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere) hitzaldia eskeini du ikus-entzunezkoetako sexismoari buruz eta, bigarrenez, Carmen Ruiz Repullo Soziologian doktoreak sexismoa eskolan nola prebenitzearen garrantzia azpimarratu du bere hitzaldian.
Saio osoa grabatu egin zen eta hemen 2 hitzaldiak ikus daitezke.
Gure zonaldeko hainbat ikastetxetan urteak daramatzate gaiari ekiten eta, beste baliabideekin batera, NAHIKO! programakoak ere erabiltzen dituzte. Horretarako, formaturik ez dauden irakasleek Nahiko! programak antolatzen dituen mintegi saioetan parte hartzen dute. Aurtengo nobedadea: baliabide guztiak euskarri digitalean eskaintzen dira on-line jolasteko aukera emanez eta, horretan ere, trebatzen ari dira gure irakasleak.
Utzi erantzun bat