TxokoZientzia ikasgelaratu da
Posted by pilaretxebarria on azaroa 20, 2017
Irudiaren jatorria: TxokoZientzia
Berritzegunean, Lehen Hezkuntzako Zientzia arloa bultzatzeko asmoz, orain dela hiru urte, irakasle-mintegi batean “ikerketa zientifikoak” landu genituen. Iaz, beste irakasle-taldeekin, TxokoZientzia izan zen ideia nagusia, hots, “Stations” metodologian murgilduz, zientziaren edukinen bidez, bai konpetentzia zientifikoa, bai zeharkako beste batzuk lantzea. Bost gai garatu genituen formato honenpean: ilargia, ura, nerbio-sistema, magnetismoa eta makinak. Beren materialak TxokoZientzia web-orrian eskuragarri dituzue. Baina, azken finean, nahiz eta parte hartu zuten irakasleek esperimento edo jardueraren bat ikasgelara eraman zituzten, esperientzia teoriko mailan geratu zen.
Baina ikasturte honetan TxokoZientziaren eredua eskolan bertan progatzen gabiltza. Hain zuzen ere, Zamudioko Eskolak iniziatiba hartu du bere zuzendariaren bitartez (iazko mintegiaren partehartzailea izan da) eta orain, proposamena garatzen ari dira LHko 2.mailako ikasleekin. Bea eta Jon irakasleen eskutik, beren 32 ikaslek zentzumenak aztertu dituzte txoko bakoitzean esperientzia desberdina egiten:
- “Soinu misteriotsuak” txokoan 6 pote itxian zeuden objektuak beren soinuaren bidez asmatu zituzten
- “Ukitu, ukitu” beste batean, ikasleen eskuak protagonistak izan ziren 6 ohial desberdineko ukipena progatzen.
- “Ummm” txokoan, usainak desberdindu zituzten
- “Zaporeen makina”-n, mingainak dituen zonaldeen arabera zaporeak sailkatzea lortu zuten
- “Gure ikusmen zoragarria” mahaian, puntu itsua aztertu ondoren, taumatropoa egin zuten
- “Udazkenean gaude” txokoan, garai honetako sentsazioak pentsatu eta idatzi behar izan zituzten
- “Zentzumenen bila” zonan, altxorarren bila antolatu genuen, ikasgeletatik banatuta zeuden objetu batzuk aurkitzeko trebetasunak (eta zentzumenak) agerian jartzen.
- Eta “Jolastu”bazter batean, ba, hori, “oka” bezalako jolasean eman zuten denbora.
Txokoeatik pasatzen ziren heinean, bakoitzeko emaitzak koaderno polit batean islatzen joan ziren. Benetan ikasleen aurpegiak ikusteak dena adierazten du, poztasuna, interesa…errepikatzeko modukoa.
Hurrengorako, jakina, hobetzen saiatuko gara lehenengo esperientzia hau.
Material guztia (diapositibak, koadernoa, proposamen didaktikoa, txantiloiak…), beti bezala, gure web-orrian eskeintzen dizuegu: Nire zentzumenen koadernoa
Utzi erantzun bat